Euskadi.eus
  • OXFORD. AGINDUA, DIRU-LAGUNTZA BATERAKO DEIA EGITEN ZAIE OXFORDEKO UNIBERTSITATEKO ST. ANTONY-S COLLEGE-KO IKERTZAILE BISITARIEI. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

OXFORD. AGINDUA, DIRU-LAGUNTZA BATERAKO DEIA EGITEN ZAIE OXFORDEKO UNIBERTSITATEKO ST. ANTONY-S COLLEGE-KO IKERTZAILE BISITARIEI.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 234
  • Hurrenkera-zk.: 6791
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/11/19
  • Argitaratze-data: 2008/12/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta Oxfordeko Unibertsitateko St Antonys Collegek hitzarmen bat izenpetu dute, Oxfordeko Unibertsitatean ikertzailea bat egon dadin.

Oxfordeko Unibertsitateko St Antonys College entzute handiko ikastetxea da Gizarte Zientzien arloan, diziplina arteko eskualde eta nazioarteko ikasketetan batez ere. Oxfordeko St Antonys College Ikasketa Europarren Institutuan Euskal Herriko gaietan espezialista den ikertzaile bisitari bat egotea oso lagungarri izango da Euskal Herria gero eta ezagunagoa izan dadin.

Kontuan hartuta zer dioen Lehendakariaren ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituenak (2005eko ekainaren 28ko EHAA).

Eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Nagusien kargutan egiteko den gastu espedientearen tramitazio aurreratua arautzen duen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan ezarritakoa oinarri hartuta,

Horren ondorioz, hau

  1. Agindu honek diru-laguntzak emateko oinarriak finkatzen ditu eta prozedura arautzen, 2009-2010 ikasturtean ikertzaile bisitariek St Antonys College-n egiten dituzten egonaldiak finantzatzeko.

  2. Ikertzaile bisitariek, besteak beste, diziplina hauek landu ahal izango dituzte: Historia Modernoa, Ekonomia, Gizarte Zientziak, Antropologia eta Nazioarteko Zuzenbidea.

Diru-laguntza ikasturte oso baterako (hiru hiruhileko) izango da, izangaiek hiruhileko bateko edo biko egonaldi partzialak aukeratu ahal izango dituzten arren. Azken kasu horretan gelditzen den denbora beste izangai batek hartuko du.

Diru-laguntza hau lortzeko, ikertzaile bisitariek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. Aurtengo urtarrilaren 1ean Euskal Autonomia Erkidegoan gutxienez urtebete bizi izana.

  2. Zigor eta administrazioaren arloan diru-laguntza publikoak jasotzeko debekurik ez izatea, ezta laguntzak jasotzeko ezgaitzen duten legezko debekuetan sartuta ez egotea ere. Era berean, ezin izango da sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren zigortua izan, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak xedatutakoaren arabera.

  3. Doktore-titulua izatea.

  4. Edonola ere, eskatzaileek lana egin ahal izateko eta lehen egunetik unibertsitate-komunitatean bizitzeko adina jakin beharko dute ingelesez.

  1. Eskaera-orriak eta gainerako agiriak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

  2. Diru-laguntza hau jaso nahi dutenek eskaera bat bidaliko diote datu-orri normalizatuaren (I. eranskineko) bi aletan Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeari, gainerako dokumentazioarekin batera:

    1. Agindu honen 3.b) artikuluan adierazten diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko aitorpena.

    2. Doktore-mailaren egiaztagiria.

    3. Erroldatze-egiaztagiria.

    4. Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

    5. Curriculum akademiko eta zientifikoa, ingelesez idatzia.

    6. Oxfordeko Unibertsitateko St Antonys College-n egin beharreko ikerketa-proiektua, agindu honen 1. artikuluan aipatzen diren diziplinetako edozeinetan, ingelesez idatzia.

    7. Eskatzailea unibertsitate-irakasle bada, ikastetxearen legezko ordezkariak emandako agiri bat erakutsiko du, laguntza hartzen duen aldian eskatzaileari kanpoan egoteko baimena ematen diona.

    8. Ingelesaren ezagutza-maila egiaztatzeko dokumentazioa.

    9. Irakaskuntza- eta ikerketa-lana dela-eta hiru ikertzaile entzutetsuren erreferentzia-gutunak izan beharko dituzte ikasgaiek, eta ikertzaileok haien lana ezagutu beharko dute. Gutunok Zientzia Politikako Zuzendaritzara bidaliko dira, eta, ahal izanez gero, ingelesez idatziko dira.

      Eskabideak eta agiriak helbide honetara bidaliko dira:

      Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

      Zientzia Politikarako Zuzendaritza.

      Erref. «Oxfordeko Unibertsitateko St Antonys College-ko diru-laguntza».

      Donostia kalea 1.

      01010 Vitoria-Gasteiz.

      Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren bideen bitartez ere bidal daitezke (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

      Deialdiaren testuak Internet-eko helbide honen bidez lortu ahal dira: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net.

  3. Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoan xedatutakoa betetzeko, laguntza-eskabidea betetzeak adierazten du interesdunak baimena ematen duela eskabidean jasotako datuak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko fitxategi informatizatuetan sartzeko. Datuok ikusi, zuzendu edo ezabatzeko nahiz aurka egiteko aukera eskaintzen du lege horrek, eta horretarako, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzara joko da, hain zuzen ere, Zientzia Politikarako Zuzendaritzara. Donostia kalea 1. 01010, Vitoria-Gasteiz.

Baldin eta agindu honetan eskatutako zerbait betetzen ez duen eskabideren bat edo agiriren bat aurkezten bada, Zientzia Politikarako Zuzendaritzak 10 eguneko epea emango die sinatzaileei hutsak zuzen ditzaten edo arauzko agiriak aurkez ditzaten; era berean, ohartaraziko die, agindutakoa bete ezean, eskaera bertan behera utzi dutela esan nahiko duela. Hala agintzen da azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 artikuluan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).

Zientzia Politikarako Zuzendaritzak kudeatuko ditu agindu honetan aurreikusten diren diru-laguntzak emateko lanak.

  1. Eskaerak aurkezteko eta akatsak zuzentzeko epea pasa ondoren, kide hauek osatuko duten hautatze-batzorde batek ebaluatuko ditu eskaerak eta erabakiko du nori esleitu laguntza:

    1. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea edo eskuordetzen duen pertsona. Batzordeburua izango da.

    2. Oxfordeko Unibertsitateko Ikasketa Europarren Institutuko zuzendaria edo eskuordetzen duen pertsona. Kalitateko botoa izango du.

    3. Bi aditu akademiko gehienez, bata Oxfordeko Unibertsitatekoa eta bestea Euskal Herriko Unibertsitatekoa. Aditu horiek esperientzia handia izango dute akordio honetako zientzia garrantzitsuetan, eta Oxfordeko Unibertsitateko Ikasketa Europarren Institutuko zuzendari akademikoak eta Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak aukeratuko dituzte, hurrenez hurren.

  2. Hautatze-batzordeak baloratuko ditu aurkeztutako eskaerak bi alditan eta irizpide hauen arabera:

  1. Lehiaketa-aldia.

    Curriculum akademiko eta zientifikoa: 10 puntu.

    Masterrak eta gradu-ondoko beste ikastaro batzuk egitea: 2 puntu.

    Ikerketa-esperientzia, taldeko zuzendaria edo ikerketa-talde edo talde profesional finkatuetan parte hartzea: 3 puntu.

    Liburu eta artikulu zientifikoak: 4 puntu.

    Ingeleseko argitalpenak: puntu 1.

    Ikerketa-proiektua: 10 puntu.

    Interes zientifikoa, gaiak erkidego zientifikoan duen egoeraren arabera: 4 puntu.

    Emaitzek euskal gizartean duten eragina: 3 puntu.

    Euskal ikasketen konparatibismoa, Europako beste sistema edo erkidego zientifiko batzuekin harremanetan: 3 puntu.

    Ikertzailearen prestutasuna: 5 puntu.

    Hiru hiruhilekoko egonaldia: 5 puntu.

    Bi hiruhilekoko egonaldia: 3 puntu.

  2. Lehiaketa-aldia.

    Elkarrizketa bat egingo da eta ikerketaren memoria ingelesez azaldu beharko zaio kalifikazio-epaimahaiari: 10 puntu.

  1. Hautatze-batzordeak galderak egin ahal izango ditu azaldutakoari edo diru-laguntzaren helburuari lotutako beste gai batzuei buruz. Hautatze-batzordeak, gehienez ere, lehen bost izangaiak elkarrizketatuko ditu. Dena den, elkarrizketatuko diren izangaien kopurua ordena zehatzean zabaldu ahal izango da, lehen bost izangaietako baten bat elkarrizketara joaten ez bada.

  2. Eskatzaileen ebaluazioa bukatu ondoren, batzordeak onuradunak izendatuko ditu eta ordezkoen lehentasun-ordena erabakiko du, uko egiten den kasuetarako edo diru-laguntza jasotzeko eskubidea galtzen den beste egoera batzuetarako. Lehiaketaren bi aldien zenbaketa osoan puntuaziorik handiena lortzen duen izangaia izango da esleipenduna. Berdinketa izanez gero, elkarrizketa-aldian puntuazio handiagoa lortu duen izangaia aukeratuko da.

  3. Esleipenduna ikasturte osoan egon ezean, puntuazio handiagoa lortu duen bigarren izangaiari eskainiko zaio diru-laguntzaren aldia osatzeko, ikasturtea bete arte. Lehen bi izangaiak hiruhileko baterako izanez gero, ikasturtea osatzeko aukera emango zaio hirugarren izangaiari.

  4. St Antonys College-ko Gobernu Kontseiluak aztertuko ditu izangaiak eta, bere irizpideen arabera, proposatutako izangaiak onartu edo atzera botako ditu.

  5. Hautatze-batzordeak ez du diru-laguntzarik emango, eskaerarik ez baldin badago edo izangaiek balorazio osoaren % 50 gainditzen ez badute. Halaber, ikasturteko hiruhilekoren bat hutsik gelditu ahal izango da, diru-laguntzaren iraupen-aldira egokitzen den eskaerarik ez badago.

  1. Aurreko artikuluan aurreikusitako hautatze-prozesua gauzatu ondoren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearen ebazpenaren bidez esleituko da diru-laguntza.

  2. Ebazpenak puntu hauek adieraziko ditu: nor den edo nortzuk diren ikertzaile onuraduna edo onuradunak, egonaldiaren hasiera- eta bukaera-data, zenbateko diru-laguntza ematen den, 9. artikuluan aurreikusitako kontzeptuen arabera xehatuta eta, behar izanez gero, nortzuk diren ordezkoak eta haien lehentasun-ordena.

  3. Hartutako ebazpena interesatuei berei jakinaraziko zaie sei hilabeteko epean, deialdia argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Hori guztia egin arren, eta guztiek ezagutzeko, diru-laguntza jaso dutenen zerrenda eta ordezkoak izateko aukeratutako lagunen zerrendak argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

  4. Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta horren aurka gorako helegitea jarri ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari.

  5. Diru-laguntzak esleitzeko eta jakinarazteko epean, ebazpenik eman edo jakinarazten ez bada, eskaerak atzera bota direla interpretatuko da. Kasu honetan, eta Administrazioak espresuki ebazteko duen eginbeharraren kalterik gabe, hiru hilabetekoa izango da gorako errekurtsoa jartzeko epea, oinarri honen 1. atalean aurreikusitako epeak bukatu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

450 eurokoa da, guztira, 2009-2010 ikasturteko diru-laguntza, baina proportzionalki murriztu ahal izango da, onuradunak egonaldi partziala (hiru edo sei hilabete) aukeratzen badu. 46.450 euro horietatik, onuradunak 29.250 euro jasoko ditu zuzenean, jarraian adierazten den eran xehaturik:

750 euro, 2.750 euro hilabeteko, ikertzaile bisitariaren mantenurako hileroko zenbatekoak ordaintzeko.

500 euro, ikertzaile bisitariak mintegi bat antolatu eta garatzeko (egonaldi osoetarako eta sei hilabeteko egonaldi partzialetarako ordainduko da bakarrik kontzeptu hau).

Halaber, 17.200 euroko diru-laguntza emango da St. Antonys College-k ematen duen laguntza material edo teknikorako (administrazio-laguntza, lan-espazio baten erabilpena, 12 «High Tables» era sartzea, «Combine Common Room» erabiltzea eta hall-a erabiltzea). Eusko Jaurlaritzak S. Anthonys Collegeri emango dio diru-laguntza hori, hitzartutako lankidetza-hitzarmenean xedatutakoaren arabera.

Halaber, onuradunak istripuetako eta erantzukizun zibileko aseguru bat izango du.

Diru-laguntza ordaintzeko, arau hauek beteko dira:

  1. St Antonys Collegek, diru-laguntza hau ordaintzeko kudeaketa-lanetan laguntzen duen erakundeak, hitzartutako zenbatekoak ordainduko dizkio hilero ikertzaileari. Lehen hilerokoa Oxfordera iristen denean ordainduko zaio.

  2. St Antonys Collegek mintegiak antolatzeak eragindako gastuak ordainduko dizkio ikertzaileari, aldez aurretik azalpen zehatza ikusi eta egiaztagiriak aurkeztu ondoren.

    Onuradunari diru-laguntza ordaindu ahal izateko, bukatuta egon beharko du dirua itzultzeko edo zigortzeko tramitatzen ari den edozein prozedurak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere autonomiadun erakundeek ematen dituzten diru-laguntzen prozesuaren barruan.

Diru-laguntza hau bateraezina da helburu bererako ematen den beste edozein diru-laguntza jasotzearekin.

  1. Emandako diru-laguntza onartzea. Zentzu horretan, diru-laguntza eman dela jakinarazten den egunetik hamar eguneko epean onuradunak espresuki eta idatziz uko egin ezean, onartuta dagoela interpretatuko da. Diru-laguntza onartzeak esan nahiko du agindu honetan agertzen diren arauak onartzen direla.

  2. Diru-laguntza eman den helburu zehatzerako erabiltzea.

  3. Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatzen dioten informazioa ematea, diru-laguntzen destinoa fiskalizatzeko egiten dituzten jardueren barruan.

  4. Mintegi bat antolatzea, egiten duen ikerketari buruz, eta haren emaitzak liburu, artikulu zientifikoetan eta gainontzeko komunikabideetan hedatzea. Mintegia derrigorrean egin beharko dute ikasturte osoan dauden edo sei hilabeteko egonaldia egiten duten ikertzaileek.

  5. Oxfordeko Unibertsitatean duen Visiting Fellow estatusari dagozkion jarduera arruntetan parte hartzea; era berean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eskatuta, ezagutza Euskal Autonomia Erkidegoan hedatzeko jardueretan ere parte hartzea.

  6. Egin duen ikerketari buruzko txosten bat bidaltzea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari eta Oxfordeko Unibertsitateko Ikasketa Europarren Institutuari, baita Oxforden eta Euskal Autonomia Erkidegoan parte hartu duen beste jarduerei buruzkoa ere.

  7. Egindako gastuen azalpen zehatza eta jatorrizko egiaztagiriak Oxfordeko Unibertsitateko St Antonys Collegeri bidaltzea, artikulu honen d) atalean azaltzen den kasuan.

  8. Indarreko antolamendu juridikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Aurrekontu Orokorren kontura jasotzen diren diru-laguntzei buruz ezartzen dituen eginbeharrak eta, bereziki, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Printzipio Antolatzaileen Legearen testu bateratua, diru-laguntza publikoen onuradunen betebeharrei buruzkoa, onartzen duenak, 50.2. artikuluan xedatzen duena.

Diru-laguntzaren onuradunak uko eginez gero, sortarazi gabeko eskubide ekonomiko guztiak galduko ditu.

Uko eginez gero, Zientzia Politikarako Zuzendaritzak lehenengo ordezkoa izendatu ahal izango du ikertzaile, gelditzen den aldirako.

Diru-laguntzaren onuradunak bete ezean diru-laguntza emateko agindu honetan eta gainontzeko araudietan ezarritako edozein baldintza, ebazteko eskumena duen organoak ebatzi eta ebazpena eman ahal izango du. Ebazpen horretan, deklaratuko du interesdunak jasotzeke dituen zenbatekoak jasotzeko eskubidea galdu duela eta jasotakoak eta horien legezko interesak, berriz, derrigorrez itzuli beharko dizkiola Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Printzipio Antolatzaileen Legearen testu bateratua onartzen duenak) eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren konturako diru-laguntzen bermeen eta itzultzeen erregimen orokorra arautzen duenak eta kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak erregimena eta betebeharrak ezartzen dituenak) xedatutakoaren arabera.

  1. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, inprimakian jasotako datu pertsonalak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko datu pertsonalen fitxategi automatizatuan jasoko dira.

  2. Eskabidea sinatu duten pertsona fisikoak ez diren hirugarren pertsonen datu pertsonalak fitxategi automatizatu horretan bertan jasoko dira eta, beraz, haiek halaxe jakinarazi behar diete datuak eskaera-inprimakian adierazi aurretik.

  3. Datuen aurka egin, datuak kontsultatu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak eta indarrean dagoen legeriak pertsona fisiko interesdunei aitortzen dizkien gainerakoak Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzan erabili ahal izango dira (Donostia kalea 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz).

Lehenengoa. Agindu honek prozeduraren arloan xedatzen duenari begira, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da, hots, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea.

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Printzipio Antolatzaileen Legearen testu bateratuak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartuak, VI. tituluan xedatutakoaren arabera arautuko dira agindu honen diru-laguntzak.

Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren gastu-espedienteen aurretiko izapidetzea araupetzen duen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren ondorioetarako, agindu honetako diru-laguntzei buruzko ebazpena emateko garaian, kreditu egokiak eta nahikoak egon behar dira Euskal Autonomia Erkidegoaren 2009. urteko aurrekontu orokorretan.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 19a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

  1. Eskatzailearen datuak:

    NAN Lehen abizena

    Bigarren abizena Izena

    Jaiotze-data Titulazio akademikoa

    Helbide postala (kalea, zk., pisua)

    PK Herria

    Telefonoa Email-a Faxa

  2. Proposatutako ikerketa-gaia

    Ikerketa-lanaren izena:

    Jakintzagaia:

    Egonaldiaren lehentasuna (X batez markatu)

    Hiruhileko 1 n 2 hiruhileko n 3 hiruhileko n

    Ondorio hauetarako, deialdi honetan ezarritako baldintza guztiak betetzen dituela eta diru-laguntzaren onuradunari ezarritako eginbehar guztiak, deialdi honen 12. artikuluan agertzen direnak, betetzea onartzen duela aitortzen du, haren ardurapean.

    ..........................(n), ..................... 2008ko ................... (a)ren ............ a.

    Iz.:

    UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILBURUORDE ANDREA.

  1. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, inprimakian jasotako datu pertsonalak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko datu pertsonalen fitxategi automatizatuan jasoko dira.

  2. Eskabidea sinatu duten pertsona fisikoak ez diren hirugarren pertsonen datu pertsonalak fitxategi automatizatu horretan bertan jasoko dira eta, beraz, haiek halaxe jakinarazi behar diete datuak eskaera-inprimakian adierazi aurretik.

  3. Datuen aurka egin, datuak kontsultatu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak eta indarrean dagoen legeriak pertsona fisiko interesdunei aitortzen dizkien gainerakoak Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzan erabili ahal izango dira (Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik