- AGINDUA, 2008ko azaroaren 18koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Lasarte-Oriako udalerriko Iturrigoxo kaleko 3ko 1. solairuko A letran dagoen etxebizitza saltzeko eskaintza onartzen duena. Etxebizitza babes ofizialekoa da, EB3-0248/01-LE-0 - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2008ko azaroaren 18koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Lasarte-Oriako udalerriko Iturrigoxo kaleko 3ko 1. solairuko A letran dagoen etxebizitza saltzeko eskaintza onartzen duena. Etxebizitza babes ofizialekoa da, EB3-0248/01-LE-004 espediente-zenbakia dauka eta Aitor Sotes Elustondoren eta Kristen Therese Mongovenen izenean dago.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 63
- Hurrenkera-zk.: 1823
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/11/18
- Argitaratze-data: 2009/04/01
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Lasarte-Oriako udalerriko Iturrigoxo kaleko 3ko 1. solairuko A letran dagoen eta EB3-0248/01-LE-004 espediente zenbakia duen babes ofizialeko etxebizitzaren titularrak Aitor Sotes Elustondo eta Kristen Therese Mongoven dira, hala egiaztatzen baita 2002ko uztailaren 10ean Iruñako notarioa den Montserrat Arrese Regañón andrearen aurrean emandako salerosketa-eskritura publikoan (protokolo-zenbakia: 951). Eskriturak subrogazioa eta berrikuntza dauzka.
Loreto Elustondo Elustondo andreak, Aitor Sotes Elustondoren eta Kristen Therese Mongovenen izenean eta ordez, 2000ko abuztuaren 22an haren alde egindako ahalordetzeko eskrituraren kopiaren bidez egiaztatzen denez, 2008ko ekainaren 10ean Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan aurkeztutako idazki baten bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari eskaini zion etxebizitza, administrazioak berak edo, hala badagokio, Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoak eros diezaien.
Lehenengo aurrekarian azaldutako babes ofizialeko etxebizitzaren gehienezko prezioa salerosketa-eskritura publikoa egiten denean indarrean dagoen gehienezko prezioa izango da.
Etxebizitza eta Gizarte Segurantzako sailburua da egintza hau burutzeko eskumena duena, hala xedatzen baita Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuan eta babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 27.2 artikuluan.
Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuak, bere 27.2 artikuluan xedatzen duenez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak dagozkien aginduen bidez babes ofizialeko etxebizitzak saltzeko eskaintzak onartu ahal izango ditu.
Batetik, Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa sortu, eta, bestetik, abenduaren 30eko 316/2002 Dekretua eta bera garatzeko araudia eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen azaroaren 15eko 373/2005 Dekretua aldatzen dituen uztailaren 24ko 126/2007 Dekretuak, bere 3.1.VI artikuluan xedatzen duenez, sozietateak, besteak beste, honako xedeak izango ditu: «etxebizitzak transmititzeko bitartekaritza eta haien geroztiko akurapena edo salmenta egiteko jarduerei dagokienez, babesa ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari; betiere, babes ofizialeko etxebizitzei buruzko araudiarekin bat, etxebizitzon titularrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku jarri behar badituzte».
Uztailaren 24ko 126/2007 Dekretu horren xedapen gehigarriak honela dio: aldatu egiten dira arau juridikoak, hau da, Etxebizitza Hutsaren Programaren erakunde kudeatzaile denez, Visesa delakoaz egindako erreferentziak «Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SA» sozietateaz egindakoak direla ulertu behar da.
Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 27.1 artikuluan xedatzen denez, babes ofizialeko etxebizitzaren titularrak haren salmenta eskaini diezaioke Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari, bai Euskal Autonomia Erkidegoak bai haren menpeko beste edozein entitatek erosteko.
Aipatutako legezko manuak, horiekin bat datozenak eta oro har erabilgarri direnak ikusita, hauxe
Lehenengoa. Onartu egiten da Lasarte-Oriako Iturrigoxo kaleko 3ko 1. solairuko A letran dagoen etxebizitza saltzeko Loreto Elustondo Elustondok, etxebizitzaren jabeak diren Aitor Sotes Elustondo eta Kristen Therese Mongovenen izenean eta ordez, egin duen eskaintza. Etxebizitza araubide orokorreko babes ofizialekoa da, EB3-0248/01-LE-004 espediente-zenbakiarekin.
Bigarrena. Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SAk erosiko du etxebizitza hori.
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, hilabeteko epean, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren aurrean edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Agindua jakinarazten den egunaren biharamunean hasiko dira epeak.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 18a.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.


