Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2008ko azaroaren 17a, Herrizaingo sailburuarena, udalei eta tokiko beste entitate batzuei ematen zaizkien diru-laguntzak arautu eta laguntza horiek eskatzeko deialdia egiten duena, terrorismoa goraipatzen duten edota terrorismoaren biktimentzat mingarriak edo iraingarriak izan daitezkeen pintadak ezabatzeko - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2008ko azaroaren 17a, Herrizaingo sailburuarena, udalei eta tokiko beste entitate batzuei ematen zaizkien diru-laguntzak arautu eta laguntza horiek eskatzeko deialdia egiten duena, terrorismoa goraipatzen duten edota terrorismoaren biktimentzat mingarriak edo iraingarriak izan daitezkeen pintadak ezabatzeko

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 224
  • Hurrenkera-zk.: 6493
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/11/17
  • Argitaratze-data: 2008/11/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Terrorismoaren biktimek duintasuna izateko duten eskubidea da aginte publikoek babestu beharreko oinarri morala. Begirunea izateak dakar aurrea hartzeko neurriak hartzea eta terrorismoaren biktimen izen ona zikintzen edo horiek umiliatzen dituzten ekintza publikoak gauzatzea saihestea.

EAEn Terrorismoaren biktimak iraintzen dituzten ekintzak gauzatzeko biderik nagusi eta ohikoena da toki publikoetan pintaketak egitea eta kartelak jartzea.

Gai horri dagokionez, Terrorismoaren biktimei aitorpena eta ordaina egiteko den ekainaren 19ko 4/2008 Legearen 4. artikuluak aginte publikoei eskatzen die biktimen duintasunaren aurkako pintaketen eta kartelen kontra jarduteko.

Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta tokiko beste entitate batzuek eginkizun horiek egitea errazteko asmoz, Eusko Jaurlaritzak laguntza ekonomikoa sustatu du aipatu elementuak garbitzeko eta kentzeko lanak finantzatzeko.

Adierazitakoari jarraituz, eta indarrean dagoen lege-antolamenduak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, honako hau

Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eta tokiko beste entitate batzuei 2008an emango zaizkien diru-laguntzak arautzea, terrorismoa goraipatzen duten edota terrorismoaren biktimentzat mingarriak edo iraingarriak izan daitezkeen pintadak ezabatzeko behar diren jarduteko teknikak aplikatzeko.

Agindu honetan aurreikusten diren diru-laguntzetarako, 50.000,00 euro daude, guztira, dagokion aurrekontu atalean. Diru-laguntza guztien batura ezin izango da kopuru honetatik gorakoa izan.

  1. Agindu honek araututako diru-laguntzen onuradunak 20.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietako udalak eta udalerria baino lurralde-eremu txikiagokoak diren tokiko gainontzeko entitateak izango dira.

  2. Ezin izango du deialdi honetan parte hartu diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galduta duen administrazio-zehazpen edo zigor penalik jaso duen entitateak, edota horretarako ezgaitu dezakeen legezko inolako debekuan sarturik badago, sexu-diskriminazioagatik sortutakoak barne, Emakumezko eta gizonezkoen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean horri emandako idazketaren arabera.

Lehenengo artikuluan aipatzen diren diru-laguntzak eskatu ahal izango dira ondoren jasota datozen helburuetarako, artikulu honetan ezarritako lehentasunen hurrenkeran:

  1. Esku-hartze zuzeneko materialak erostea edo alokatzea, pintaketak ezabatzeko lanak burutzeko.

  2. Lehen adierazitako lanetan berezitutako enpresak edo zerbitzuak kontratatzea.

  1. Interesa duten entitateek Terrorismoaren biktimei laguntzeko Zuzendaritzari zuzenduta aurkeztu beharko dituzte eta aurkeztu ere Herrizaingo Saileko erregistro nagusian, hots Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, edo bestela azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein egoitzatan, hamar eguneko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

  2. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    Lehenetsitako ordenan 2008rako edo aipatu ekitaldian egiteko aurreikusitako esku-hartze nagusien zerrenda, esku hartu diren edo esku hartuko diren pintaketen edukiari buruzko agiri grafikoak eta azalpenak izango dituena. Horretaz gain, diru-laguntzen xedean arrazoituko da sartzearen zergatia.

    Diru-laguntzaren xederako, jarduteko teknika bereziak lortzeko edo alokatzeko aurrekontua, aleko eta guztiko prezioak izango dituena.

    Kontratatu nahi den edo kontratatu den enpresaren aurrekontu xehatua, pintaketak ezabatzeko aipatu zerbitzua egiteko.

    Egin beharreko edo egindako jardueren xedea, programa eta egutegia.

    Helburu bera betetzeko eskatu eta emandako diru-laguntzen egiaztagiria, hala badagokio.

Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzen kudeatze-lanak egitea Terrorismoaren biktimei laguntzeko Zuzendaritzari dagokio.

Terrorismoaren biktimei laguntzeko Zuzendaritzak eskabidean akats edo okerren bat ikusiz gero, eskatzaileari adierazi egingo dio eta 10 eguneko epea emango dio okerrak zuzentzeko. Epe hori agortutakoan zuzendu ez badu, eskatzaileak berak eskabidea atzera bota duela ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 artikuluaren arabera.

Aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko epaimahai kalifikatzaile bat osatuko da. Hona hemen zeintzuk izango diren kideak: mahaiburua (Terrorismoaren biktimei laguntzeko zuzendaria edo eskuordetzen duen pertsona), bi mahaikide (Herrizaingo Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako teknikari bat eta Herrizaingo Saileko Terrorismoaren biktimei laguntzeko Zuzendaritzako teknikaria), eta idazkaria (Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren teknikari bat, hitza bai baina botorik izango ez duena). Mahai honek erabakiak gehiengo soilez hartuko ditu. Epaimahai hori Herrizaingo sailburuaren izendatzeko Agindu bidez hartuko da.

Epaimahaiak, diru-laguntzak esleitzeko irizpideetan oinarri hartuz, ebazpen-proposamena igorriko dio Herrizaingo sailburuari.

Emandako diru-laguntzen erabaki-proposamena egiteko eta bere zenbatekoa finkatzeko asmoz, agindu honetako hirugarren artikuluan xedatutako lehentasunen hurrenkeraz gain, Epaimahai kalifikatzaileak kontuan izango ditu planteatutako esku hartzeen zenbatekoa eta arau horren xedean aurreikusitako jardueren egokitzea, terrorismoaren biktimentzat mingarriak edo iraingarriak izan daitezkeen pintadak definitzeko zailtasuna kontuan izanik.

Aurreko artikuluan aipatu irizpideen arabera zehaztuko da diru-laguntzaren zenbatekoa eta aurrekontuaren mugen barnean kokatu beharko da eta udal eta tokiko entitate eskatzaile bakoitza ezin izango da izan 6.000,00 eurokoa baino handiagoa.

Diru-laguntza hauek jasotzea bateragarria da beste edozein erakunde publikok edo pribatuk helburu berarekin eman ditzakeen beste diru-laguntzekin, beti ere ez bada gain-finantzaketarik gertatzen. Kasu horretan, emandako diru-laguntzaren kopurua gehiegizkoa litzatekeen zenbatekoan murriztuko da.

  1. Eskabideak aurkezteko epea agortutakoan, hilabeteko epearen barruan hartuko du Herrizaingo sailburuak deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak emateko erabakia, Epaimahai Kalifikatzaileak egindako proposamena ikusi ondoren. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, guztiek ezagut dezaten.

  2. Epearen barruan berariazko ebazpenik jakinarazten ez bada, eskabideak ezetsitzat jo daitezke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1. artikuluan ezarrita dagoenez; hala ere, aipatu legearen arabera, Administrazioak ebazpen adierazia eman behar du.

Agindu honetan azaltzen diren diru-laguntzak eskuratzen dituzten administrazioek honako betebeharrak izango dituzte kasu guztietan:

  1. Emandako diru-laguntza onartu. Ildo horretatik, diru-laguntzaren berri ematen dien jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean entitate onuradunek ukoa berariaz eta idatziz adierazten ez badute onartu egiten dutela ulertuko da.

  2. Emandako diru-laguntza eskatutako helburua betetzeko bakar-bakarrik erabili ahal izango da, 14. artikuluan ezarritakoa aplikatzen ez bada behintzat.

  3. Kontrol Ekonomiko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari beren eginkizunetan dihardutela deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzen inguruan eskatzen duten informazioa eman behar zaie.

  4. Laguntza ematen duen entitateari xede bera duten eta bestelako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuetatik jasotako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea.

  5. Diru-laguntza emateko kontuan hartutako edozein gorabehera objektibo zein subjektibo aldatuz gero, erakunde emaileari horren berri jakinarazi beharko diote.

  6. Entitate emaileari agirien bidez jakinaraztea diru-laguntzaren xede diren pintaketak ezabatzea.

Diru-laguntzen onuradun suertatu diren udal zein toki entitateek esleipenaren arrazoi izan diren jarduerak egin beharko dituzte 2008ko abenduaren 31 baino lehen, eta faktura orijinalak edo eskumeneko organoak konpultsatutako kopiak Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren biktimei laguntzeko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte 2009ko urtarrilaren 16a baino lehen. Diru-laguntza aldi batean ordainduko da, dagozkien fakturak eta egindako jarduera ziurtatzen dituzten agiriak aurkeztuz.

Diru-laguntzak emateko baldintzetan edozein aldaketa izanez gero, beti ere helburua bete dela ulertzen bada, eta hala badagokio helburu berarekin beste erakunde pribatu edo publikoren baten laguntzarik jasoz gero, diru-laguntza ematen duen ebazpena aldatu ahal izango da. Horretarako, likidazio-erabakia emango da emandako diru-laguntzak berriro egokitzeko.

Deialdi honetan eta diru-laguntza eman ahal izateko ezarri diren baldintzetako bat ez dela bete egiaztatzen bada, 1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera, Euskal Herriko Diruzaintza Orokorrera itzuli beharko da jasotako zenbateko osoa gehi legez dagozkion interesak.

Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta beraren aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Herrizaingo sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Aginduaren aurka aurkeztu daiteke, baita ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan, bi hilabeteko epean, dagoeneko aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da eragiten Agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 17a.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik