Euskadi.eus
  • ORDEN - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

ORDEN

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 234
  • Hurrenkera-zk.: 6783
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/11/17
  • Argitaratze-data: 2008/12/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bilboko (Bizkaia) «Fundación Popular de Estudios Vascos» delakoa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da.

  1. Antonio Damborenea Basterrechea, Esther Martínez Fernández, Carlos Olazabal Estecha eta Arturo Aldecoa Ruizek «Fundación Popular de Estudios Vascos» izeneko fundazioa eratu zuten horretarako emandako eskritura-publikoaren bidez. Eskritura Bilboko notarioa den Javier Vinader Carracedo jaunak eman zuen, 2008ko urriaren 23an (bere protokoloan 1.157 zenbakia dauka).

    Eratzeko eskritura publikoak, gainera, Carlos Olazabal Estecha jaunari fundazioaren patronatuak emandako ahalordetza jasotzen du, bertan jasotako eskumen eta hedapenarekin.

  2. «Fundación Popular de Estudios Vascos» fundazioaren xedea estatutuen 3. artikuluan dago jasota:

    «Fundación Popular de Estudios Vascos» irabazte xederik gabeko erakundea da eta bere xedeak, besteak beste, euskal gizartean esparru kultural eta sozialean jarduerak egin eta bultzatzea, mota guztietako gizarte-kultura ekimenak sustatuz. Sustatu egingo ditu, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoan pentsamendu politiko, sozial eta kulturala aztertu eta garatzeko jarduerak.

    Euskal gizartearen iragan, orain eta geroari buruzko mota guztietako azterlan eta ikerketak sustatu, garatu eta bultzatzeari arreta berezia emango die, historia, kultura, ekonomia eta gizartearen ikuspuntutik. Horretarako honako bideak erabiliko ditu: argitalpenak editatzea eta jarduerak antolatzea, horien artean, lehiaketak, kongresuak, beken sustapena, laguntzak edo sariak, eta trebakuntzak, eta baita bere dituen helburuak betetzeko egin daitekeen beste edozein ere.

    Fundazioaren xedeak betetzeko, ekonomia baliabideek bidea ematen duten neurrian eta Patronatuko Batzordeak onartzen dituen programa zehatzei jarraituz, honakoak izango dira fundazioak buruko dituen jarduerak, fundazioaren xedeari lotutakoak betiere:

    Azterlan eta ikerketetarako laguntzak ematea.

    Kongresuak, ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak, urteurren historikoak eta baita kultura, heziketa eta humanismo alorreko beste ekintza batzuk ere antolatu eta finantzatzea.

    Erakusketa edo emanaldi monografikoak egitea.

    Artikulu, liburu, aldizkari, liburuxka, bideo, filma, CD, DVD eta irudi eta soinuzko edozein euskarri antolatu, gauzatu, editatu eta zabaltzea, fundazioaren xedeak garatzeko.

    Fundazioaren xedea ahalik eta ondoen gauzatzeko elkarte edo fundazioak sortzea edo, hala badagokio, horietan parte hartzea.

    Ikerketak eta azterlanak egitea.

    Euskal Herriaren historia berreraikitzeko lagun dezaketen dokumentuak edo aztarna hunkiberak batzea.

    Bere gizarte-ingurunean sortu eta fundazioaren xedearekin zerikusia izan dezaketen jarduerak bideratu eta sustatzea.

    Bere ikerketa eta azterlanen emaitzak argitaratzea.

    Egunkari, liburu, entsegu, irrati, telebistan eta, oro har, informazio eta zabalkunderako edozein bidetan, egindako lanei eta baita fundazioaren xedearekin zerikusia duen edozein bizitza-alorretan egindako lan emankorragatik nabarmendu diren pertsona edo instituzioei ere sariak eta beste finantza-bideak ematea.

    Fundazioaren xedea betetzeko Patronatuko Batzordeak komenigarritzat jotzen duen beste edozein jarduera.

  3. Fundazioaren egoitza, Fundazioaren Estatutuetako 5. artikuluan adierazten denez, hau da: Kale Nagusia, 89, 5. solairua, Bilbao.

  4. Hasierako dotazioa hogeita hamar mila (30.000) eurokoa da, eta kopuru hori ordaindu dela jasota geratu da erregistro-inskripzioan, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 37.1.c artikuluak.

    Ondare-dotazioa egokitzat eta askitzat jotzen da fundazioaren helburuak lortzeko, Fundazioei buruzko abenduaren 26ko 50/2002 Legearen 12.1 artikuluaren arabera. Azken xedapenetatik lehenengoari jarraituz aplikatuko da artikulu hori.

  5. Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, Fundazioaren Estatutuetako 12. artikuluan jartzen duen moduan.

  6. Fundazioa eratzeko eskrituran ezarritakoaren arabera, hauek izango dira patronatuko kide:

    Lehendakaria: Antonio Damborenea Basterrechea jauna, Bizkaiko Popular Alderdiko lehendakaria

    Lehendakariordea: Esther Martínez Fernández andrea, Bizkaiko Popular Alderdiko idazkari nagusia

    Diruzaina: Arturo Aldecoa Ruiz jauna Bizkaiko Popular Alderdiko gerentea

    Bokala: Carlos Olazabal Estecha

    Idazkari ez patronoa: Fidel Uriarte Pérez jauna

    Guztiek onartu dituzte dagozkien karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Lehenengoa. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio fundazioaren eraketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala dago aginduta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 40. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 4. artikuluan.

Bigarrena. Horretarako legitimazioa daukan pertsona batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki bete egin dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako eskakizunak.

Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretua, eta orokorrean aplikatzekoak diren gainerako arauak. Ondorioz,

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua

Lehenengoa. Gaur, F-232 zenbakiaz, Bilboko (Bizkaia) «Fundación Popular de Estudios Vascos» delakoa eta patronatuko hasierako osaera Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agindua ematea. Patronatuko kideak seigarren aurrekarian aipatzen dira eta guztiek berariaz onartu dituzte beren karguak.

Bigarrena. Fundazio hori, dituen helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 3. sekzioan inskribatzea, kultura, gazteria eta kirolen fundazioen sekzioan hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2. artikuluan agindutakoaz bat etorriz.

Hirugarrena. Patronatuak Carlos Olazabal Estecha jaunari emandako ahalordetza, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan inskribatzeko agindua ematea, bertan jasotako ahalmen eta hedapenarekin.

Laugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 17a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik