- ORDEN de 7 de noviembre de 2008, del Consejero de Educación, Universidades e Investigación, por la que se autoriza la ampliación de unidades de 1.º ciclo de Educación Infantil al centro privado de Educación Infantil, Primaria y Secundaria 'Artxandape Ikastola' de Bilbao (Bizkaia) - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuORDEN de 7 de noviembre de 2008, del Consejero de Educación, Universidades e Investigación, por la que se autoriza la ampliación de unidades de 1.º ciclo de Educación Infantil al centro privado de Educación Infantil, Primaria y Secundaria "Artxandape Ikastola" de Bilbao (Bizkaia)
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 235
- Hurrenkera-zk.: 6823
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/11/07
- Argitaratze-data: 2008/12/09
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gehitzeko eskatuz Bilboko (Bizkaia) «Artxandape Ikastola» Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.
Apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa; azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri zituena -dekretu horrek, halaber, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi zion-; bai eta gai horretan aplikagarriak diren indarreko gainerako xedapenak ere ikusi ondoren, honako hau:
Kode-zenbakia: 48010441.
Izen espezifikoa: «Artxandape Ikastola».
Titularra: Bilboko Elizbarrutia.
Helbidea: Anselma de Salces, 1-bis.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimena: Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 3 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat, 18 ikasposturako edukieraz.
Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostutarako edukiera.
Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostutarako edukiera.
Hezkuntza Berezia: unitate 1.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostutarako edukiera.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzak lortuko direnik.
Bigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 7a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


