- --- - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu---
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 229
- Hurrenkera-zk.: 6623
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/11/06
- Argitaratze-data: 2008/11/28
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Herrizaingoa; Ekonomia
Testu legala
Irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuko 23. artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz -Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen testu bategina onartu zen- dekretu horren bidez-, prezio publikoen bidez ordain daitezkeen ondasunak, zerbitzuak eta jardunak finkatzeari buruzko uztailaren 21eko 161/1998 Dekretuak ezarritakoarekin bat etorriz eta Ogasun eta Herri Administrazio Saileko organo eskudunek dagokion espedientearen aldeko txostena eman dutela, hau
Lan-ordutegitik kanpo I. hizkuntza-eskakizuna prestatzeko Ertzaintzako funtzionarioei zuzendutako autoikaskuntzako euskara-ikastaroaren prezio publikoa 260 eurokoa izango da, 2008-2009 ikasturte osorako.
Prezio publikoaren zenbateko hori esku-dirutan ordainduko da, finantza-erakunde baten bidez eta ikastaroko matrikula egiteko momentuan, Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartu zuen irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren 21. artikuluarekin bat etorriaz.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 6a.
Herrizaingo sailburua,
JAVIER BALZA AGUILERA.


