- AGINDUA, 2008KO AZAROAREN 14KOA, OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILBURUARENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO HEZKUNTZA ADMINISTRAZIOAREN 2008-2009KO ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA ONARTZEKO DENA - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2008KO AZAROAREN 14KOA, OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILBURUARENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO HEZKUNTZA ADMINISTRAZIOAREN 2008-2009KO ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA ONARTZEKO DENA
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 228
- Hurrenkera-zk.: 6589
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/11/14
- Argitaratze-data: 2008/11/27
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko Legea aldatzeko den azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazkera berriak hala ezarri duelako, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23.1 artikuluan honako hau dugu ezarrita: «Administrazio Publiko bakoitzeko langileekin bete ezin diren giza baliabideak, hots, aurrekontu-izendapena dutenak, enplegu publikorako eskaintzaz beteko dira».
Aipatutako artikulua betez, Agindu honen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren enplegu publikoaren eskaintza onartzen da. Eskaintza honetan sartzen dira hutsik dauden plazak, betiere horiek betetzea atzeraezina jotzen bada plaza horiek atxikita dauden zerbitzu publikoen funtzionamendua egokia izan dadin.
Eskainitako plaza guztien artean sartuta daude bai karrerako funtzionarioenak direlarik txanda irekiaz bete behar diren plaza hutsak baita langile ezinduek bete beharrekoak ere.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 6.1.e) artikuluaren arabera, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta egitekoak ezartzeko den otsailaren 28ko 42/2006 Dekretuaren 2. artikuluarekin bat etorriz, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko titularraren proposamenez honako hau
Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta beraren aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari, hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Aginduaren aurka aurkeztu daiteke, baita ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 14a.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.
Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoa
051


