- ORDEN - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuORDEN
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 239
- Hurrenkera-zk.: 6953
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/11/21
- Argitaratze-data: 2008/12/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Bilboko (Bizkaia) CIE I+D+I fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da.
CIE Automotive SA elkarteak CIE I+D+I izeneko fundazioa sortu du, 2008ko maiatzaren 26an, Bilboko notario Ramón Múgica Alcortaren aurrean egindako sortze eskritura publikoaren bidez (protokolo-zenbakia: 952).
Aipatu eskritura zuzendu egin da beste eskritura baten bitartez, zehazki, notario berearen aurrean, 2008ko uztailaren 9an emandako eskrituraz (protokolo-zenbakia: 1.236).
CIE I+D+I fundazioaren helburua estatutuen 2. artikuluan dago jasota:
Honakoak dira CIE I+D+I fundazioaren helburuak: industriarentzat oro har interesgarriak diren jarduerak -zientzia ikerketakoak eta teknologia garapenekoak-, berrikuntza, industria-lankidetza eta hedapen teknologikoa sustatzea.
Horretarako, jarduerak hauek eramango dira aurrera:
Zientzia eta teknologia ikerketako proiektuak, berrikuntza jardueren ardatz gisa bultzatuz, batez ere arlo hauetan: kalitatea, ingurumena, mekanika, egitura eta materialak, elektroteknia, informazioaren teknologiak, automozio arlokoak, bioerregaiak eta biokarburanteak eta energia iraunkorra, bai fundazioak erabaki dezakeen beste edozein eremu.
Teknologiaren transferentzia eta berrikuntzaren hedapena.
Inguruko industria eta zerbitzuekin lankidetzan jardutea, beren arazo teknikoak direla-eta proposatzen dituzten saiakuntzak eta ikerlanak haiekin batera eginez.
Lanbide-maila guztietan prestakuntza bultzatzea, langileen kualifikazioa hobetzeko; ildo horretatik, langileen lehiakortasuna eta trebetasunak sustatuko dira.
Beste edozein ekimen edo ekintza, aurretik aipatutako interes orokorreko fundazioaren helburuak lortzen lagunduko duena.
Helburu horiek betetzeko, fundazioa automozio eta bioerregai/biokarburante sektoreekin lotutako agente guztiekin lankidetzan arituko da, ahaleginak koordinatu eta bikoiztasunak saihesteko.
CIE I+D+I fundazioa aske izango da bere finantzaketa aurkitzeko. Ondorioz, finantzaketa beste erakunde batzuetatik jaso ahal izango du, behin fundazioarekin hitzarmena lortuta eta CIE I+D+I fundazioak kudeaketa orokorra bere gain hartzeko konpromisoa hartuta.
Fundazioaren helburuak nahi duen moduan garatu ahal izango ditu CIE I+D+I fundazioak; gainera, beste erakunde eta elkarte batzuetan parte hartu ahal izango du, eratze-eskrituran, estatutu hauetan eta legeetan jasotako mugak dituela.
Fundazioaren egoitza, fundazioaren estatutuetako 5. artikuluan zehazten denez, hau da: Iparragirre kalea 34, 2. eskuina, Bilbao (Bizkaia).
Hasierako dotazioa hirurogei mila (60.000) eurokoa da, eta kopuru hori ordaindu dela jasota geratu da erregistro-inskripzioan, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 37.1.c artikuluak.
Ondarea egokitzat eta askitzat jotzen da fundazioaren helburuak lortzeko, Fundazioei buruzko abenduaren 26ko 50/2002 Legearen 12.1 artikuluaren arabera, lege hori aplikatzekoa baita azken xedapenetatik lehenengoaren indarrez.
Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, Fundazioaren Estatutuetako 37. artikuluan jartzen duen moduan.
Patronatuko kideak, hasieran, fundazioa eratzeko eskrituran ezartzen denez, hauek izango dira:
INDARRALDIA
Lehendakaria: Antonio María Pradera Jáuregui, CIE Automotive Sako Administrazio Kontseiluko lehendakaria 2012-05-26
Kideak: Ignacio Martín San Vicente jauna
José Manuel Esmoris Esmoris jauna 2012-05-26
2012-05-26
Idazkaria, patronatuko kide ez dena: Roberto José Alonso Ruiz jauna
Guztiek onartu dituzte dagozkien karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
ZUZENBIDEZKO OINARRIAK
Lehenengoa. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio fundazioaren eraketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala dago aginduta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 40. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 4. artikuluan.
Bigarrena. Horretarako legitimazioa daukan pertsona batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki bete egin dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako eskakizunak.
Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretua, eta orokorrean aplikatzekoak diren gainerako arauak. Ondorioz,
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua
Lehenengoa. Gaur, F-234 zenbakiaz, Bilboko (Bizkaia) CIE I+D+I fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, bai eta patronatuko hasierako osaera ere. Patronatuko kideak seigarren aurrekarian aipatzen dira eta guztiek berariaz onartu dituzte beren karguak.
Bigarrena. Fundazio hori, dituen helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 1. sekzioan inskribatzea, irakaskuntza eta ikerketari buruzko fundazioen sekzioan hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2. artikuluan agindutakoaz bat etorriz.
Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Agindu hau azkena da administrazio bidean. Horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 21a.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


