- AGINDUA, 2008ko abenduaren 1ekoa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaz betetzeko deialdi publikoa iragartzekoa - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2008ko abenduaren 1ekoa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaz betetzeko deialdi publikoa iragartzekoa
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 242
- Hurrenkera-zk.: 7036
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/12/01
- Argitaratze-data: 2008/12/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
«Goi-kargudunaren idazkaria»ren lanpostu bat hutsik dagoenez, sail honek lanpostu hori (eranskinean adierazitakoa) izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan (EHAA, 1989ko uztailaren 28koa) xedatutakoari jarraituz eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren. Hona hemen
OINARRIAK
Lehenengoa. Agindu honen eranskinean aipatutako baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eskatu ahalko dute agindu honen bitartez bete nahi den lanpostua.
Bigarrena. Izangaiek eskaera Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzara bidaliko dute eta, bertan, datu pertsonalak eta betetzen ari diren lanpostua adierazi beharko dituzte. Bestalde, eskaera aurkezteko 15 egun balioduneko epea izango dute, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Hirugarrena. Izangaiek eskaerarekin batera «curriculum vitae» igorri beharko dute eta bertan honako hauek adieraziko dira:
Ikasketa-tituluak.
Bete izan dituzten lanpostuak Herri Administrazioan zein, hala bada, enpresa pribatuetan.
Egindako ikasketa eta ikastaroak, hizkuntzak, bai eta hautagaiak egokitzat jotzen dituen gainerako merezimenduak ere.
Eskabidearekin batera, eskaturiko baldintzak eta adierazitako merezimenduak egiaztatzeko beharrezko agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Halaber, egoki iruditzen zaizkien argitalpen, txosten edo bestelako agiriak erantsi ditzakete.
Laugarrena. Deialdi hau Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Argitaratzeko epea, gehienez hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitu den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Administraziorekiko auzi-errekurtsoa ere aurkez daiteke, Administraziorekiko Auzietako Epaitegian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 1a.
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburua,
GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.
Deialdiko lanpostua:
Izena: Goi-kargudunaren idazkaria (520010. kodea, 66. dot.).
Lantokia: Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza.
Herria: Vitoria-Gasteiz.
Kidegoa: C1 edo D1.
Destino-osagarriaren maila: 18.
Berariazko osagarria: VI-A.
Hizkuntza-eskakizuna: 2.
Derrigortasun eguna: datarik gabekoa.
Lanpostua betetzeko baldintzak:
C1 edo D1 kidegokoa izatea.
Euskal Autonomia Erkidegoko karrerako funtzionario izatea administrarien edo administrari-laguntzaileen kidegoan eta jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.
Halaber, lehen aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira, baldin eta derrigorrezko eszedentzian, beste administrazio publikoren baten zerbitzura, suspentsio-egoeran edo borondatezko eszedentzian badaude. Horretarako, egoera horietarako ezarritako epea beteta eduki behar dute, eta jarduneko zerbitzura itzuli behar dute.
Urtebeteko edo biko esperientzia edukitzea, lanpostua atxikita dagoen administrarien kidegoari edo administrari laguntzaileen kidegoari dagozkien lanetan.


