Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2008KO AZAROAREN 5EKOA, GARRAIO ETA HERRI LAN SAILBURUARENA, SALGAIEN GARRAIO KONBINATUA SUSTATZEKO LAGUNTZETARAKO DEIA EGITEKO 2008KO IRAILAREN 30EKO AGINDUA ALDATZEKO DENA. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2008KO AZAROAREN 5EKOA, GARRAIO ETA HERRI LAN SAILBURUARENA, SALGAIEN GARRAIO KONBINATUA SUSTATZEKO LAGUNTZETARAKO DEIA EGITEKO 2008KO IRAILAREN 30EKO AGINDUA ALDATZEKO DENA.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Garraio eta Herri Lan Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 222
  • Hurrenkera-zk.: 6452
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/11/05
  • Argitaratze-data: 2008/11/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

2008ko urriaren 20an salgaien garraio konbinatua sustatzeko laguntzetarako deia egiteko Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2008ko irailaren 30eko Agindua argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Agindu horren 2.c artikuluak ezartzen duenez, salgaien garraio publikoan ibilgailu astunekin aritzeko gutxienez baimen bat eta bost kopia izan beharko dituzte onuradunek. Aldaketa honen bidez, eta Euskadiko garraiolari kooperatibek hala eskatuta, merkaturatzeko sozietateen edo garraiolari kooperatiben kasuan, onuradun izateko, bazkideek eta kooperatibistek salgaien garraio publikoan ibilgailu astunekin jarduteko gutxienez bost baimen izan beharko dituzte. Aldaketa honen helburua da garraiolari-kooperatibei eta merkaturatzeko sozietateei ere, garraio sektorearen zati handi bat hartzen dutela kontuan izanik, aukera ematea laguntza horiek eskuratzeko. Hartara, gainontzeko laguntzetarako erabili den irizpide bera erabiliko da honako honetan ere.

Gainera, 3.3 artikulua ere aldatu egingo da, lehen idatzita zegoen eran ibilgailu kopuru berari ehuneko desberdinak aplikatzen baitzitzaizkion.

Aginduaren 4.2 artikuluak ezartzen du eskabideak aurkezteko hilabeteko epea utziko dela, agindua indarrean jartzen denetik aurrera kontatzen hasita. Deialdi honek abiarazitako laguntza-programa erabat berria denez ordea, eta gainera, onuradunei buruzko artikulua ere aldatu egin denez, idazketa berriarekin laguntza eskuratzeko aukera dutenek ere eskabideak aurkeztu ahal izan ditzaten, aginduan aurreikusitako epea luzatzea komeni da, 2008ko azaroaren 28ra arte.

Horren ondorioz, hau

  1. Bere izenean gutxienez bost kopia dituen baimen bat behintzat izatea, ibilgailu astunetan salgaien garraio publikoan aritzeko. Merkaturatzeko sozietateen eta garraiolari kooperatiben kasuan, onuradun izateko, bazkideek edo kooperatibistek salgaien garraio publikoan ibilgailu astunekin jarduteko gutxienez bost baimen izan beharko dituzte.

«3. Agindu honetan araututako laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira. Zehazki ehuneko hauek emango dira:

Ro-ro unitateak/urtean Portzentajea

20-50 % 15

51-100 % 20

100etik gora % 30»

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 5a.

Garraio eta Herri Lan sailburua,

NURIA LÓPEZ DE GUEREÑU ANSOLA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.