- AGINDUA, 2008KO AZAROAREN 6KOA, NEKAZARITZA, ARRANTZA ETA ELIKADURA SAILBURUARENA, 2008. EKITALDIKO DIRULAGUNTZERAKO DEIALDIA EGITEN DUENA, 2007-2013 EUSKADIKO LANDA GARAPEN IRAUNKORREKO PROGRAMAREN ARABERA LEADER IKUSPEGIAREN APLIKAZIOA ARAUTZEN DUEN AZAROAREN 11KO ___/2008 DEKRETUAREN BABESPEAN. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2008KO AZAROAREN 6KOA, NEKAZARITZA, ARRANTZA ETA ELIKADURA SAILBURUARENA, 2008. EKITALDIKO DIRULAGUNTZERAKO DEIALDIA EGITEN DUENA, 2007-2013 EUSKADIKO LANDA GARAPEN IRAUNKORREKO PROGRAMAREN ARABERA LEADER IKUSPEGIAREN APLIKAZIOA ARAUTZEN DUEN AZAROAREN 11KO ___/2008 DEKRETUAREN BABESPEAN.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 226
- Hurrenkera-zk.: 6549
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/11/06
- Argitaratze-data: 2008/11/25
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ingurumena; Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
2007-2013 Euskadiko Landa Garapen Iraunkorreko Programaren arabera Leader ikuspegiaren aplikazioa arautzen duen azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuak helburu dauka dirulaguntzak emateko araubidea bildu eta arautzea, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-esparruetako bizi-kalitatea hobetzeko eta landa-esparruko ekonomia anizteko jarduerak eta inbertsioak finantzatzeari begira.
Azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren 7.2 artikuluan zehaztutakoaren arabera, urtero Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren agindu batek laguntza-eskaerak aurkezteko epeak ezarriko ditu, dirulaguntzok finantzatzeko diru-baliabideen zenbatekoaren eta jatorriaren berri emango du eta laguntzen diren inbertsioen eta jardueren iraupena zehaztuko du.
Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 49.5 artikuluak ezartzen duenez (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zen dekretu horren bidez), Euskal Autonomia Erkidegoaren ekonomia-ekitaldi bakoitzeko aurrekontu orokorrak indarrean jartzen direnean diru-laguntzak emateko arauak gaurkotu nahiz berrikusiko dira, edo, behar izanez gero, arau berriak ezarriko dira, eta, orobat, zehaztugabeko indarraldia eman zitzaien diru-laguntzak iragarriko. Euskal Autonomia Erkidegoko 2008ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 28ko 15/2007 Legea onetsita dagoenez, deialdi hori egin beharra dago.
Horren indarrez, honako hau
Lehenengoa. Helburua.
Agindu honen xedea da 2007-2013 Euskadiko Landa Garapen Iraunkorreko Programaren arabera Leader ikuspegiaren aplikazioa arautzen duen azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren babespean eman beharreko dirulaguntzetarako deialdia egitea.
Bigarrena. Eskabideak aurkezteko epea.
Euskal Autonomia Erkidegoko landa-esparruetako bizi-kalitatea hobetzeko eta landa-esparruko ekonomia anizteko jarduera eta inbertsioetarako laguntzak arautzen dituen azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuak (Leader Programa) ezarritako laguntzetara biltzeko eskabideak aurkezteko epea, 2008ko ekitaldian, hamabost egunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Hirugarrena. Aurkeztu beharreko eskabideak eta agiriak.
Agindu honek deitu dituen laguntzetara biltzeko eskabideen jatorrizkoa eta kopia zuzenean aurkeztuko dira edo landa garapeneko elkarteen bitartez «Mendinet, Landa Garapena Sustatzeko Elkartea» toki-ekintzarako taldeari bidaliz. Nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 eta 38.9 artikuluak aurreikusitako bideetarik edozein erabili ahal izango da.
Eskaera-inprimakiak www.nasdap.ejgv.euskadi.net web orrian eskuragarri daude
Eredu horrekin bat etorriz, eskatzaileek hitza eman beharko dute ez daudela sartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legeko 50.5. artikuluaren paragrafo berrian ezarritako kasuetan (Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen amaierako seigarren xedapenaren indarrez sartuta).
Eskabidearekin batera azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren 7.1 artikuluan ezarritako agiriak aurkeztu beharko dira.
Laugarrena. Baliabide ekonomikoak.
Indarreko legerian ezarritakoaren arabera aurrekontu-aldaketarik gerta badaiteke ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrek azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren laguntzon xederako bideratu dituzten kredituek 4.420.035 euro jotzen dute.
LGENF funts komunitarioari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Jasangarriko Planaren (2007-2013) babesean, aipatutako Dekretuaren helburua bete dadin erabili beharreko kredituen zenbateko zehatza 2.080.015 eurokoa izango da, Euskal Autonomia Erkidegoaren landa-garapenerako programazioaren agiriko koadro finantzarioen birprogramaziotik etor litekeen finantzaketa gehigarriari kalterik egin gabe, Europako Batzordeak onetsitakoa. Landa eta Itsasertzeko Garapeneko zuzendariaren ebazpen batek emango du horren berri.
Bosgarrena. Proiektuak gauzatzeko epea.
2008ko ekitaldian, agindu honetan aipatu diren jarduera lagungarriak burutzeko epea 2008ko abenduaren 31n amaituko da. Salbuespen gisa deialdi honetarako, 2008. urtean hasitako proiektuez gain, 2007. urtean hasi edo bukatutakoek ere dirulaguntzak jasotzeko aukera izango dute.
Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Aginduaren aurka aurkeztu daiteke, baita ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, dagoeneko aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 6a.
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburua,
GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.


