Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2008ko azaroaren 25ekoa, Herrizaingo sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eta bestelako toki erakundeei zuzendutako diru-laguntzak arautu eta horietarako deia egiten duena, mugikortasun segururako hezkuntzako jarduerak edota programa - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

---

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 241
  • Hurrenkera-zk.: 7015
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/11/25
  • Argitaratze-data: 2008/12/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Ibilgailuak eta horien erabilera orokorra gizarte garaikidearen ezaugarrietako bat da. Horren erabilerak gero eta pertsona eta salgai gehiago mugitzea ekarri du eta horrela tresna garrantzitsuena bihurtu da garapen ekonomikorako. Hala ere, erabiliegia izateak kalte asko sortu ditu, trafiko istripuen bidez, bai handitasunagatik zein larritasunagatik: sozialak, ekonomikoak eta osasun komunitariokoak.

Ondorio horiengatik bide-segurtasunaren eremuan erantzukizuna dugun erakundeok istripuak prebenitzeko edo sortu direnean ondorioak minimizatzeko neurri egokiak hartu behar ditugu. Ildo horri jarraiki, Bide Segurtasunaren Plan Estrategikoak ahaleginak pilatzeko eta istripuen prebentzio-ekintzetan inpaktua handiagoa izateko tresna erabilgarri eta egokia direla egiaztatu da.

EAErako Bide Segurtasunaren Plan Estrategikoak 2007-2010 trafiko-istripuetan 2010. urterako hildakoen kopurua % 50 murriztea du helburu, 2001eko datuak abiapuntutzat hartuta. Horretarako, planak hainbat ekintza-lerro ditu eta horien artetik hezkuntza nabarmentzen da, arrisku-portaerak prebenitzeko tresna baliagarria baita, gizarte-aldaketa eta eraldaketaren elementua ere bai.

Trafiko-istripuak eta beren larritasuna murrizteko estrategia bezala ulertuta, mugikortasun segururako hezkuntzaren garapena istripuen tasa gehitzeko arriskua duten eremu guztiei dagokie, bai astialdian, bai lanean, bai ikastetxeetan. Mugikortasun segururako hezkuntza sustatzea gizarte-garapenaren prozesua da, are eraginkorragoa, gizarte-eragileen sentsibilizazioa, inplikazioa eta konpromisoa handiagoa den heinean.

Horregatik, biztanleentzat prebentzioaren hezkuntza-ekintzak eta programak sustatzea ezinbestekoa da eta helburuak giza faktorearen inguruan mugituko dira, faktore hori zuzeneko kausa bezala trafiko-istripu gehienetan ageri baita.

Herrizaingo Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko azaroaren 8ko 364/2005 Dekretuak ematen didan eskuduntzaren indarrez (azaroaren 24ko EHAA, 224. zk.),

Agindu honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eta bestelako toki erakundeei zuzendutako diru-laguntzen deialdia arautzea da, 2009an mugikortasun segururako hezkuntzako jarduerak edota programak gauzatu ahal izateko.

  1. Diru-laguntzen programa honetara hirurehun eta berrogeita hamar mila (350.000) euro bideratuko dira, dagokion aurrekontu partidaren kontura. Ezarritako zenbateko osoa aldatu egin daiteke; horretarako, kontuan hartuko dira, batetik, eskatutako laguntzen orotarako zenbatekoa eta, bestetik, Herrizaingo Sailaren beste laguntza-programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontu-baliabiderik dagoenez; alabaina, laguntzei buruz ebatzi aurretik egin beharko da aldaketa hori. Horrelakorik gertatuz gero, jendaurrean jakinarazi beharko da Segurtasun sailburuordearen ebazpenaren bidez.

  2. Osasun eta Herri Administrazio Sailaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura gastu-espedienteak aldez aurretik izapidetzea arautzen duenak, aurreikusitakoaren arabera, agindu honetako laguntzak ematerakoan, ordainketa-kreditu egokia eta nahikoa egon behar du 2009. urterako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan.

  1. Agindu honek araututako diru-laguntzen onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko udal eta bestelako toki erakundeak izango dira, baldin eta 2009an mugikortasun segururako hezkuntzako jarduerak edota programak egiten badituzte.

  2. Ezin izango du deialdi honetan parte hartu diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galduta duen administrazio-zehazpen edo zigor penalik jaso duen entitate eskatzaileak, edota horretarako ezgaitu dezakeen legezko inolako debekuan sarturik badago, sexu-diskriminazioagatik sortutakoak barne, gizonezko eta emakumezkoen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean horri emandako idazketaren arabera.

  1. artikuluan aipatzen diren diru-laguntzak ondoren zehazten diren kontzeptuengatik eska daitezke:

    Hezkuntzako jarduerak edota programak, Bide Segurtasunerako Plan Estrategikoan (2007-2010) ezarritako lehentasunezko jarduera arlo eta ekintza-lerroekin zuzenean lotuta daudenak.

    Mugikortasun segururako heziketaren eremuan, gizartearen sentiberatasuna eta parte-hartzea bultzatzen duten kanpainak eta jardunaldiak burutzea.

    Dibulgazio-materialak argitaratzea, mugikortasun segururako heziketa-baloreak sustatzen dituztenak.

    Arduradunak prestatzea, mugikortasun segururako hezkuntzako jarduerak edota programak garatzeko.

Agindu honek araututako diru-laguntzak bateragarriak dira beste edozein erakunde publikok edo pribatuk helburu berarekin eman ditzakeen beste diru-laguntzekin, betiere gain-finantzaketarik gertatzen ez bada. Kasu horretan, emandako diru-laguntzaren kopurua gehiegizkoa litzatekeen zenbatekoan murriztuko da.

  1. Agindu honetako 2. artikuluan aurreikusitako zuzkidura ekonomikoa eskatzaileen artean banatuko da lehiaketa bidez, 12. artikuluan zehaztu diren balorazio-irizpideak kontuan izanik. Proportzionaltasunaren irizpidea erabiliko da diru-laguntzak emateko, honela: diru-kopurua eskaera guztien artean banatuko da balorazio fasean lortutako puntuazioaren ehunekoan eta diru-kopuru mugatua eta ezarritako portzentajeak errespetatuko dira, eskatutako zenbatekoa gainditu gabe.

  2. Zehaztutako gastuen behin betiko kostu erreala aurkeztutako aurrekontua baino txikiagoa bada, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa dagokion proportzioan murriztuko da, orduan diru-laguntzaren portzentajea oinarri berriaren gainean aplikatuko da.

  3. Zehaztutako gastuen behin betiko kostu erreala, berriz, aurkeztutako aurrekontua baino handiagoa balitz, emandako diru-laguntza ez da gehituko.

  1. Interesa duten entitateek agindu honen I. eranskinean agertzen den eredu normalizatuaren arabera beteriko eskaerak aurkeztu beharko dituzte eta aurkeztu ere Herrizaingo Saileko erregistro nagusian, hots, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, edo bestela azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein egoitzatan, 45 egun naturaleko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Eskabidearekin batera, agiri hauek ere aurkeztu behar dira:

  1. Udal edo toki entitatean eskumena duen organoaren akordioa, diruz lagundu nahi diren jarduerak edota programak onartzen dituena.

  2. Azalpen txostena, zehaztasunez hauxe jasoko duena:

    1. Udalerriko edo herriko mugikortasun segururako hezkuntzari buruzko beharren diagnosia.

      Diagnosiak udalerriko datu aipagarriak (istripuen estatistikak, biztanleen ezaugarriak eta mugikortasuna&) eta prestakuntzaren behar bereziak identifikatu behar ditu.

    2. Jardueren edota programen zerrenda, beharren diagnosiaren egokitzapena zehaztuko duena.

      Jarduera edota programa bakoitzean honakoak sartuko dira:

      Helburu bereziak.

      Zuzeneko prestakuntza-orduen kopurua.

      Metodologia. Erabili beharreko tresnak eta materialak erantsiko dira.

      Garatutako jardueren edota programen inpaktua ezagutzea ahalbidetzen duten ebaluazio-tresnak. Erabili beharreko ebaluazio-tresnak eta erremintak erantsiko dira.

    3. Jarduerak edota programak denboran kokatzeko egutegia.

    4. Jardueren edota programen laburpen-fitxa agindu honen II. eranskinarekin bat.

  3. Azken 10 urteetan burututako bide-heziketa jarduerak edota programak garatzen izandako esperientziaren egiaztagiria. Horrelakorik ez dute egin behar Herrizaingo Sailak horretarako emandako diru-laguntzak jaso dituzten udalek.

  4. Proposatutako jarduera edota programen finantziazio-plana, atalka berezituriko aurrekontu osoa zehaztuz.

  5. Udaleko Idazkaritzak edota Esku-hartze alorrak, edo toki entitateak egindako egiaztagiria, diruz lagundu gabeko gastua estaltzeko finantza-ahalmenaren berri ematen duena.

Trafiko Zuzendaritzak aurkeztutako eskabidean antzemango balu aurreko artikuluetan ezarritako baldintzak, baita azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 70. artikulukoak ere, ez direla betetzen, interesdunari jakinaraziko dio hamar eguneko epea duela akatsa zuzentzeko edo ezinbesteko agiriak aurkezteko. Eta, horrela egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko da, horretarako ebazpena eman eta gero.

Trafiko Zuzendaritzari dagozkio deialdi honetako laguntzak kudeatzeko lanak.

  1. Aurkeztutako eskabideen azterketa eta ebaluaziorako Balorazio Batzordea eratuko da, eta ondorengo kideek osatuko dute:

    Epaimahaiburua: Trafiko zuzendaria,

    Kideak: Trafiko Zuzendaritzako bi teknikari.

    Idazkaria: Herrizaingo Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako teknikari bat.

  2. Balorazio Batzordeak erabakiak gehiengo sinplez hartuko ditu, agindu honetako 12. artikuluak ezarri dituen esleitzeko irizpideetan oinarrituz eta erabaki-proposamena Segurtasun sailburuordeari zuzenduko dio.

Emandako diru-laguntzen erabaki-proposamena egiteko, Balorazio Batzordeak irizpide eta portzentaje hauek izango ditu kontuan:

  1. Aurkeztutako deskribapen-txostenaren kalitatea: gehienez % 40.

    Irizpideak honela baloratuko dira:

    Udalerrian mugikortasun segururako hezkuntzaren arloan beharren diagnosia: gehienez 12 puntu.

    Jarduerak edota programak beharren diagnosiari eta «Mugikortasun Segururako Hezkuntzaren. Gaitasunen Gida» dokumentuari moldatzea: gehienez 12 puntu.

    Proposatutako jardueren edota programen prestakuntzaren inpaktu-maila: gehienez 6 puntu.

    Garatutako jardueren edota programen inpaktua ezagutzeko ebaluazio-tresnak: gehienez 6 puntu.

    Jardueretan erabili beharreko metodologia: gehienez 4 puntu.

  2. Proposatutako jarduerak edota programak garatzeko orduan, udalerriko edo tokiko erakundeko gizarte-eragileen partaidetza eta inplikazio aktiboa errazteko aurreikusitako neurriak: gehienez % 15.

  3. Jarduera bakoitzeko zuzeneko prestakuntza-orduen kopurua: gehienez % 35.

  4. Azken 10 urteetan mugikortasun segururako hezkuntza-jarduerak edota programak garatzen izandako esperientzia: gehienez % 10.

  1. Eskabideak aurkezteko epea agortutakoan, hiru hilabeteko epearen barruan hartuko du Segurtasun sailburuordeak deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak emateko erabakia, Balorazio Batzordeak egindako proposamena ikusi ondoren. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, guztiek ezagut dezaten.

  2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluak dioenaren arabera, epea igaro ondoren ebazpena interesdunari jakinarazten ez bazaio, dagokion eskabidea ez dela onartu ulertuko da.

  3. Diru-laguntzak eman eta, hala badagokio, ordaindu ahal izateko ezinbestekoa izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen eremuan badaude, oraindik izapidetzen egon daitekeen itzultze edo zigortze-prozedura bukatuta egotea.

Diru-laguntzen onuradun suertatu diren udal zein toki entitateek esleipenaren arrazoi izan diren materialak eta ekintzak eskuratu eta kontratatu beharko dituzte, eta faktura orijinalak edo eskumeneko organoak konpultsatutako kopiak Trafiko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte 2009ko abenduaren 1a baino lehen. Diru-laguntzak honela ordainduko dira:

  1. Berariaz ezezkorik ematen ez bazaio, % 80 ordainduko da, agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak ematen dituen Segurtasun sailburuordearen ebazpena EHAAn argitaratu eta gero.

  2. Gainontzeko % 20a, Trafiko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) 2009ko abenduaren 1a baino lehen burutze-memoria aurkeztu eta gero ordainduko da; hauek jasoko dira memorian:

    Egindako jarduera edota programen zerrenda xehatua.

    Jarduera edota programa bakoitzeko hartzaile-kopurua eta dedikazio-orduak.

    Hartzaileengan jardueren inpaktua ebaluatzea, aginduaren 8.2.b) artikuluan eskainitako tresna eta erremintekin bat.

    Argitalpenak dituen jarduera edota programen kasuan, horien 10 ale gehituko dira.

    Emandako diru-laguntza behar bezala erabili dela dioen ebazpena, udal edo toki entitateko eskumeneko organoak emana, baita horri atxikitako sarrerak eta gastuak, diruz lagundutako gastuaren fakturak edo agiriak ere; eta, hala badagokio, helburu bererako bestelako diru-laguntzarik jasotzearen berri zehaztu beharko du.

Agindu honetan araututako diru-laguntzak jasoko dituen erakundeak betebeharrok ditu:

  1. Emandako diru-laguntza onartzea, diru-laguntza ematen duen ebazpenean ezarritako baldintzen arabera. Alde horretatik, diru-laguntza eman zaiela jakinarazten duen agiria jaso eta hurrengo egunetik aurrera hamabost eguneko epean, onuradunek zehazki eta idatziz honi uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.

  2. Diru-laguntza erabiltzea berez dagokion helbururako, salbu diru-laguntzaren baldintzak aldatzeari buruzko 16. artikuluan ezarritakoa aplikagarria gertatzen bada.

  3. Beste administrazioetatik edo erakunde publiko zein pribatuetatik, helburu bera duten laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, Trafiko Zuzendaritzari jakinaraztea, hamar eguneko epean aipatu gorabehera jakiten denetik aurrera.

  4. Aurkeztutako egitasmoan esleipena egiterakoan kontuan izandako gorabehera objektibo edo subjektiboen artean aldaketarik emanez gero, horren berri Trafiko Zuzendaritzari ematea, aurreko paragrafoan ezarritako epean.

  5. Laguntza eman duen entitateak egindako egiaztapen-ekintzen menpe jarri eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, beren egitekoen barruan, deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzen inguruan eskatzen dieten adina informazio aurkeztu beharko diete.

  6. Bere gain utzitako datu-bilketetan edo erregistratzeko beste tekniketan laguntzea, mugikortasun segururako hezkuntzako programak edota kanpainak ebaluatzeko.

  7. Sortutako material guztietan Herrizaingo Saileko finantzazioa izan dela zehaztuko da argi eta garbi, bi administrazioen logotipoa ere sartuko da.

  8. Egingo diren kartel, testu eta dokumentu guztiak euskaraz idatziko dira edota euskaraz eta gaztelaniaz.

  9. Azterlan, programa, jardunaldi, argitalpen, eta abarrek genero-berdintasunaren ikuspegia izango dute eta hizkeran eta irudian bereizketa-kutsurik ez agertzea bermatuko dute.

Diru-laguntza emateko kontuan izan diren baldintzak aldatuz gero, eta betiere, diru-laguntzaren helburua bete bada, edo bestelako erakunde publiko edo pribaturen batek, aldi berean, laguntza edo diru-laguntzarik eman badu, diru-laguntzak emateko erabakia alda daiteke. Ondorio horietarako, Trafiko Zuzendaritzak dagokion likidazio-erabakia emango du; bertan, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa egokitu egingo da.

Deialdi honetan eta diru-laguntza eman ahal izateko ezarri diren baldintzetako bat ez dela bete egiaztatzen bada, 1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekre­tuaren eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera, Euskal Herriko Diruzaintza Orokorrera itzuli beharko da jasotako zenbateko osoa gehi dagozkion legezko interesak.

Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta beraren aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Herrizaingo sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Aginduaren aurka aurkeztu daiteke, baita ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan, bi hilabeteko epean, dagoeneko aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean izango ditu ondorioak agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 25a.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.

EAEko UDAL ETA BESTE TOKI ENTITATE BATZUENTZAKO DIRU-LAGUNTZAK, 2009AN MUGIKORTASUN SEGURURAKO HEZKUNTZAKO JARDUERAK EDOTA PROGRAMAK BURUTZEKO.

ESKABIDE-ORRIA

Udal edo toki entitatearen datuak

Udal edo toki entitatea:

Posta helbidea:

PK: Herria:

Tel.: Posta elektronikoa:

Legezko ordezkariaren datuak

Deiturak eta izena:

NAN:

Betetzen duen kargua:

Harremanetarako pertsona

Deiturak eta izena:

NAN:

Betetzen duen kargua:

Tel.: Posta elektronikoa:

Eskabidearekin batera doazen dokumentuak

n Udal edo toki entitatean eskumena duen organoaren akordioa.

n Azalpen-memoria, 8.2 artikuluaren arabera.

n Azken 10 urteetan burututako bide-heziketa jarduerak edota programak garatzen lortutako esperientziaren agiria (salbu horretarako Herrizaingo Saileko diru-laguntzak jaso dituzten udalak).

n Proposatutako jarduera edota programen finantzazio-plana, atalka berezituriko aurrekontu osoa zehaztuz.

n Udaleko Idazkaritzak edota Esku-hartze alorrak, edo toki entitateak egindako egiaztagiria, diruz lagundu gabeko gastua estaltzeko finantza-ahalmenaren berri ematen duena.

Adierazi nahi dut eskabide honetan azaldu ditudan datu guztiak egiazkoak direla eta eskabide honek betetzen dituela Herrizaingo sailburuaren 2008ko azaroaren 25eko Aginduan.

(e)n, 2008ko aren (e)(a)n

Legezko ordezkariaren sinadura eta udal edo toki entitate eskatzailearen zigilua.

Herrizaingo sailburua

Zk. Jardueraren izenburua Data Zuzeneko prestakuntza-orduak

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik