Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2008ko abenduaren 2koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean aurreikusitako Arbitraje Batzordeko idazkariak bere kargua uztea eta bere ordezkoa izendatzea xedatzeko dena - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2008ko abenduaren 2koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean aurreikusitako Arbitraje Batzordeko idazkariak bere kargua uztea eta bere ordezkoa izendatzea xedatzeko dena

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 239
  • Hurrenkera-zk.: 6951
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/12/02
  • Argitaratze-data: 2008/12/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Ogasun; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren III. kapituluko 3. atalak Arbitraje Batzorde bat arautzen du eta Itunaren 66. artikuluaren 1. paragrafoak ezarritakoaren arabera, Batzordearen eginkizunak honako hauek dira:

  1. Estatuko Administrazioaren eta foru aldundien artean edo hauen eta beste autonomia erkidegoetako administrazioen artean sortzen diren auziak ebaztea, bai zerga itunduen lotura-puntuen aplikazioari dagokionez, bai administrazio bakoitzari zenbateko zatia dagokion zehazteko, Sozietateen gaineko Zerga edota Balio Erantsiaren gaineko Zerga administrazio bati baino gehiagori ordaindu behar zaionean.

  2. Banako zerga harremanetako arazo zehatzetan ekonomia-itun hau interpretatzeko eta aplikatzeko orduan administrazio interesatuen artean sor litezkeen auziak erabakitzea.

  3. Zergadunen egoitza dela-eta sor litezkeen desadostasunak ebaztea.

    Bere aldetik, aipaturiko Arbitraje Batzordeari buruzko Arautegiak, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak hartutako erabakiaren bitartez 2007ko uztailaren 30eko dataz onarturikoak, bere 7. artikuluan honako hau ezartzen du:

    1. Arbitraje Batzordeak idazkari bat izango du. Idazkari hori ezin da Batzordeko kide izan eta honako hauetako baten zerbitzuko pertsona izango da: Estatuko Administrazio Orokorra, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra edo foru aldundiak.

    2. Ekonomia eta Ogasun ministroak eta Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak izendatuko dute Arbitraje Batzordeko idazkaria. Beronek, txandakatua izan arte, hiru urtez jardungo du.

      (...)

    Azken artikulu hau betetzeko helburuz, zerikusia zuten administrazio guztiek akordioa hartu zuten idazkari izatea lehenengo aldiz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko funtzionario bati egoki zekion.

    Horiek horrela Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2008ko urtarrilaren 2ko Aginduaren bitartez Nekane Bolinaga Alcelay andrea, aipaturiko administrazioko funtzionarioa, alegia, Arbitraje Batzordeko idazkari izendatu zen.

    Izendatua izan ondoren, Nekane Bolinaga Alcelay Andrea hasi da bere eginkizunak betetzen Ogasun eta Herri Administrazio Sailaz kanpoko atal organiko batean, atal horren kokapena egoitza bezala ezarrita dagoenarena ez delarik. Aurrekoa kontuan hartuta eta eraginkortasun arrazoiak direla medio, bere ordez beste norbait jartzea komeni da.

    Horren ondorioz eta lehenago aipaturiko arauak betez, honako hau

Lehenengoa. Nekane Bolinaga Alcelay andreak Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren III. kapituluko 3. sekzioan aurreikusitako Arbitraje Batzordeko idazkari kargua utz dezala.

Bigarrena. José Ramón Martínez Martínez jauna Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren III. kapituluko 3. sekzioan aurreikusitako Arbitraje Batzordeko idazkari izendatzea.

Hirugarrena. Agindu hau Ekonomia eta Ogasun ministroari eta Arbitraje Batzordeko lehendakariari jakinaraztea.

Laugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, denek jakin dezaten.

Bosgarrena. Agindu hau 2009ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 2a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik