Euskadi.eus
  • ORDEN de 3 de noviembre de 2008, del Consejero de Educación, Universidades e Investigación, por la que se autoriza la ampliación de unidades de 1.º ciclo de Educación Infantil al centro privado de Educación Infantil, Primaria y Secundaria 'El Salvador' de - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

ORDEN de 3 de noviembre de 2008, del Consejero de Educación, Universidades e Investigación, por la que se autoriza la ampliación de unidades de 1.º ciclo de Educación Infantil al centro privado de Educación Infantil, Primaria y Secundaria "El Salvador" de Bilbao (Bizkaia)

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 235
  • Hurrenkera-zk.: 6822
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/11/03
  • Argitaratze-data: 2008/12/09

Testu legala

Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gehitzeko eskatuz Bilboko (Bizkaia) «El Salvador» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da.

Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.

Apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa; azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri zituena dekretu horrek, halaber, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi zion; bai eta gai horretan aplikagarriak diren indarreko gainerako xedapenak ere ikusi ondoren, honako hau:

Kode-zenbakia: 48002390.

Izen espezifikoa: «El Salvador».

Titularra: Hermanos Maristas.

Helbidea: Iturribide, 78.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena: Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gehitzea.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 4 unitate; horietako bat, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat, 16 ikaspostutarako edukieraz; gainerako hirurak, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat, bakoitza 18 ikaspostutarako edukieraz.

Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 9 unitate, 222 ikaspostutarako edukiera.

Lehen Hezkuntza: 18 unitate, 450 ikaspostutarako edukiera.

Hezkuntza Berezia: 3 unitate.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 16 unitate, 480 ikaspostutarako edukiera.

Batxilergoa: Modalitateak: «Zientziak eta Teknologiak» eta «Humanitateak eta Gizarte-zientziak», 10 unitate eta 350 ikaspostutarako edukierarekin.

Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzak lortuko direnik.

Bigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 3a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik