Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2008ko azaroaren 28koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, etxebizitza mota berriak garatzeko ideia lehiaketaren sarietarako epaimahaiaren osaera argitaratzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2008ko azaroaren 28koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, etxebizitza mota berriak garatzeko ideia lehiaketaren sarietarako epaimahaiaren osaera argitaratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 35
  • Hurrenkera-zk.: 903
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/11/28
  • Argitaratze-data: 2009/02/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Instituzional; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Etxebizitza mota berriak garatzeko ideia lehiaketaren sarietarako deialdia egiten duen eta sari horiek arautzen dituen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko uztailaren 16ko Aginduak (2008ko irailaren 16ko EHAA, 176. zenbakia) 6. artikuluan ezartzen du aurkeztutako proposamenen azterketa eta ebaluazioa egiteko, epaimahai kalifikatzailea eratuko dela, eta epaimahai horren osaera EHAAn argitaratuko dela.

Ondorioz,

Lehenengoa. Jose María García del Monte jauna izendatzea etxebizitza mota berriak garatzeko ideia lehiaketara aurkeztutako proposamenen azterketa eta ebaluazioa egiteko epaimahai kalifikatzaileko kide, arkitekturaren edo hiri-garapenaren alorrean ospe handiko profesionala delako. Hala dago ezarrita adierazitako sariak deitzeko den Aginduaren 6.1 artikuluan.

Bigarrena. Epaimahai kalifikatzailean, Gizarte-etxebizitzen Zuzeneko Sustapen Zerbitzuburuaren ordez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol Zuzendaritzako Arkitekturako Proiektuen eta Obren arduraduna jartzea.

Hirugarrena. Etxebizitza mota berriak garatzeko ideia lehiaketaren sarietarako Epaimahaiaren osaera argitara ematea.

Presidentea: Maria Pilar Garrido, Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol zuzendaria.

Idazkaria: Paloma Usatorre Mingo, Kontratazio Zerbitzuaren arduraduna.

Kideak:

Augusto Terrero Martínez, Arkitekturako Proiektuen eta Obren arduraduna.

Manuel Sagastume Ruiz, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren ordezkaria.

Dámaris Vaquero Olascoaga, Visesa sozietate publikoaren ordezkaria.

Jose María García del Monte, ospe handiko profesionala.

Laugarrena. Oro har, jende guztiak honen berri izan dezan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dezaten agintzea, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. artikuluan finkatutako ondorioetarako.

Bosgarrena. Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea; Aginduaren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezarri ahal izango zaio Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari, hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, Agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 28a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik