- AGINDUA, 2008ko azaroaren 6koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko goi-kargudun baten idazkari-lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe utzi dela adierazteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2008ko azaroaren 6koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko goi-kargudun baten idazkari-lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe utzi dela adierazteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 14
- Hurrenkera-zk.: 256
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/11/06
- Argitaratze-data: 2009/01/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan (1989ko uztailaren 28ko EHAA) eta sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarri zuen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 2008ko martxoaren 2ko Aginduaren laugarren oinarrian agindutakoaren arabera (2008ko apirilaren 4ko EHAA, 64. zk.), hau
Lehenengoa. Bete gabe utzi da goi-kargudunaren idazkari-lanpostu hau: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerteta Saileko Lanbide Heziketako Zuzendaritzakoa, 520010 kodea, 72 dotazioa.
Bigarrena. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpenaren egunetik hasita; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administraziorekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 6a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


