- AGINDUA, 2008ko azaroaren 18koa, Osasun sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen goi-kargudunaren lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe utzi dela deklaratzeko dena - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2008ko azaroaren 18koa, Osasun sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen goi-kargudunaren lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe utzi dela deklaratzeko dena
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 239
- Hurrenkera-zk.: 6948
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/11/18
- Argitaratze-data: 2008/12/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.c) artikuluan (1989ko uztailaren 28ko EHAA) eta sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarri zuen Osasun sailburuak 2008ko irailaren 22ko Aginduaren laugarren oinarrian agindutakoaren arabera (2008ko urriaren 16ko EHAA, 198. zk.), hau
Lehenengoa. Bete gabe utzi da goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Osasun Saileko Laguntza Kabineteko Zuzendaritzan, 520010. kodea, 149. dotazioa.
Bigarrena. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osasun sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpenaren egunetik hasita; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administraziorekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 18a.
Osasun sailburua,
GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.


