Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2008ko azaroaren 25ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Armentia Ikastola» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako unitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2008ko azaroaren 25ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Armentia Ikastola» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako unitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 2
  • Hurrenkera-zk.: 21
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/11/25
  • Argitaratze-data: 2009/01/05

Testu legala

Haur Hezkuntzako 2. zikloan unitate bat eta Lehen Hezkuntzan beste bat gehitzeko eskatuz Vitoria-Gasteizko (Araba) «Armentia Ikastola» Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente horri Arabako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko BOE) eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak ikusi ondoren, hau

Kode-zenbakia: 01002703.

Izen espezifikoa: «Armentia Ikastola».

Titularra: Armentia Ikastola, S. Coop.

Helbidea: Gaztelako Atea 101.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Lurralde historikoa: Araba.

Baimena:

Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat gehitzea.

Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzea.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 6 unitate; bakoitzak 8, 13 edo 18 ikaspostutarako edukiera izango du, eta ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izango dira.

Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 9 unitate, 225 ikaspostutarako edukiera.

Lehen Hezkuntza: 14 unitate, 350 ikaspostutarako edukiera.

Hezkuntza Berezia: 2 unitate.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostutarako edukiera.

Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 25a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik