Euskadi.eus
  • --- - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

---

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 234
  • Hurrenkera-zk.: 6779
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/11/07
  • Argitaratze-data: 2008/12/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak; Sailak

Testu legala

Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20.1 artikuluak hauxe xedatzen du: Administrazio Publikoetako fitxategiak sortzea, aldatzea edo kentzea Estatuko Buletin Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean argitaratutako xedapen orokor baten bidez bakarrik egin ahal izango da.

Datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta datuak babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruz otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 4. artikuluak xedatzen duenez, Autonomia Erkidegoko Administrazioko fitxategiak sortzeko, aldatzeko eta ezabatzeko, dena delako fitxategia atxikita dagoen saileko titularraren agindu bidez beharko du izan. Legeetan aginduta dagoen guztia aipatu beharko du agindu horrek eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Herrizaingo sailburuaren 2003ko irailaren 2ko Aginduaren bidez (2003ko irailaren 2ko EHAA, 170. zk.; hutsen zuzenketa, 2003ko urriaren 10eko EHAA, 198. zk.), Herrizaingo Sailak eta hari atxikitako «Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia» erakunde autonomoak dituzten datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautu dira.

Agindu hori aldatu berri da Herrizaingo sailburuaren 2007ko apirilaren 2ko Aginduaren bidez, 2007ko maiatzaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua, eta (Herrizaingo sailburuaren 2007ko ekainaren 7ko Aginduak aldatuta, 2007ko ekainaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua). Herrizaingo sailburuaren 2008ko apirilaren 7ko Aginduak, 2008ko apirilaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu denak, Herrizaingo Sailaren eta hari atxikitako Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia erakunde autonomoaren datu pertsonalen fitxategi automatizatu berriak sortu ditu.

Aipatu arauak argitaratu eta gero, fitxategi automatizatu batzuk aldatzeko beharra sortu da; hortaz, argitzeko asmoz eta segurtasun juridikoagatik, orain arte indarrean dagoena aldatzen duen xedapen berria argitaratuko da.

Horren indarrez, honako hau,

Lehenengoa. Herrizaingo Saileko Araubide Juridikoaren Zuzendaritzak Datuak Babesteko Euskal Bulegoko Erregistroari jakinaraziko dio fitxategiak sortu izana eta aipatutako erregistroan inskribatzeko eskatuko du.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 7a.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.

  1. Bazterketa DNA

    Helburua:

    Polizia zerbitzuko langileen identifikazio genetikoaren profilak gorde, erregistratu eta kudeatzea da fitxategiaren helburua, izan ere, ikerketetan, datu horiek bazterketarako eredu gisa baliagarriak izango dira, batez ere, polizia zientifikoaren jarduera-alorrean.

    Erabilerak:

    Ikerketa zientifiko-poliziala.

    Datu pertsonalen gaineko pertsonak edo taldeak:

    Helburuaren atalean aipatutako pertsonak.

    Datu pertsonalak biltzeko prozedura.

    Lagin biologikoak bilduz eta interesdunak berak emandako informazioaren bidez, baimen informatua eman ondoren.

    Fitxategiaren oinarrizko egitura eta bertan biltzen diren datu pertsonalen deskribapena.

    Bereizitako bi datu-base daude eta, horietan, bi datu mota erregistratzen dira, bereizita eta banandurik gordeta. Datu motak honakoak dira:

  1. Identifikaziorako datuak.

  2. Pertsonen profil genetikoa. Informazioa indarreko legearen arabera erregistratu eta tratatzen da, eta horren kudeaketa Polizia Zientifikoaren Zerbitzuen ardurapean geratzen da.

    Aurreikusitako datu lagapenak eta transferentziak:

    Ez da datu lagapen edo transferentziarik aurreikusten.

    Segurtasun maila:

    Goi-mailakoa.

    Organo arduraduna:

    Segurtasun Sailburuordetza (Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko Zuzendaritza- PZDLZ).

    Datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta horiei kontra egiteko eskubideak erabiltzea baimentzen duen organoa:

    Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko Zuzendaritza (Larrauri Mendotxe bidea, 18, 48950 Erandio-Bizkaia).

Eranskineko fitxategi batzuk aldatzea, Herrizaingo Sailak eta hari atxikitako Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia erakunde autonomoak dituzten datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzen dituen Herrizaingo sailburuaren 2003ko irailaren 2ko Aginduak sortuta.

  1. Poliziaren Posta-erregistroa

    Helburua:

    Zentroetako eta unitateetako kudeatze administratiboa mekanizatzea, hau da, paperezko euskarria duten eta eskuz betetzen diren erregistro liburuen ordez ordenagailu bidez betetzen diren liburu informatikoak.

    Erabilerak:

    Kudeaketa administratiboa eta gutunen sarreren eta irteeren erregistroa.

    Datu pertsonalen gaineko pertsonak edo taldeak:

    Zentroak edo unitateak sortutako dokumentuak igortzen edo hartzen dituzten pertsonak eta organoak.

    Datu pertsonalak jasotzeko prozedura:

    Erregistratutako dokumentuen bidez.

    Fitxategiaren oinarrizko egitura eta bertan dauden datu pertsonalen deskribapena:

    Datu hauek dituen datu-basea:

    • Igorle edo hartzailearen identifikazio datuak.

    • Dokumentuaren edukiari buruzko datuak.

      Aurreikusten diren datu-lagapenak eta transferentziak:

      Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege organikoaren 11. eta 21. artikuluen arabera, alor horretan eskuduneko entitate eta erakundeei.

      Segurtasun maila:

      Goi-mailakoa.

      Organo arduraduna:

      Segurtasun Sailburuordetza (Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko Zuzendaritza - PZDZ).

      Datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta horiei kontra egiteko eskubideak erabiltzea baimentzen duen organoa:

      Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko Zuzendaritza (Larrauri Mendotxe bidea, 18, 48950 Erandio-Bizkaia).

      Fitxategiaren izena: 27. Atxilotuak identifikatzeko.

      Fitxategi horrek izen berria eta aldaketak ditu.

      1. Identifikazioa Polizia Zientifikoa

        Helburua:

        Xede hau duten polizia zientifikoaren jarduerak: pertsonak eta jarrerak arau-hauste penalaren espazio fisikoarekin lotzea, eta pertsonen identifikazioa lortzea polizia-jarduerako beste eremu batzuetan, beharrezkoa denean pertsona horien nortasuna egiaztatzea.

        Erabilerak:

        Polizia zientifikoaren zerbitzuetara mugatutako ikerketa zientifiko-poliziala.

        Datu pertsonalen gaineko pertsonak edo taldeak:

        Batetik, atxilotutako pertsonak, edota, bestetik, Ertzaintzak edo beste polizia-kidego batzuek pertsonaren benetako identifikazioa egin behar dutenean, bai eta bazterketa-laginak ematen dituzten beste pertsona batzuk ere (arau-hauste penalaren espazio fisikoarekin lotutako pertsonak, poliziak edota polizia zientifikoaren jardueretan parte hartzen duten beste pertsona batzuk).

        Datu pertsonalak biltzeko prozedura.

        Interesdunaren beraren bitartez edota eskumenen antzekotasun materiala dagoen Administrazioaren beste organo batzuek emandako informaziotik abiatuta.

        Fitxategiaren oinarrizko egitura eta bertan biltzen diren datu pertsonalen deskribapena

        Bereizitako datu-baseak. Horiek datu-mota ezberdinak jasotzen dituzte, bakoitza bereizita biltegiratuta. Jarraian adierazitako eran sailka daitezke:

      1. Pertsonaren fitxaren edo polizia-ezaupidearen kudeaketa integrala, honako hauek jasoz: norberaren datuak eta administrazio-identifikazioari buruzko datuak, norberaren ezaugarriak, fisikoak edo bereziak, argazkia, beste nortasun batzuk, eta polizia-jarduerei buruzko informazioa; horrez gain, arrazari eta osasunari buruzko datuak, azken horiek epidemiologia-arriskuak daudenean baino ez, osasun-araudian jasotako baldintzetan.

      2. Identifikazio-ezaugarri fisiko eta antropometrikoak; horiek erabilera polizia zientifikoaren zerbitzuetara mugatuta dago. Horrez gain, ezaugarri bereziak, hala nola, tatuajeak, orbainak, ikus daitezkeen akats fisikoak, etab.

      3. Irudiaren erregistroa.

      4. Hatz- eta ahur-markak, pertsonaren nortasunari eta polizia-jarduerari buruzko datuekin.

        Informazioaren kudeaketa eta tratamendua automatizatu gabeko berariazko artxiboek osatzen dute, hainbat fitxa erregistratu, kudeatu eta tratatzeko. Fitxa horiek pertsonen hatz- eta ahur-marken ezaupideak eta inprimatzeak jasotzen dituzte, datu hauek bilduz: ezaupidearen xedea den informazioa, norberaren datuak (izen-abizenak, NAN, polizien lanbide-identifikazioa) eta polizia-jarduerari buruzko datuak.

        Aurreikusitako datu lagapenak eta transferentziak:

      1. , 3. eta 4. datu-baseetatik, eta, hala badagokio, automatizatu gabeko artxiboetatik, lagapenak egitea aurrez ikusten da Justizia Administrazioari eta beste Segurtasun Indar eta Kidego batzuei, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 14. artikuluaren arabera, Segurtasun Batzordearen erabakiak aplikatuz, EAEko autonomia estatutuaren 17. artikuluan aurrez ikusitakoarekin bat etorriz. Horrez gain, gai horretan eskudunak diren erakunde edo organismoei ere egingo zaizkie datu-lagapenak, Datu Pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 11. eta 21. artikuluekin bat etorriz.

      2. datu basetik ez da lagapenik egingo, Ertzaintzako langileentzat baino ez den identifikazio-sistema aztertu eta garatzearen emaitza baita.

        Segurtasun maila:

        Goi-mailakoa.

        Organo arduraduna:

        Segurtasun Sailburuordetza (Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko Zuzendaritza- PZDLZ).

        Datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta horiei kontra egiteko eskubideak erabiltzea baimentzen duen organoa:

        Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko Zuzendaritza (Larrauri Mendotxe bidea, 18, 48950 Erandio-Bizkaia).

      1. Bideo-zaintza Euskarria

        Helburua:

        Bideokamera bidez lorturiko irudiak eta soinuak lantzeari dagokionez, informazioa jasotzea, aldi baterako biltzea, zaintzea eta segurtasun neurriak hartzea, Toki publikoetan Segurtasun indarrek bideokamerak nola erabil ditzaketen arautzen duen abuztuaren 4ko 4/1997 Lege Organikoa eta Euskal Herriko poliziak bideokamerak erabiltzeko baimenen eta horiek erabiltzeko erregimena garatzen duen uztailaren 21eko 138/1998 Dekretuaren arabera; era berean, kirol-ikuskizun baten ondorioz gertatutako ezbeharrak ikertzetik etorritako elementu grafikoak eta informazioa jasotzea, gordetzea eta lantzea, Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legean zehazturik dauden kasuen arabera, dagozkien erantzukizunak garbitzeko asmoz.

        Erabilerak:

        Hartutako irudiak eta soinuak biltzea, zaintzea, babestea eta lantzea.

        Polizia, administrazio, epaile edota zigor lanetarako jarduerak kudeatzen eta gauzatzen laguntzea, lehen aipatu araudietan aurreikusitakoaren arabera.

        Datu pertsonalen gaineko pertsonak edo taldeak:

        Bideo-zaintzaren jarduera esparruan grabatuak izan daitezkeen pertsonak edo kirol-ikuskizunetara bertaratutako ikusleak. Administrazioak, enpresak edo taldeak, kirol-ikuskizunak hartzen dituzten lokal edo instalazioak eta irudi edota hotsen sistema finko edo mugikorrak instalatuta dituztenak kudeatzen badituzte (zehazki, toki publikoetan Segurtasun indarrek bideokamerak erabiltzeari buruz aipatu araudietan eta kirolean indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantzia errotik kentzeko aurreikusitako araudian ezarritako legezko suposamendu eta aurreikuspenen menpe dago pertsonak identifikatze hori).

        Datu pertsonalak jasotzeko prozedura:

        Interesatuaren beraren bidez edo bideo-filmazioaren bidez.

        Fitxategiaren oinarrizko egitura eta bertan dauden datu pertsonalen deskribapena:

        Datu hauek dituzten datu-baseak:

        Pertsonen irudiak eta soinuak, bideokameren bidez.

        Tresna horiek jarrita dituzten entitate, enpresa edo taldeak.

        Aurreikusten diren datu-lagapenak eta transferentziak:

        Zuzenbideko suposamenduetan, Justizia Administrazioari, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 14. artikuluaren arabera; nazioarteko beste erakunde batzuei eta atzerriko herrialdeei, Interpol. Europol, Schengen informazio sistema, Europa Batasuna bezalako indarreko itun eta akordioetan ezarritako terminoetan; Segurtasuneko beste indarrei, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 14. artikuluaren arabera, Segurtasun Batzordeko Erabakiak aplikatzeko asmoz, Euskal Herriko Autonomia Estatutuko 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera; baita gaian eskumena duten instituzio eta erakundeei ere, Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege organikoaren 11. eta 21. artikuluen arabera.

        Segurtasun maila:

        Goi-mailakoa.

        Organo arduraduna:

        Segurtasun Sailburuordetza (Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko Zuzendaritza - PZDZ).

        Datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta horiei kontra egiteko eskubideak erabiltzea baimentzen duen organoa:

        Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko Zuzendaritza (Larrauri Mendotxe bidea, 18, 48950 Erandio-Bizkaia).

  1. Herrizaingo Sailburuordetzaren menpeko zuzendaritzen erantzukizuna:

    1. Larrialdiei Aurre egiteko Zuzendaritza.

      1. SOS Deiak.

      2. Urrutiko laguntza.

      3. Larrialdietarako udaleko planak.

      4. Industria informaziorako sistemak.

    2. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza.

      1. Joko eta ikuskizunak.

      2. Debekuen eta auto-debekuen erregistroa.

      3. Jokoa kudeatzeko tresnak.

    3. Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritza.

      1. Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde-kontsultak.

      2. Hauteskundeetako pertsona ospetsuak.

      3. Kargu publikoak.

      4. Komunikabideak.

  2. Segurtasuneko Sailburuordetzaren menpeko zuzendaritzen erantzukizuna.

    1. Trafiko Zuzendaritza.

      1. Zehapen-espedienteak.

      2. Gidari-eskolak.

      1. Pertsonak.

      1. Trafikoa kudeatzea.

    2. Segurtasun Sailburuordearen Kabinetea.

      1. Harpidedunak.

      2. Liburutegia.

      3. Ekinbide.

      4. Curriculuma.

    3. Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

      1. Hornitzaileak/Kontratistak.

      2. Jantziak.

      1. Telefono abonatuak.

    4. Giza Baliabideen Zuzendaritza.

      1. Langileen kudeatze integrala - Giza baliabideak.

      2. Medikuak.

      3. Kudeatze medikoa - Giza baliabideak.

      4. Epaileen zitazioak.

      5. Abokatuen laguntza.

      1. Lanbide identifikazioa kudeatzea.

    5. Ikuskapen Orokorreko Alorra.

      1. Ertzainak laguntzeko kudeatzea.

  3. Zuzenean sailburuaren eta organismo autonomoaren menpeko zuzendaritzen erantzukizuna.

    1. Araubide Juridikoaren Zuzendaritza.

      1. Errekurtsoak/Erreklamazioak.

    2. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza.

      1. Terrorismoaren biktimak kudeatzea.

    3. Zerbitzu Zuzendaritza.

      1. Kontratazio- eta ondare-espedienteak kudeatzea.

    4. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia Erakunde Autonomoa.

      1. Posta-erregistroa Ikastegia.

      2. Liburutegia eta dokumentazio-eskariak kudeatzea.

      3. Hautatze-prozesuak.

      4. Prestakuntza akademikoa.

      5. Aholkularitza juridikoa.

      6. Kontratazio-espedienteak kudeatzea.

      7. Langileen kudeatze osoa Ikastegia.

      8. Kudeatze medikoa Ikastegia.

  1. Aginte eta kontrol Zentroaren jarduerak.

  1. Telefonemen erregistroa.

  2. Poliziaren posta-erregistroa.

  3. Polizia zentroak kudeatzea.

  4. Ekintza baliabideak kudeatzeko tresnak.

  5. Acompa.

  6. Zentroetara sartzeko baimena.

  7. Sarrerak kontrolatzea.

  8. Segurtasun enpresak.

  9. Segurtasun neurriak hartu behar dituzten enpresak.

  10. Ibilgailuak alokatzea eta desegitea.

  11. Bitxiak eta metal preziatuak salerostea.

  12. Adierazpenak eta bilerak.

  13. Herritarren Segurtasuna Legea (LSC) aplikatzea-Segurtasun pribatua.

  14. LSC zehapen-espedienteak.

  15. Genero indarkeria.

  16. Ikerlan.

  17. Salaketak.

  18. Argiketak.

  19. Iturrien informazioa.

  20. Komunikazioen kontrola.

  21. Identifikazio genetikorako datu-basea.

  22. Ahotsak ezagutzea.

  23. Zantzuak eta adituen txostenak.

  24. Nekroidentifikazioa.

  25. Identifikazioa-Polizia Zientifikoa.

  26. Heriotzak.

  27. Epaileen errekisitoriak eta aginduak.

  28. Polizia-intereseko gauzak.

  29. Polizia-intereseko ibilgailuak.

  30. Polizia-intereseko pertsonak.

  31. Identifikatuen liburua.

  32. Atxilotuen liburua.

  33. Atxilo.

  34. Presoen baimenak.

  35. Barneratuak eta atxilotuak lekuz aldatzea.

  36. Ospitaleratuen zaintzak.

  37. Zigiluak.

  38. Ibilgetutako ibilgailuak.

  39. Argiketarik gabeko trafiko istripua.

  40. Alkoholemia-probak.

  41. Diziplina-prozedurak.

  42. Ikerlan Ikuskaritza orokorra.

  43. Iturrien informazioa ikuskaritza orokorra.

  44. Izapideak - Ikuskaritza orokorra.

  45. Bereizgarriak eta lanbide-txartela.

  46. Armen kontrola.

  47. Ostatu hartzea eta ematea.

  48. Adin txikikoak erregistratzea.

  49. Bideo-zaintza euskarria.

  50. Komunikazio-lineak grabatzea.

  51. Segurtasun kontrola.

  52. Bideo-zaintza sarea.

  53. Oinetakoen aztarnak.

  54. Bazterketa DNA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.