- AGINDUA, 2008ko azaroaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, kongresuak, zientzia-bilerak, ikastaroak eta mintegiak egiteko laguntzetarako deia egiten duena - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2008ko azaroaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, kongresuak, zientzia-bilerak, ikastaroak eta mintegiak egiteko laguntzetarako deia egiten duena
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 225
- Hurrenkera-zk.: 6523
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/11/05
- Argitaratze-data: 2008/11/24
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren iritziz, ideia eta ezagupen zientifiko eta teknologiko aurreratuenak trukatzeko eta zabaltzeko tresna egokiak dira Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren kongresuak eta -beste arlo batzuen artean- zientzia-bilerak, ikastaroak eta mintegiak. Horregatik uste du interes handikoa dela Euskal Autonomia Erkidegoan horrelako jarduerak egiten laguntzea eta, batez ere, horien kalitate zientifikoa eta arrakasta bultzatzea, Espainiako eta atzerriko ospe handiko ikertzaile eta irakasleen partaidetzaren bitartez.
Kontuan hartu da lehendakariaren ekainaren 27ko 8/2005 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituena (2005eko ekainaren 28ko EHAA).
Kontuan hartu dira, halaber, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua. Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorraren kontura emandako diru-laguntzen bermeen eta itzulketen jardunbide orokorra arautu zuen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, jardunbidea eta betebeharrak ezarri zituen (1992ko otsailaren 7ko EHAA, 26. zk.); azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorreko Printzipio Antolatzaileen Legeko testu bategina onartu zuen.
Eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Nagusien kargutan egiteko den gastu espedientearen aurreratutako tramitazioa arautzen duen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko aginduan ezarritakoa oinarri hartuta,
Horren ondorioz, hau
Agindu honen helburua da laguntzetarako deia egitea, 2009. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoan, kongresuak, zientzia-bilerak, ikastaroak edo mintegiak antolatzeko. Den-denek zientzia-kalitate kontrastatua eta ikerketa-eremuarekin harreman estua izan behar dute.
Agindu honetan araututako laguntzak finantzatzeko, guztira, 600.000,00 euro bideratuko dira: 325.000,00 euro urtearen lehen seihilekoan antolatzen diren jardueretarako, eta gainerako 275.000,00 euroak, berriz, bigarren seihilekoetarako. Lehenengo deialdiko ebazpenean geldikinik izanez gero, bigarren deialdirako izendatutako kredituari gehituko zaio.
Laguntza horiek finantzatzera zuzendutako diru-kopurua handitu ahal izango da deialdi bietan, deialdia ebatzi baino lehenago, indarrean dagoen legerian aurreikusita dauden kreditu-lotura edo aurrekontu-aldaketen bitartez. Aldatuz gero, horren berri Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak emango du ebazpen baten bitartez.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agente kreditatuak izango dira deialdi honen erakunde onuradunak, agenteon kategoria gorabehera, urriaren 1eko 221/2002 Dekretuaren 2. artikuluaren arabera (221/2002 Dekretua, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen oinarri-arauak eguneratu zituena).
Ezingo dira onuradun izan honako egoera honetan daudenak: sartuta badago EAEko Ogasun Orokorreko Printzipio Antolatzaileen Legeko testu bategineko (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatua) 50. artikuluko 5. idatz-zatian ezarritako kausaren batean sartuta daudenak.
Diru-laguntzak gastu arrunt hauei (osorik edo partzialki) aurre egiteko izango dira:
Jarduerak antolatu eta zabaltzeko, eta, behar izanez gero, horiei buruzko argitalpena egiteko.
Hizlarien joan-etorriak, egonaldiak eta esker-sariak.
Ikasleak eta ikertzaile gazteak diruz laguntzeko, deialdiaren xede diren jardueretan izan daitezen.
Deialditik kanpo geratzen dira gizarte-gastuak (bertaratutakoen otorduen, joan-etorrien eta protokoloen gastuak). Dena den, jardueren saioen arteko kafe-atsedenaldien kostua ere sartu egingo da.
Diru-laguntzak ez dira inoiz erabiliko erakunde onuradunari kontratu bidez edo estatutu bidez lotutako langile finkoen ordainsariak ordaintzeko, ez eta ikerketa-bekadunentzako dotazioak ere. Era berean, diru-laguntzak ez dira erabiliko onuradunaren beraren elementuak erabiliz egindako jarduerei egotzi dakizkiekeen gastuetarako.
Eskabidea finantzatzeko, beste erakunde publiko edo pribatuen diru-laguntza izan beharko du, deialdi honetatik finantza daitekeenaz aparte.
Deialdi honetatik kanpo geratzen da doktorego-programetan edo graduondokoetan sartzen den edozein ekintza.
Eskabidea eta gainerako agiriak aurkezteko deialdi hauek egingo dira:
2009ko lehenengo seihilekoan egiten diren jardueren eskabideak aurkezteko epea 2009ko urtarrilaren 30ean amaituko da.
2009ko bigarren seihilekoan egiten diren jardueren eskabideak aurkezteko epea 2009ko martxoaren 13an amaituko da.
Eskabide-orriak eta agiriak bai eta ondorengo posta oro bidaltzeko helbidea:
Eusko Jaurlaritza
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Zientzia Politikarako Zuzendaritza
Erreferentzia: Kongresuak eta Ikastaroak Antolatzea.
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren bideen bitartez ere bidal daitezke (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Eskabideak egiteko eskatzen diren agiriak.
Erakunde eskatzailearen legezko ordezkariak eskabide bat bidali beharko dio Hezkuntza eta Unibertsitate sailburuordeari, eredu arautuaren arabera (1. datu-orria).
Erakunde eskatzaileak pertsona bat izendatu beharko du administrazioarekin harremanak izateko. Pertsona horrek erakundekoa izan beharko du eta ekitaldia antolatzen duen batzordekoa, eta, eskatutako laguntza jasoz gero, bera arduratuko da laguntza kudeatzeaz; era berean, izendapena onartzen duela egiaztatu beharko du.
Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko ditu (ale bat baino ez):
Zientzia-bilera eta -kongresuei buruzko datu-orri normalizatuak (2.a) edo ikastaro nahiz mintegiei buruzkoak (3.a).
Memoria, 4. eskaera-orrian idatzia.
Gastuen eta sarreren aurrekontua, 5. datu-orri normalizatuaren arabera.
Eskatzen diren funtsei buruzko justifikazio xehatua, 6. datu-orri normalizatuan.
Entitate dei-egile edota antolatzailearen saileko kontseiluaren edo maila goragoko batzordearen akta: beren-beregi adierazi beharko da kongresua, zientzia-bilera, ikastaroa, mintegia edo nazioarteko ekitaldietako zientzia-hedapenerako jarduerak deitzeko eta antolatzeko erantzukizuna, konpromisoa eta onarpena.
Jardueraren programa, behin-behinekoa edota behin betikoa.
Zientzia Batzordearen osaera, holakorik balego.
Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikokoak ez diren eskatzaileek zerga-betebeharrak ordainduta dituztela egiaztatu beharko dute, Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan ezarritakoaren arabera (urriaren 15eko EHAA, 208. zk.), bai eta uneko urteari dagokion eguneratzea ere.
Zuzenbidean baliagarri den dokumentazioa, eskaria sinatu duena ikastetxearen legezko ordezkari dela ziurtatzeko. Erakunde berak eskaera bat baino gehiago egiten badu, nahikoa da behin bakarrik ziurtatzea hala dela.
Deialdiaren testua eta eskabide-agiriak lortzeko interneteko helbidea: «http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net».
Zientzia Politikarako Zuzendaritzari dagozkio deialdi honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko lanak, Oinarrizko Ikerketako Zerbitzuaren bitartez.
Baldin eta agindu honen 5. artikuluan eskatutako zerbait betetzen ez duen eskabideren bat edo agiriren bat aurkezten bada, Zientzia Politikarako Zuzendaritzak 10 eguneko epea emango die sinatzaileei hutsak zuzen ditzaten edo arauzko agiriak aurkez ditzaten, eta ohartaraziko die, agindutakoa bete ezean, eskaera bertan behera utzi dutela esan nahiko duela. Hala agintzen da azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 artikuluan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).
Batzorde batek ebaluatuko ditu eskabideak. Batzorde hori Zientzia Politikarako zuzendariak -buru izango da- eta Unibertsitate zuzendariak osatuko dute, eta Zientzia Politikako Zuzendaritzako teknikari baten laguntza izango dute. Batzordeak Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeari helaraziko dio eskatutako laguntzak eman edo ukatzeko proposamena.
Batzorde horrek jardueraren kalitate zientifikoa ebaluatzeko eska diezaieke dagokion arloan eskarmentua duten zientzialariei.
Irizpide hauek erabiliko dira, pisu berberaz, eskabideak ebaluatzeko:
Ekitaldiaren tipologia. Kongresuak 40 puntuz baloratuko dira. Gainerako bilerei, aldiz, 20 puntu emango zaizkie.
Espainiako eta nazioarteko txostengileen kopurua. Gehienez ere, 10 puntu.
Kontuan hartuko da zenbat parte-hartzaile espero diren Gehienez ere, 10 puntu.
Ekitaldiaren eragin-eremua: nazioartekoa edo besteren bat. Gehienez ere, 20 puntu.
Iturri pribatuetatik noraino finantzatzen den: bertaratzen direnen kuotak eta diru-laguntza pribatuak. Gehienez ere, 20 puntu.
Agindu honetan aurreikusitako laguntza lehiaketa bidez ebatziko dira 5. artikuluan jasotzen diren bi deialdietan. Horretarako, deialdi bakoitzean aurkeztutako eta onartutako eskabide guztiak konparatuko dira, eta horien arteko lehentasuna ezarriko da 8. artikuluan aipatu diren irizpideak kontuan hartuta; balorazio altuena lortu dutenei baino ez zaie esleituko laguntza, agindu honen 2. artikuluan finkatzen den aurrekontu-kreditua agortu arte.
Agindu honen babesean emango diren laguntzen zenbatekoak hauek izango dira, gehienez ere:
kongresuak: 18.000 euro edo 9.000 euro. Kopurua zehazteko, kontuan hartuko da Espainiakoak edo nazioartekoak diren.
Zientzia-bilerak, ikastaroak eta mintegiak: 9.000 euro edo 5.000 euro. Kopurua zehazteko, kontuan hartuko da Espainiakoak edo nazioartekoak diren.
Emandako laguntzak muga bat izango du, gainditu ezinekoa: diruz lagundutako jardueraren aurrekontuaren herena (agindu honen 4. artikuluan zehazten dira jarduerok).
Ondorio hauetarako, kongresutzat joko dira zientzia-sozietateen aldizkako bilerak, non gutxienez bi saio-mota egongo diren: batetik, txostenak aurkeztekoak eta bestetik, ikertzaileek unean ikertzen ari diren lanei buruzko datuen gaineko komunikazioak aurkeztekoak. Hautaketa Batzorde bat eduki beharko dute, bilera horien maila zientifikoa bermatzeko.
Ekimena nazioartekoa, naziokoa edo erkidegokoa izango da, erakunde dei-egilearen edo/eta antolatzailearen jardute-eremuaren arabera.
Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 50.4 artikuluan ezartzen denez, diru-laguntzak eta laguntzak esleitzeko eta, hala behar bada, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea itzulketa- edo zehapen-prozedura oro, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo horko erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzengatik hasitakoak eta artean izapidetzen ari direnak.
Agindu honen babesean ematen diren laguntzak bateragarriak dira kongresu, zientzia-bilera, ikastaro edo mintegi bera egiteko ematen den beste edozein laguntzarekin, funts publikokoa nahiz pribatukoa izan. Hala ere, baldin eta helburu bererako jasotako laguntzen zenbatekoa, guztira, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak emandako laguntza baino handiagoa bada, gutxitu egingo da soberan emandakoa.
