Euskadi.eus
  • AMEIKUTZ. ORDEN QUE AUTORIZA AMPLIACIÓN DE ESPECIALIDADES A LA EMPR AMEIKUTZ DE MENDARO (GIPUZKOA). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AMEIKUTZ. ORDEN QUE AUTORIZA AMPLIACIÓN DE ESPECIALIDADES A LA EMPR AMEIKUTZ DE MENDARO (GIPUZKOA).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 240
  • Hurrenkera-zk.: 6995
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/11/24
  • Argitaratze-data: 2008/12/16

Testu legala

Mendaroko (Gipuzkoa) «Ameikutz» Musika Eskola Pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak, musika espezialitateak gehitzeko baimena eskatuz abiarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente horri Arabako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Euskal Autonomia Erkidegoan arautu gabeko musika-irakaskuntza espezifikoa ematen duten ikastegien musika-eskolak sorrera eta jarduna arautzen duen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira: 1. 2. eta 3. mailakoak.

Adarrak:

Kantua.

Instrumentu sinfonikoak: Perkusioa, txirula, tronpeta, biolina eta kontrabaxua.

Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.

Bertakoak: txistua eta trikitixa.

Zenbait joera: bateria.

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 24a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik