- AGINDUA, 2008ko abenduaren 1ekoa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena. Honen bidez, Orereta Ikastola, Koop. E. kooperatiba-sozietateari herri onurako izaera ematen zaio. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2008ko abenduaren 1ekoa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena. Honen bidez, Orereta Ikastola, Koop. E. kooperatiba-sozietateari herri onurako izaera ematen zaio.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 9
- Hurrenkera-zk.: 162
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/12/01
- Argitaratze-data: 2009/01/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
2008ko urriaren 8an, Luis María Ezeiza Irazu jaunak Orereta Ikastola, Koop. E. elkartearen izenean eta ordezkaritzan, aipatutako entitateari herri onurako izaera ematea eskatu zuen. Eskaerarekin bat, herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzen duen otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuaren 7. artikuluan zehazten diren betekizunak betetzeko galdatutako dokumentazioa ere aurkeztu zuen.
2008ko urriaren 10eko idatzi baten bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari txosten bat eskatu zitzaion, kooperatibari herri onura izaera ematea egokitzat jotzen zuenentz irizpena eman zezan, 64/1999 Dekretuaren 9. artikuluak xedatutakoa betez. Eskaera horri erantzunez, 2008ko urriaren 21ean, Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzaren Aholkularitzaren Juridikoaren arduradunaren idatzia jaso zen, eskaerari baiezko irizpena emanez.
2008ko azaroaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bitartez, espedientea jendaurrean jarri zen, horrela, interesatuta zegoen edonork espedientea aztertu ahal zezan eta alegazioak jar zitzan, hogei eguneko epean. Epe horren barruan, ez zen inolako alegaziorik aurkeztu.
Aurreko egiteei ezargarri zaizkie ondorengo
Euskadiko Kooperatiben 4/1993 Legeak bere 137.2 artikuluan dio, Euskadiren onuraren sustapenari laguntzen dioten kooperatibak herri onura izaera emango diela Eusko Jaurlaritzak, erregelamendu bidez ezarritako prozedura, araubidea eta betekizunen arabera.
Artikulu hori garatuz, otsailaren 2ko 64/1999 Dekretua onartu zen, herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozedura eta betekizunen araudia onartzeko dena.
Herri onurako izaera emateko 64/1999 Dekretuaren 7. eta hurrengo artikuluetan ezarritako izapideak bete dira.
64/1999 Dekretuak, herri onurako izaera lortzeko bere 5. artikuluan ezartzen dituen betekizunak zuzen bete direla baieztatu da.
64/1999 Dekretuaren 11. artikuluaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburua da kooperatiba-sozietate bati herri onurako izaera emateko eskuduna.
Hori guztia dela eta, aipatutako arauak eta ezargarri diren gainontzeko arau orokorrak ikusirik
Lehenengoa. Orereta Ikastola, Koop. E. elkarteari herri onurako izaera ematea.
Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari. Berraztertzeko errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 116. eta 117. artikuluak). Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan. Horretarako epea bi hilabetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 46. artikuluan ezarritakoa betez (29/1998 Legeak Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen du).
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 1a.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