Deialdi bietako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak esleitu eta jakinaraziko ditu, bai eta laguntzen zenbatekoak zehaztu ere, ebazpen baten bidez eta batzorde ebaluatzaileak proposatuta. Ebazpen hori hiru hileko epean hartuko du, eskabideak aurkezteko epeak amaitu ondoren zenbatzen hasita.
Ebazpenak banan-banan jakinaraziko zaizkie interesatuei, azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusten den eran. Aurreko atalean ezarritako epean ebazpenik hartzen eta jakinarazten ez bada, eskabideak ezetsitzat jo beharko dituzte eskatzaileek.
Ebazpenen aurka, interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunean zenbatzen hasita.
Aurrekontu-ekitaldiaren amaieran, onuradunen zerrenda eta emandako laguntzak argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradunek betekizun hauek izango dituzte:
Emandako diru-laguntza onartu behar dute. Izan ere, diru-laguntza eman zaiela jakinarazteko agiria jaso eta hamabost eguneko epean, entitate onuradunek, beren-beregi eta idatziz, laguntzari uko egiten ez badiote, diru-laguntza onartu dutela esan nahiko du.
Diru-laguntza eman den xede horretarako propio erabiltzea.
Edozer aldatzeko, jarduerak eteteko edo esleipenduna aldi baterako norabait joateko, Zientzia Politikarako Zuzendaritzari jakinarazi beharko diote.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak -deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzen inguruan dituzten egitekoak gauzatuz- eskatzen dieten beste agiri eman beharko diete.
Emandako laguntzak zatika ordainduko dira, bi alditan.
Lehen zatia aurretiaz ordainduko da kontuan, eta emandako laguntzaren % 75ekoa izango da; 13.a) artikuluan adierazitako epea amaitzen denean ordainduko da, baldin eta laguntzari ukorik egin ez bazaio.
Bigarren zatia 2010. urtean ordainduko da, jarduera bukatutakoan, laguntzaren likidaziotik ateratzen den zenbatekoaz; ordaintzeko, ordea, datorren artikuluan adierazten diren agiriak aurkeztu beharko dira.
Diruz lagundutako ekintza gauzatu dela justifikatu beharko dute agindu honetako laguntzen erakunde onuradunek. Horretarako, ekintza bukatu eta hiru hileren buruan, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Zientzia Politikarako Zuzendaritzan:
Emandako laguntzaz egindako gastua ziurtatzea eta kontzeptuka banatzea 8. datu-orrian Erakunde onuradunaren legezko ordezkariak sinatu beharko du agiria eta, gainera, zigilua izan beharko du.
Ekonomia-balantze xehatua (sarrerak eta gastuak), 9. datu-orri normalizatuaren arabera. Erakunde onuradunaren legezko ordezkariak sinatu beharko du agiria eta, gainera, zigilua izan beharko du.
Kongresua dela-eta egiten diren akten ale bi, edo bestela, agiri baliokideena. Behin-behinekoz, akten edo agiri baliokideen zirriborroak onartuko dira, argitaratzea pentsatzen denean.
Erakunde onuradunean artxibatu beharko dira jatorrizko fakturak, gehienez bost urtez artxibatu ere, arestian adierazitako justifikazio-epea hasten denetik aurrera, eta Zientzia Politikarako Zuzendaritzaren, Eusko Jaurlaritzaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren esku egongo dira, egiaztapenik egin nahi badute edo.
Norbere ibilgailuarekin egindako joan-etorriak justifikatzen badira, kilometroko 0,29 euro ordainduko dira.
Justifikatutako gastuak emandako diru-laguntza baino txikiagoak badira, diru-laguntza gutxitu egingo da justifikatu ez den kopurua kenduta, eta jasotako diru-laguntzak proportzioan itzuliko dira, dagokion prozedurari jarraituz. Prozedura hori Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak amaituko du ebazpen batez, non hasierako ebazpena aldatuko den.
Egoki iritziz gero, Zientzia Politikarako Zuzendaritzak informazio osagarria eskatu ahal izango du, eta horrez gain, emandako laguntzaren segimendua egiteko ardura emango dio zuzendaritza horri atxikitako pertsona bati edo batzuei, laguntza zertan erabili den ikusteko.
Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorreko Printzipio Antolatzaileen Legeko testu bategina onartu zen (1998ko urtarrilaren 19ko EHAA). Testu horren 53. artikuluan ezartzen denez, laguntza edo diru-laguntza ordain dadila eskatzerik ez da izango eta, behar izanez gero, jasotako zenbatekoak itzuli egin beharko dira eta laguntza edo diru-laguntza eman zenetik sortutako legezko interesak ordaindu, baldin eta:
Onuradunek, guztiz edo zati batean, bete gabe utzi badituzte deialdi honetako oinarriak, diru-laguntzei buruzko araudi orokorrekoak edo diru-laguntza emateko ebazpenean erabakitako baldintzak.
Diru-laguntza emateko eskatzen diren datuak ezkutatu edo aldatzen badituzte edo eskatutako informazioa iruzurrez manipulatzen badute.
Egintza proposatutako helburuekin edo ezarritako epeekin bat etorri gabe garatzen badute, Zientzia Politikarako Zuzendaritzaren baimenik gabe.
Zientzia Politikarako Zuzendaritzak, diruz lagundutako egintzen segimendua egiterakoan, gastua proposatutakoarekin eta esleitutakoarekin bat ez datorrela egiaztatzen badu.
Baldin eta diru-laguntza emateko kontuan izan ziren baldintzak aldatzen badira edo beste administrazioren baten edo beste entitate pribatu nahiz publikoren baten laguntzak edo diru-laguntzak jasotzen badira edo helburu bererako beste diru-iturri edo baliabide batzuk jasotzen badira, diru-laguntza emateko ebazpena aldatu egin daiteke, betiere, diru-laguntzei buruzko arauan entitate onuradun izateko ezarritako gutxienezko betekizunak konplituz gero.
Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren II. tituluan ezarritakoarekin bat etorriz, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak deklaratuko du, ebazpen baten bidez, laguntza jasotzeko eskubidea galdu dela eta, hala behar denean, diru-zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzuli behar direla (698/1991 Dekretua, diru-laguntzak itzultzeko prozedura orokorra arautu zuena; 1992ko otsailaren 7ko EHAA). Dena den, hori egin baino lehen, prozedurari dagozkion izapideak egin beharko dira, eta behar izanez gero, beste ekintza batzuk ere gauzatuko dira.
Diru-zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira ondorio guztietarako.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, inprimakian jasotako datu pertsonalak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko datu pertsonalen fitxategi automatizatuan jasoko dira.
Eskabidea sinatu duten pertsona fisikoak ez diren hirugarren pertsonen datu pertsonalak fitxategi automatizatu horretan bertan jasoko dira eta, beraz, haiek halaxe jakinarazi behar diete datuak eskaera-inprimakian adierazi aurretik.
Datuak aurkatu, kontsultatu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak eta indarrean dagoen legeriak pertsona fisiko interesdunei aitortzen dizkien gainerakoak Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzan erabili ahal izango dira (Donostia-San Sebastián kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz).
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren gastu-espedienteen aurretiko izapidetzea araupetzen duen Ekonomi eta Ogasun Sailaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan jasotzen diren ondorioetarako, agindu honetako diru-laguntzei buruzko ebazpena emateko garaian, kreditu egokiak eta nahikoak egon behar dira Euskal Autonomia Erkidegoaren 2009. urteko aurrekontu orokorretan.
Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta beraren aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal da zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.
Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 5a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.
Eskabidearekin batera nahitaez aurkeztu behar diren agiriak:
Eskabidea, inprimaki arautuaren arabera (1. inprimakia).
Eskabideari dagokion inprimaki aratua:
Kongresuak eta zientzia-bilerak (2. inprimakia).
Ikastaroak eta mintegiak (3. inprimakia).
Ekitaldiaren memoria, inprimaki arautuaren arabera (4. inprimakia).
Gastuen eta sarreren aurrekontua, inprimaki arautuaren arabera (5. inprimakia).
Eskatzen diren funtsei buruzko justifikazio xehatua, inprimaki arautuaren arabera (6. inprimakia).
Entitate dei-egile eta/edo antolatzaileko saileko kontseiluaren edo baliokidearen akta: beren-beregi adierazi beharko da ekitaldia antolatzeko erantzukizuna, konpromisoa eta onarpena.
Ekitaldiaren programa, xehatua eta osoa.
Zientzia-batzordearen osaera.
Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikokoak ez diren eskatzaileek zerga-betebeharrak eta uneko ikasturteko eguneratzea bete dituztela egiaztatu beharko dute.
Zuzenbidean baliagarri diren agiriak, eskaria sinatu duenak ikastetxearen legezko ordezkari dela ziurtatzen dutenak. Erakunde berak eskaera bat baino gehiago egiten badu, nahikoa da behin bakarrik ziurtatzea hala dela.
Laguntzaren justifikazio ekonomikorako nahitaezko agiriak:
Erakunde onuradunaren Gerentziaren edo Kontabilitate Zerbitzuaren ziurtagiria, egindako gastuari buruzkoa, inprimaki arautuaren arabera (7. inprimakia).
Ekonomia-balantze xehatua (sarrerak eta gastuak), inprimaki arautuaren arabera (8. inprimakia).
1. INPRIMAKIA
Jauna / Andrea:
Izenpetzen duenak (*), (bi abizen eta izena)
......................................................... NAN zk.
kargua duenak
erakundean
datako Aginduari jarraiki, Kongresuak,
zientzia-bilerak, ikastaroak eta mintegiak egiteko laguntzetarako deiei buruzkoari, EHAA zk.
.......................................... datakoa.
(*) Erakundearen legezko ordezkariak.
ESKATZEN DU
Diru-laguntza ematea, Kongresuak, zientzia-bilerak, ikastaroak eta mintegiak egiteko laguntzetarako programaren barruan, erantsitako agirian adierazi ditugun datuen arabera.
Behean sinatu duenak zin egiten du ez dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorreko Printzipio Antolatzaileen Legeko testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean.
Eta hala jasoa gera dadin honako hau sinatzen du, ................(e)ko ................................ (a)ren ................
Erakundearen legezko ordezkariaren sinadura
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoa betez, inprimakian adierazten diren datu pertsonalak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko datu pertsonalen fitxategi automatizatuan erantsiko dira.
Eskaera sinatu duten pertsona fisikoak ez diren beste pertsona batzuen datu pertsonalak fitxategi automatizatu berean erantsiko dira; hortaz, horiek ere hala izango dela jakin beharko dute, beren datuak eskaera-inprimakian adierazi aurretik.
Datuak ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko, horien aurka egiteko eskubideak, eta pertsona fisikoei indarrean dagoen araudiak aitortzen dizkien beste edozein eskubide erabili nahi izanez gero, helbide honetara jo behar duzu: Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza, Donostia-San Sebastián kalea, 1- PK:01010 Vitoria-Gasteiz.
UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILBURUORDE ANDREA
2. INPRIMAKIA
KONGRESUAREN EDO ZIENTZIA-BILERAREN DATUAK
Jardueraren izena:
Izaera: X bat jarri Espainia Nazioartekoa
Izaera: X bat jarri Kongresua Zientzia-bilera
Entitate dei-egilea:
Posta helbidea:
Entitate antolatzailea:
Posta helbidea:
Batzorde antolatzailea:
Izenak
Karguak
Hautaketa-batzorderik bada? Bai Ez
Hautaketa-batzordea: Espainia Nazioartekoa
Maiztasuna: Urtero Bi urtez behin Hiru urtez behin
Lau urtez behin Ez-aldizkakoa
Orain arte zenbat lan jaso diren:
Zenbat lan onartuko diren:
Hitzaldi orokorretan:
Atal berezietan:
Posterretan:
Zenbat zientzialarik parte hartuko duten ustez: Hitzaldiak zenbat zientzialarik emango duten:
GUZTIRA GUZTIRA
Espainiakoak Espainiakoak
Atzerritarrak Atzerritarrak
Zenbat parte-hartzaile espero diren:
Antolakuntza babesten duten entitate laguntzaileak:
Entitatearen izena
Emandako laguntza (dirua eta baliabideak)
ALDIAN ALDIKOA BADA, EGINDAKO AZKEN EKITALDIAREN DATUAK
Izena:
Non eta noiz egin den:
Entitate dei-egilea:
Entitate antolatzailea:
Gonbidatutako zientzialariak (kopurua):
Parte-hartzaileen kopurua:
Zenbat lan aurkeztu diren: Inskripzio-kuotak:
3. INPRIMAKIA
IKASTAROAREN EDO MINTEGIAREN DATU OROKORRAK
Jardueraren izena:
Izaera: Espainia Nazioartekoa
Non egingo den:
Noiz egingo den:
Entitate dei-egilea:
Posta helbidea:
Entitate antolatzailea:
Posta helbidea:
Batzorde antolatzailea:
Izenak
Karguak
Izaera: Ikastaroa Mintegia
Zenbat ikasle onartuko diren:
Zenbat irakaslek parte hartuko duten:
EAE
Espainia
Atzerria
Ikasketa-unitateak, guztira:
Ikasketa-unitate bakoitza ordu
Guztira zenbat ikastordu:
Ikasleei ikasmaterialik emango zaie? Bai Ez
Hala bada, adierazi nolakoa den ematen den materiala:
Antolakuntza babesten duten entitate laguntzaileak:
Entitatearen izena Emandako laguntza (dirua eta baliabideak)
......................................................................................... ......................................................................................... ......................................................................................... ......................................................................................... ......................................................................................... ......................................................................................... ......................................................................................... .........................................................................................
ALDIAN ALDIKOA BADA, EGINDAKO AZKEN EKITALDIAREN DATUAK
Izena:
Non eta noiz egin den:
Entitate dei-egilea:
Entitate antolatzailea:
Irakasle parte-hartzaileak (kopurua): Joandako ikasleak (kopurua):
Zenbat ikastordu, guztira: Inskripzio-kuotak:
Emandako beka-kopurua: Beken zenbatekoa:
4. INPRIMAKIA
ZIENTZIA-EKITALDIARI BURUZKO TXOSTENA
Ekitaldiaren edukia edo garrantzia (orrialde bat)
5. INPRIMAKIA
EGIN BEHARREKO EKITALDIAREN EKONOMIA-DATUAK
GASTUEN AURREKONTUA (*)
(batu:a+b+c+d+e+f)
................................ euro
Zientzia-jardueretarako (1) .............................................................................................................. ................................ euro
Teknikoa eta antolakuntzakoa (2)..................................................................................................... ................................ euro
Laguntzeko zerbitzuetarako (3) ........................................................................................................ ................................ euro
Atsedenaldiak-kafea ......................................................................................................................... ................................ euro
Gizarte-ekintzetarako (4)................................................................................................................... ................................ euro
Beste batzuk (adierazi)....................................................................................................................... ................................ euro
(*) Atal horren helburua diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak zehaztea da; hortaz, kontuan izan erants ezin daitezkeen gastuak (4. artikulua, 3. atala).
(1) Ekitaldiaren zientzia-kudeaketa, bidaiak, egonaldiak eta hizlarientzako ordainsariak, prozedura-aktak...
(2) Antolaketa, alokairuak, itzulpenak, marketina, seinaleak...
(3) Ikasleentzako eta ikertzaile gazteentzako diru-laguntzak.
(4) Parte-hartzaileen otorduak, ekintza ludikoak, dietak eta protokolo-gastuak.
SARREREN AURREKONTUA: (batu:a+b+c+d)
................................ euro
Inskripzioak).................................................................................................................................... ................................ euro
Emandako diru-laguntzak)............................................................................................................... ................................ euro
Diru-laguntzak (eman gabe daudenak))............................................................................................ ................................ euro
Beste sarrera batzuk (adierazi))......................................................................................................... ................................ euro
INSKRIPZIO-KUOTEN XEHETASUNAK (*)
Kopurua Aleko kuota Inskripzio-kuotak kontzeptu hauek hartzen ditu
...................... euro
...................... euro
...................... euro
(Kopurua): Zenbat parte-hartzaile espero diren adierazi, gutxi gorabehera.
Murrizketarik izanez gero, kuota ere adierazi.
EMANDAKO DIRU-LAGUNTZEN XEHETASUNAK
Entitatea Zenbatekoa
................................................................................................................. .................................................... euro
................................................................................................................. .................................................... euro
................................................................................................................. .................................................... euro
ESKATUTAKO DIRU-LAGUNTZEN XEHETASUNAK (EMAN GABE DAUDENAK)
Entitatea Zenbatekoa
................................................................................................................. .................................................... euro
................................................................................................................. .................................................... euro
................................................................................................................. .................................................... euro
BESTE SARRERA BATZUEN XEHETASUNAK
Kontzeptua Zenbatekoa
................................................................................................................. .................................................... euro
................................................................................................................. .................................................... euro
................................................................................................................. .................................................... euro
6. INPRIMAKIA
ESKATUTAKO DIRU-LAGUNTZA
ESKATZEN DIREN FUNTSEI BURUZKO JUSTIFIKAZIO XEHATUA:
Kontzeptua
Zenbatekoa
................................................................................................................. .................................................... euro
................................................................................................................. .................................................... euro
................................................................................................................. .................................................... euro
................................................................................................................. .................................................... euro
................................................................................................................. .................................................... euro
................................................................................................................. .................................................... euro
................................................................................................................. .................................................... euro
ESKATUTAKOA, GUZTIRA ................................................................ .................................................... euro
7. INPRIMAKIA
EGINDAKO GASTUAREN ZIURTAPENA
Erreferentzia-zenbakia RC-2009- -
Jauna / Andrea:
Izenpetzen duenak (*), (bi abizen eta izena)
,
NAN zk.
kargua duenak
erakundean
(*) Erakundearen legezko ordezkariak.
ZIURTATZEN DU:
______ko __________aren __(e)ko Aginduaren arabera, kongresuak, zientzia-bilerak, ikastaroak eta mintegiak egiteko laguntzetarako deia egiten duenaren arabera
ekitaldia antolatzeko diruz lagundutako kontzeptuetan, gastu hauek egin ditugula:
Kontzeptua Jasotakoa (euro) Egindako gastua (euro)
................................................................... .................................. ....................................................
................................................................... .................................. ....................................................
................................................................... .................................. ....................................................
................................................................... .................................. ....................................................
................................................................... .................................. ....................................................
................................................................... .................................. ....................................................
GUZTIRA .................................. ....................................................
Eta hala jasoa gera dadin honako hau sinatzen dute, .................. (e)ko .......................(a)ren
Izenpetuta: ............................................................................
Erakundearen legezko ordezkaria
UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILBURUORDE ANDREA
8. INPRIMAKIA
EKITALDIAREN BALANTZEA
Erreferentzia-zenbakia RC-2009- -
Ekitaldiren izena:
GASTUAK
Kontzeptua Zenbatekoa (euroak)
GUZTIRA
BESTE SARRERA BATZUK
Kontzeptua Zenbatekoa (euroak)
GUZTIRA
Eta hala jasoa gera dadin honako hau sinatzen dute, ........................................ (e)ko ...........(a)ren
Izenpetuta: ............................................................................
Erakunde onuradunaren legezko ordezkaria
UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILBURUORDE ANDREA
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: EBAZPENA, 2009ko otsailaren 27koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, kongresuak, zientzi bilerak, ikastaroak eta mintegiak egiteko laguntzetarako deialdian erabiltzeko zenbateko osoa aldatzekoa.
- Ikus: EBAZPENA, 2009ko maiatzaren 22koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, kongresuak, zientzia-bilerak, ikastaroak eta mintegiak egiteko laguntzetarako deialdira bideratutako zenbateko osoa aldatzeko dena.


