Euskadi.eus
  • --- - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

---

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 224
  • Hurrenkera-zk.: 6492
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/11/04
  • Argitaratze-data: 2008/11/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa; Ogasun

Testu legala

Eusko Jaurlaritzaren zentroetako berokuntza-sistemetan gas natural eta gasolio asko erabiltzen da.

Hidrokarburoei buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeak petrolio-produktuak eta gas-erregaiak hodi bidez merkaturatzeko jarduerak arautzen ditu.

Aipatutako legeak eta hori garatzen duten ondorengo arauek sistemako agenteen arteko harremanak eta hornidura energetiko horiek eskuratzeko prozedura arautzen dituzte eta, zehazki, erregai horiek merkatu liberalizatuan eduki behar dituzten prezioak eta ordainsariak ezartzen dituzte.

Ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren V. kapituluaren eta lehenengo xedapen gehigarriaren bigarrenaren arabera, ogasun eta Herri Administrazio sailburuordeari dagokio orokorrean erabiltzekoak diren eta Giza Baliabideen Zuzendaritzari izendatutako gai edo zerbitzuen kontratazioa, kudeaketa zentralizatua duten eraikinetan (136/1996 Dekretua, Euskal Automomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio araubidea onartzekoa).

Horretaz gain, otsailaren 28ko 42/2006 Dekretuaren 9.a.4 artikuluan, zuzendaritza horri eman zaio era zentralizatuan eskuratu beharreko ondasun eta zerbitzuak kontratatzeko prozedurak garatzeko proposamena egiteko ardura (42/2006 Dekretua, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta egitekoak ezartzekoa).

Alde horretatik, Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren menpeko kudeaketa zentralizatuko eraikinetarako eta Herrizaingo Sailaren menpeko beste eraikin batzuetarako gas naturalaren hornidura eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren zenbait ikastetxetarako gasolioaren hornidura espediente bakar batean biltzea, gure ustez, lagungarria izango da zerbitzuak hobeto kudeatzeko nahiz gastua arrazionalizatzeko.

136/1996 Dekretuaren 19. artikuluan, bestalde, Giza Baliabideen Zuzendaritzaren eskumenak kudeaketa zentralizatua ez duten beste eraikin batzuetara hedatzea ahalbidetzen da. Hedapen hori gauzatzen da hitzarmenen bidez, administrazio-klausula zehatzen pleguetan aurreikuspen berariazkoak eginez edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako formulen bidez.

Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.1 artikuluan eskumenak eskuordetzeko aurreikusitakoa da aipatu eremuan gasaren eta gasolioaren hornidura egiteko kontratazioa espediente bakar batean egiteko formula egokia (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena). Hau xedatzen du artikulu horrek:

  1. Herri-administrazioetako organoek beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzan eman diezazkiekete, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira, nahiz eta bata bestearen mendekoa ez izan, edo administrazio horiei lotuta edo administrazio horien mendean dauden zuzenbide publikoko erakundeetakoak badira.

Adierazitakoagatik, hau

AGINDU DUT:

  1. Administrazio eta Zerbitzu sailburuordeari eskuordetzea 2009. urtean Herrizaingo Sailaren menpeko eraikinak gas eta gasolioz hornitzeko kontratazioa egiteko eskumena. Agindu honen eranskinean jasotzen dira eraikinak.

    Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legean aurreikusitako eta kontratuari aplikatzekoak diren ondorengo arloetara hedatuko da eskuordetzea:

    Kontratua prestatzea (II. liburua).

    Kontratua esleitzea (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

    Administrazioak kontratua aldatu, iraungi, laga eta azpikontratatzeko dituen eskumenak, IV. liburuko I. tituluan oro har arautzen direnak eta, hornidura-kontratuetarako, IV. liburuko II. tituluaren IV. kapituluan berariaz aurreikusten direnak.

    Kontratua formalizatzea (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

  2. Kontratazio-organoari dagozkion gainerako eskumenak, eta bereziki, emandako zerbitzuen gauzapenari oniritzia emateko eta zerbitzuak ordaintzeko agindua emateko ahalmena organo eskuordetzaileak izango du.

  3. Eskuordetze hau izenpetzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

    Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 4a.

    Herrizaingo sailburua,

    JAVIER BALZA AGUILERA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik