Euskadi.eus
  • ORDEN - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

ORDEN

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 242
  • Hurrenkera-zk.: 7038
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/11/19
  • Argitaratze-data: 2008/12/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

«Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» fundazioak bere estatutuetako 6., 10. eta 19. artikuluen eta Patronatuko eta ahalordetzen osaeran egindako aldaketak onartu eta inskribatzeko aurkeztu duen espedientea ikusi eta aztertu da.

Lehenengoa. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailean 2008ko azaroaren 4an Javier Retegui Ayastui jaunak izenpetutako eskabidea sartu zen, hain zuzen ere «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» delakoaren izenean aurkeztu zuena. Eskabide horretan, honako egintza hauek inskribatzeko eskatzen zuen:

  1. Javier Retegui Ayastui jauna Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz fundazioaren lehendakari izendatzea, hala erabaki baitzuen Eusko Ikaskuntzaren Batzar Orokorrak 2002ko abenduaren 28an. Erabaki zuen, halaber, Juan Jose Goiriena de Gandarias y Gandarias jauna postu horretatik kentzea.

  2. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza delakoaren patronatuak Javier Retegui Ayastui jaunari ahalordetza ematea, zenbait ekitalditarako; erabaki hori 2002ko abenduaren 28ko bilkuran hartu zen.

  3. Demetrio Ignacio Loperena Rota jauna Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza fundazioaren lehendakariorde izendatzea, hala erabaki baitzuen patronatuak 2003ko martxoaren 26ko bilkuran.

  4. Javier Etxebeste Otegi jauna Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza fundazioaren nagusi izendatzea, hala erabaki baitzuen Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos-eko Batzorde Iraunkorreko Akademia Batzordeak 2003ko uztailaren 18ko bilkuran.

  5. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza fundazioaren estatutuetako 6.1 artikulua aldatzea (egoitza soziala aldatzeari buruzkoa), hala erabaki baitzuen patronatuak 2005eko martxoaren 11n.

  6. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza fundazioaren estatutuetako 10.3 eta 19. artikuluak aldatzea («Kudeatzailea» izenaren ordez «Zuzendaria» jartzeari buruzkoa), hala erabaki baitzuen patronatuak 2006ko otsailaren 3an.

  7. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza delakoaren zuzendari den Luis Maria Zaldua Echave jaunari ahalordetza ematea, hala erabaki baitzuen patronatuak 2006ko otsailaren 3an.

  8. Itziar Alkorta Idiakez andrea Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz fundazioaren idazkari izendatzea, hala erabaki baitzuen Eusko Ikaskuntzaren Batzar Iraunkorrak 2006ko martxoaren 17an.

  9. Demetrio Ignacio Loperena Rota, Juan Jose Alvarez Rubio, Maria Carmen Iriondo Gabilondo eta Javier Etxebeste Otegi jaun-andreak Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza fundazioaren nagusi izendatzea, hala erabaki baitzuen Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos-eko Batzorde Iraunkorreko Akademia Batzordeak 2007ko martxoaren 16ko bilkuran.

  10. Demetrio Ignacio Loperena Rota jauna Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza fundazioaren lehendakariorde hautatzea, hala erabaki baitzuen patronatuak 2007ko ekainaren 13ko bilkuran.

    Hitzarmen sozialak publiko egiteko eskrituraren baimendutako bi kopia erantsi zitzaizkion eskabideari. Javier Retegui Ayastui jaunak 2008ko urriaren 4an eman zuen eskritura hura, «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» fundazioaren izenean eta ordez, Enrique García Jalón de la Lama notarioaren aurrean (1.727 protokolo-zenbakia). Eskritura publikoak honako agiriak jasotzen ditu:

  1. Eusko Ikaskuntzako idazkari Itziar Alkorta Idiakez andreak 2008ko irailaren 29an emandako ziurtagiria, Eusko Ikaskuntzako lehendakariaren oniritzia duena. Ziurtagiria fundazioaren Batzar Orokorraren 2002ko abenduaren 28ko bilkurarena da, han erabaki baitzen Javier Retegui Ayastui Eusko Ikaskuntzako lehendakari izendatzea.

  2. Javier Retegui Ayastui jaunak sinatutako agiria non adierazten baitu onartu egiten duela «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» izenekoaren patronatuko lehendakari-kargua, hala izendatu baitzuten fundazioaren Batzar Orokorraren 2002ko abenduaren 28ko erabakiz, izendapenaren egun berean.

  3. «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» fundazioko idazkari Itziar Alkorta Idiakez andreak 2008ko irailaren 29an emandako ziurtagiria, fundazio horretako lehendakariaren oniritzia duena. Ziurtagiria patronatuak 2002ko abenduaren 28an egindako bilkuraren aktari buruzkoa da. Bilkura hartan erabaki zen Javier Retegui Ayastui jaunari ahalordetza ematea, ziurtagirian bertan jasotzen den eran eta moduan.

  4. Javier Retegui Ayastui jaunak sinatutako agiria non adierazten baitu onartu egiten duela «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» izenekoaren patronatuaren 2002ko abenduaren 28ko erabakiz haren alde emandako ahalordetza, izendapenaren egun berean.

  5. «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» fundazioko idazkari Itziar Alkorta Idiakez andreak 2008ko irailaren 29an emandako ziurtagiria, fundazio horretako lehendakariaren oniritzia duena. Ziurtagiria patronatuak 2003ko martxoaren 26an egindako bilkuraren aktari buruzkoa da. Bilkura hartan erabaki zen Demetrio Ignacio Loperena Rota jauna lehendakariorde izendatzea.

  6. Demetrio Ignacio Loperena Rota jaunak sinatutako agiria non adierazten baitu onartu egiten duela «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» izenekoaren patronatuko lehendakariorde-kargua, hala izendatu baitzuten «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» izenekoaren patronatuaren 2003ko martxoaren 26ko erabakiz, izendapenaren egun berean.

  7. Eusko Ikaskuntzako idazkari Itziar Alkorta Idiakez andreak 2008ko irailaren 29an emandako ziurtagiria, Eusko Ikaskuntzako lehendakariaren oniritzia duena. Ziurtagiria fundazioaren Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos-eko Batzorde Iraunkorreko Akademia Batzordeak 2003ko uztailaren 18an egindako bilkurarena da, han erabaki baitzen Javier Etxebeste Otegi jauna «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» fundazioko kide izendatzea.

  8. Javier Etxebeste Otegi jaunak sinatutako agiria non adierazten baitu onartu egiten duela «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» izenekoaren patronatuko kide-kargua, hala izendatu baitzuten «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» izenekoaren Batzorde Iraunkorreko Akademia Batzordearen 2003ko uztailaren 18ko erabakiz, izendapenaren egun berean.

  9. «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» fundazioko idazkari Itziar Alkorta Idiakez andreak 2008ko irailaren 29an emandako ziurtagiria, fundazio horretako lehendakariaren oniritzia duena. Ziurtagiria patronatuak 2005eko martxoaren 11n egindako bilkuraren aktari buruzkoa da. Bilkura hartan erabaki zen fundazioaren estatutuen 6.1 artikulua aldatzea, ziurtagirian bertan jasotzen den eran eta moduan.

  10. «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» fundazioko idazkari Itziar Alkorta Idiakez andreak 2008ko irailaren 29an emandako ziurtagiria, fundazio horretako lehendakariaren oniritzia duena. Ziurtagiria patronatuak 2006ko otsailaren 3an egindako bilkuraren aktari buruzkoa da. Bilkura hartan erabaki zen fundazioaren estatutuen 10.3.d) eta 19. artikuluak aldatzea, ziurtagirian bertan jasotzen den eran eta moduan.

  11. «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» fundazioko idazkari Itziar Alkorta Idiakez andreak 2008ko irailaren 29an emandako ziurtagiria, fundazio horretako lehendakariaren oniritzia duena. Ziurtagiria patronatuak 2006ko otsailaren 3an egindako bilkuraren aktari buruzkoa da. Bilkura hartan erabaki zen Luis María Zaldua Echave jaunari ahalordetza ematea, ziurtagirian bertan jasotzen den eran eta moduan.

  12. Luis María Zaldua Echave jaunak sinatutako agiria non adierazten baitu onartu egiten duela «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» izenekoaren patronatuaren 2006ko otsailaren 3ko erabakiz haren alde emandako ahalordetza, izendapenaren egun berean.

  13. Eusko Ikaskuntzako idazkari Itziar Alkorta Idiakez andreak 2008ko irailaren 29an emandako ziurtagiria, Eusko Ikaskuntzako lehendakariaren oniritzia duena. Ziurtagiria fundazioaren Batzar Iraunkorraren 2006ko martxoaren 17ko bilkurarena da, han erabaki baitzen Itziar Alkorta Idiakez andrea Eusko Ikaskuntzako idazkari izendatzea.

  14. Itziar Alkorta Idiakez jaunak sinatutako agiria non adierazten baitu onartu egiten duela «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» izenekoaren patronatuko idazkari-kargua, hala izendatu baitzuten fundazioaren Batzar Iraunkorraren 2006ko martxoaren 17ko erabakiz, izendapenaren egun berean.

  15. Eusko Ikaskuntzako idazkari Itziar Alkorta Idiakez andreak 2008ko irailaren 29an emandako ziurtagiria, Eusko Ikaskuntzako lehendakariaren oniritzia duena. Ziurtagiria elkarte horretako Batzorde Iraunkorreko Akademia Batzordearen 2007ko martxoaren 16ko bilkurarena da, han honako erabaki hauek hartu baitziren:

    Demetrio Ignacio Loperena Rota jauna, Juan José Álvarez Rubio jauna, María Carmen Iriondo Gabilondo andrea eta Javier Etxebeste Otegi jauna «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» izenekoaren nagusi berriro izendatzea, 2010eko martxoaren 16 arte.

    Berariaz berrestea Demetrio Ignacio Loperena Rota, José Álvarez Rubio eta María Carmen Iriondo Gabilondo jaun-andreen luzapen adierazi gabea, 2003ko irailaren 22tik 2007ko martxoaren 16ra bitartekoa, biak barne, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza fundazioan nagusi izaten jarrai dezaten. Orain arte, kargu horiei adierazi gabeko luzapena eman die Akademia Batzordeak, eta batzorde horrek berresten du denbora-tarte horietan nagusi aritu direla.

    Berariaz berrestea Javier Etxebeste Otegi jaunaren luzapen adierazi gabea, 2006ko uztailaren 18tik 2007ko martxoaren 16ra bitartekoa, biak barne, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza fundazioan nagusi izaten jarrai dezan. Orain arte, kargu horri adierazi gabeko luzapena eman dio Akademia Batzordeak, eta batzorde horrek berresten du denbora-tarte horietan nagusi aritu dela.

  16. Demetrio Ignacio Loperena Rota jaunak sinatutako agiria non adierazten baitu onartu egiten duela «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» izenekoaren patronatuko kide-kargua, hala izendatu baitzuten «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» izenekoaren Batzorde Iraunkorreko Akademia Batzordearen 2007ko martxoaren 16ko erabakiz, izendapenaren egun berean.

    Adierazten du, orobat, hasiera-hasieratik onartu zuela kargu horren adierazi gabeko luzapena, Akademia Batzordeak 2007ko martxoaren 16an onartu zuena, 2003ko irailaren 22tik 2007ko martxoaren 16ra bitarteko aldirako.

  17. Juan José Álvarez Rubio jaunak sinatutako agiria non adierazten baitu onartu egiten duela «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» izenekoaren patronatuko kide-kargua, hala izendatu baitzuten «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» izenekoaren Batzorde Iraunkorreko Akademia Batzordearen 2007ko martxoaren 16ko erabakiz, izendapenaren egun berean.

    Adierazten du, orobat, hasiera-hasieratik onartu zuela kargu horren adierazi gabeko luzapena, Akademia Batzordeak 2007ko martxoaren 16an onartu zuena, 2003ko irailaren 22tik 2007ko martxoaren 16ra bitarteko aldirako.

  18. María Carmen Iriondo Gabilondo andreak sinatutako agiria non adierazten baitu onartu egiten duela «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» izenekoaren patronatuko kide-kargua, hala izendatu baitzuten «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» izenekoaren Batzorde Iraunkorreko Akademia Batzordearen 2007ko martxoaren 16ko erabakiz, izendapenaren egun berean.

    Adierazten du, orobat, hasiera-hasieratik onartu zuela kargu horren adierazi gabeko luzapena, Akademia Batzordeak 2007ko martxoaren 16an onartu zuena, 2003ko irailaren 22tik 2007ko martxoaren 16ra bitarteko aldirako.

  19. Javier Etxebeste Otegi jaunak sinatutako agiria non adierazten baitu onartu egiten duela «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» izenekoaren patronatuko kide-kargua, hala izendatu baitzuten «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» izenekoaren Batzorde Iraunkorreko Akademia Batzordearen 2007ko martxoaren 16ko erabakiz, izendapenaren egun berean.

    Adierazten du, orobat, hasiera-hasieratik onartu zuela kargu horren adierazi gabeko luzapena, Akademia Batzordeak 2007ko martxoaren 16an onartu zuena, 2006ko uztailaren 18tik 2007ko martxoaren 16ra bitarteko aldirako.

  20. «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» fundazioko idazkari Itziar Alkorta Idiakez andreak 2008ko irailaren 29an emandako ziurtagiria, fundazio horretako lehendakariaren oniritzia duena. Ziurtagiria patronatuak 2007ko ekainaren 13an egindako bilkuraren aktari buruzkoa da. Bilkura hartan erabaki zen Demetrio Ignacio Loperena Rota jauna lehendakariorde izendatzea.

  21. Demetrio Ignacio Loperena Rota jaunak sinatutako agiria non adierazten baitu onartu egiten duela «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» izenekoaren patronatuko lehendakariorde-kargua, hala izendatu baitzuten «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» izenekoaren patronatuaren 2007ko ekainaren 13ko erabakiz, izendapenaren egun berean.

  22. Fundazioko aurreko idazkari Carlos Lorenzo Caballero Basańez jaunak 2008ko irailaren 30ean sinatutako agiria adierazten baitu jakin badakiela Itziar Alkorta Idiakez izendatu dutela fundazioko idazkari.

  23. «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» fundazioko idazkari Itziar Alkorta Idiakez andreak 2008ko irailaren 29an emandako ziurtagiria, fundazio horretako lehendakariaren oniritzia duena. Ziurtagirian adierazten da fundazioko nagusi guztiak ospe handiko pertsonak direla.

    Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, erabaki-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

    OINARRI JURIDIKOAK

    Lehenengoa. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio espedientea agindu baten bidez erabakitzea. Hala dago aginduta bai Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 36.3 eta 40. artikuluetan eta bai Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan ere.

    Bigarrena. Estatutuen aldaketa onartzeko eta aldaketa hori inskribatzeko espedienteari funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak.

    Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretua eta orokorrean aplikatzekoak diren gainerako arauak.

    Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» fundazioaren erregistro-orrian pertsona hau inskribatzea: Javier Retegui Ayastui jauna, fundazioko patronatuko lehendakari gisa, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria denez gero. Hala dio Eusko Ikaskuntzako idazkari Itziar Alkorta Idiakez andreak 2008ko irailaren 29an emandako ziurtagiriak, elkarte horretako lehendakariaren onespena jasoa duela. Ziurtagiri hori elkartearen Batzar Orokorrak 2002ko abenduaren 28an egindako bilkurarena da, eta 2008ko urriaren 4an eskriturari erantsi zitzaion, Enrique García Jalón de la Lama notarioa aurrean zela (1.727 protokolo-zenbakia).

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» fundazioaren erregistro-orrian Javier Retegui Ayastui jaunaren alde emandako ahalordea inskribatzea, ziurtagirian bertan jasotzen den eran eta moduan. Hala egiteko dio «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» delakoaren idazkari Itziar Alkorta Idiakez andreak 2008ko irailaren 29an emandako ziurtagiriak, elkarte horretako lehendakariaren onespena jasoa duela. Ziurtagiri hori patronatuak 2002ko abenduaren 28an egindako bilkuraren aktarena da, eta 2008ko urriaren 4ko eskriturari erantsi zitzaion; Enrique García Jalón de la Lama notarioa aurrean zela (1.727 protokolo-zenbakia) eman zen eskritura hura.

Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» fundazioaren erregistro-orrian Demetrio Ignacio Loperena Rota jauna inskribatzea, fundazioko patronatuko lehendakariorde gisa. Hala dio Eusko Ikaskuntzako idazkari Itziar Alkorta Idiakez andreak 2008ko irailaren 29an emandako ziurtagiriak, elkarte horretako lehendakariaren onespena jasoa duela. Ziurtagiri hori patronatuak 2003ko martxoaren 26an egindako bilkurarena da, eta lehenago aipatutako eskriturari erantsi zitzaion.

Laugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» fundazioaren erregistro-orrian Javier Etxebeste Otegi jauna inskribatzea, fundazioko patronatuko kide gisa. Hala dio Eusko Ikaskuntzako idazkari Itziar Alkorta Idiakez andreak 2008ko irailaren 29an emandako ziurtagiriak, elkarte horretako lehendakariaren onespena jasoa duela. Ziurtagiri hori Batzorde Iraunkorreko Akademia Batzordeak 2008ko uztailaren 18an egindako bilkurarena da, eta lehenago aipatutako eskriturari erantsi zitzaion.

Bosgarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» fundazioaren erregistro-orrian fundazioaren estatutuen 6.1 artikuluaren aldaketa onartu eta inskribatzea. Hala dio Eusko Ikaskuntzako patronatuko idazkari Itziar Alkorta Idiakez andreak 2008ko irailaren 29an emandako ziurtagiriak, elkarte horretako lehendakariaren onespena jasoa duela. Ziurtagiri hori patronatuak 2005eko martxoaren 11n egindako bilkuraren aktarena da, eta lehenago aipatutako eskriturari erantsi zitzaion. Fundazioaren estatutuetako 6.1. artikulua aldatu ondoren, ziurtagirian bertan azaltzen den eran geratu da idatzita.

Seigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» fundazioaren erregistro-orrian fundazioaren estatutuen 10.3.d eta 19. artikuluen aldaketa onartu eta inskribatzea. Hala dio Eusko Ikaskuntzako patronatuko idazkari Itziar Alkorta Idiakez andreak 2008ko irailaren 29an emandako ziurtagiriak, elkarte horretako lehendakariaren onespena jasoa duela. Ziurtagiri hori patronatuak 2006ko otsailaren 3an egindako bilkuraren aktarena da, eta lehenago aipatutako eskriturari erantsi zitzaion. Fundazioaren estatutuetako 10.3.d) eta 19. artikuluak aldatu ondoren, ziurtagirian bertan azaltzen den eran geratu dira idatzita.

Zazpigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» fundazioaren erregistro-orrian Luis María Zaldua Echave jaunaren alde emandako ahalordea inskribatzea, ziurtagirian bertan jasotzen den eran eta moduan. Hala egiteko dio «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» delakoaren idazkari Itziar Alkorta Idiakez andreak 2008ko irailaren 29an emandako ziurtagiriak, elkarte horretako lehendakariaren onespena jasoa duela. Ziurtagiri hori patronatuak 2006ko otsailaren 3an egindako bilkuraren aktarena da, eta lehenago aipatutako eskriturari erantsi zitzaion.

Zortzigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» fundazioaren erregistro-orrian Itziar Alkorta Idiakez andrea inskribatzea, fundazioko patronatuko idazkari gisa, Eusko Ikaskuntzako idazkaria denez gero. Hala dio Eusko Ikaskuntzako idazkari Itziar Alkorta Idiakez andreak 2008ko irailaren 29an emandako ziurtagiriak, elkarte horretako lehendakariaren onespena jasoa duela. Ziurtagiri hori elkarte horretako Batzorde Iraunkorrak 2006ko martxoaren 17an egindako bilkurarena da, eta lehenago aipatutako eskriturari erantsi zitzaion.

Bederatzigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» fundazioaren erregistro-orrian beheragoko izendapenak inskribatzea. Hala dio Eusko Ikaskuntzako idazkari Itziar Alkorta Idiakez andreak 2008ko irailaren 29an emandako ziurtagiriak, elkarte horretako lehendakariaren onespena jasoa duela. Ziurtagiri hori elkarte horretako Batzorde Iraunkorreko Akademia Batzordeak 2007ko martxoaren 16an egindako bilkurarena da, eta lehenago aipatutako eskriturari erantsi zitzaion.

Demetrio Ignacio Loperena Rota, Juan José Álvarez Rubio eta María Carmen Iriondo Gabilondo jaun-andreak «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» izenekoaren nagusi berriro izendatzea, 2003ko irailaren 22tik 2007ko martxoaren 16 arteko aldirako, biak barne.

Javier Etxebeste Otegi jauna «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» izenekoaren nagusi berriro izendatzea, 2006ko uztailaren 18tik 2007ko martxoaren 16 arteko aldirako, biak barne.

Demetrio Ignacio Loperena Rota, Juan José Álvarez Rubio, María Carmen Iriondo Gabilondo eta Javier Etxebeste Otegi jaun-andreak «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» izenekoaren nagusi berriro izendatzea, 2010eko martxoaren 16 arte.

Hamargarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, «Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa / Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza» fundazioaren erregistro-orrian Demetrio Ignacio Loperena Rota jauna inskribatzea, fundazioko patronatuko lehendakariorde gisa. Hala dio Eusko Ikaskuntzako idazkari Itziar Alkorta Idiakez andreak 2008ko irailaren 29an emandako ziurtagiriak, elkarte horretako lehendakariaren onespena jasoa duela. Ziurtagiri hori patronatuak 2007ko ekainaren 13an egindako bilkuraren aktarena da, eta lehenago aipatutako eskriturari erantsi zitzaion.

Inskripzio horren eta aurreko beste batzuen arabera, honela dago osatuta patronatua:

Kargua Izena Iraupena/Izaera

Lehendakaria: Javier Retegui Ayastui. Eusko Ikaskuntzako lehendakaria Ez du eperik bete behar / Berezko nagusia

Idazkaria: Itziar Alkorta Idiakez. Eusko Ikaskuntzako idazkaria Ez du eperik bete behar / Berezko nagusia

Lehendakariordea: Demetrio Ignacio Loperena Rota jauna 2010eko martxoaren 16 arte / Eusko Ikaskuntzako Batzorde Iraunkorreko Akademia Batzordeak izendatutako nagusia

Eusko Ikaskuntza

Kideak: Juan José Álvarez Rubio jauna 2010eko martxoaren 16 arte / Eusko Ikaskuntzako Batzorde Iraunkorreko Akademia Batzordeak izendatutako nagusia

Eusko Ikaskuntza

María Carmen Iriondo Gabilondo andrea 2010eko martxoaren 16 arte / Eusko Ikaskuntzako Batzorde Iraunkorreko Akademia Batzordeak izendatutako nagusia

Eusko Ikaskuntza

Javier Etxebeste Otegi jauna 2010eko martxoaren 16 arte / Eusko Ikaskuntzako Batzorde Iraunkorreko Akademia Batzordeak izendatutako nagusia

Eusko Ikaskuntza

Hamaikagarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 19a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik