Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2008ko abenduaren 3koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeetako Gobernu Batzordeetako kideek aurreikuspen sozialaren arloan duten prestakuntzari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

ORDEN

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 241
  • Hurrenkera-zk.: 7012
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/12/03
  • Argitaratze-data: 2008/12/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Etorkizunean pentsiodunak izango diren pertsonen eskubideen mesederako izango den kudeaketa eraginkorra faboratzeko, enpleguko pentsioen funtsen jarduerei eta ikuskapenari buruzko ekainaren 3ko 2003/41/EB Zuzentarauak enplegu-sistemak kudeatzeko trebakuntzari eta esperientziari buruzko baldintzak barne hartzen ditu. Horrela, esparru horretan inskribatua dagoen borondatezko aurreikuspen sozialeko erakundeen jarduera jakin batzuk arautzen dituen maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuak arazo hori barne hartzen du, eta horretaz gain, gobernu-organoen trebakuntza ere azpimarratzen du.

Halaber, eta zabalagoa den ikuspegi batetik, 2006an Eusko Jaurlaritzak onartutako Aurreikuspen Sozial Osagarriaren Planaren jardun-ildoetako baten bitartez kudeaketa-prestakuntzaren estandarrak hobetzea eta prestakuntza-eskaria bera sustatzea nahi da, bai gobernu-organoei dagokienez, bai Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeetako teknikariei dagokienez.

Aktiboen bolumenak eta aurreikuspen teknikoek lortutako zenbaterainokoa kontuan hartuz, eta haien bilakaera alde batera utzi gabe, ezinbestekoa da bi eremu horietako (teknikoa eta gizarte-ordezkaritzakoa, hain zuzen ere) prestakuntza hobezinaz arduratzea. Prestakuntza funtsezko pieza gisa jasotzen da, erabakiak hobeki har daitezen bermatzeari dagokionez. Gobernu-organoek behar adina ezagutza eduki behar dute euren egitekoak behar bezala gauzatu ahal izateko eta dituzten betebeharrak honako hauek lortuz betetzeko: pertsona elkartuen kolektiboaren eskubideak eta prestazioak hobeki babestea, arriskuak kontrolatzea eta pentsio-sistemen administrazio zuzena sustatzea.

Gutxienez, honako hauek lortu nahi dira: Gobernu Batzordeetako kide guztiek euren egitekoak uler ditzaten, eta dituzten betebehar eta erantzukizunak direla-eta, erabili eta ulertu behar dituzten agiri eta kontzeptuekin (juridikoak, aktuarialak, inbertsiorakoak, eta kudeaketarekin eta zergekin lotutakoak) eroso senti daitezen. Alabaina, gehiago ere lortu nahi da, irismen handiagoko prestakuntza-ibilbide bat sustatuz. Xede hori lortu ahal izateko, «zer» (ikastaroen edukiak) eta «nortzuk» (ikastaro horiek emateko baimena duten instantziak) zehaztea da agindu honen mamia.

Ondorioz, honako hau

Erabakiak ezin hobeki hartzeko modua eta Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeetan elkartutako pertsonen eskubideen mesederako jokatuko duen kudeaketa eraginkorra lortzea faboratzeko, agindu honek honako helburu hauek ditu:

  1. Aurreikuspen sozialari buruzko prestakuntza-ikastaroen kontzeptua arautzea.

  2. Maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuaren 2. artikuluaren arabera Gobernuko organoei exijitzen zaien oinarrizko trebakuntzaren ezinbesteko baldintza betetzeko modua zehaztea.

  3. Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeetako Gobernu Batzordeak osatzen dituzten kideen prestakuntza sustatzea, gutxieneko arau-eskakizunetatik haratago.

    Helburu horiek lortu ahal izateko, agindu honek honako hauek arautuko ditu:

    1. 92/2007 Dekretuan jasotzen den aurreikuspen sozialeko prestakuntzaren kontzeptua eta horren modalitateak xedatzea. Horretarako, lehentasunezko interesa duten prestakuntza-moduluak zehaztuko dira.

    2. Lehentasunezko interesa duten prestakuntza-moduluak irakasteko baimena lor dezaketen instantziak egiaztatzeko prozedura.

    3. Euskadiko Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeen Erregistroaren barruan sail berezi bat ezartzea, erakunde horietako Gobernu Batzordeen prestakuntza-mailari buruzkoa.

Agindu honen bitartez, Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeek euren kideei eskaini ahal izango dizkieten prestakuntza-ikastaro ezberdinak ezartzen dira, aurreikuspen sozialari buruzkoak; Gobernu Batzordeak osatzen dituzten kideen artean zein Aurreikuspen Sozialeko Erakundeei atxikita dauden baina Gobernu Organoetakoak ez diren pertsonei eskaini ahal izango zaizkie ikastaro horiek.

Ikastaro horien helburua honako hau da: jarraibideak ezartzea eta Erakundearen kudeaketari edo ordezkaritzari behar bezala heldu ahal izateko irizpidea eta prestakuntza edukitzea.

Bi motatakoak izango dira:

  1. Oinarrizko prestakuntza-ikastaroa.

    1. Hartzaileak.

      1. Oinarrizko modulua Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeetako gobernu-organoetako kideen prestakuntzara bideratuko da, kide horiek behar adina titulazio edota sektore horretan hiru urteko esperientzia egiztatua ez badute, eta beraz, maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuaren 2. artikuluan eskatzen den trebakuntzara iristen ez badira.

      2. Orobat, adierazitako Dekretuan hitzartutako trebakuntza-exijentzia horiek betetzen badituzte ere, interesgarria baderitze, honako hauek ere joan ahal izango dira ikastaro horietara: gobernu-organoetako edozein pertsona, BASEetan txertatutako aurreikuspen-planetako edozein ordezkari eta BASEetako edozein langile.

    2. Ikastaroaren edukia.

      Bi atal desberdinez osatua dago:

      1. On-line edo presentziazko prestakuntza; honako ikasgai-zerrenda garatuko da:

      • Pentsio-sistema kapitalizatuen funtzionamendua.

        Jatorria eta historia.

        Ezaugarri nagusiak (kapitalizazioa, interes-tasa konposatua, kapital/errenta konbertsio-faktoreak eta abar).

        Erakunde-motak. Bestelako pentsio-erakundeak.

        Egitura eta ezaugarri nagusiak (PD/AD, sarbidea, erretirorako adina, etendako bazkidea, eta abar).

        Gizarte Segurantza.

        Aurreikuspen-sistemen helburuak eta pentsio publikoekiko lotura.

        Organismo publiko eskudunak.

        Kanpoko eragileen harremanak eta egitekoak; honako hauek dira kanpoko eragileak: aktuarioak, aholkulari juridikoak, ondare-aholkulariak, gordailuzainak, pentsio-sistemei buruzko aholkulariak, emaitzen analisigileak, administrazio-kudeatzaileak, kontu-ikuskariak eta abar.

      • Aurreikuspen osagarriaren esparru juridikoa.

        Sarrera.

        Oinarrizko eduki-araudia.

        Zerga-araudia.

        Estatu-esparruari eta Europako esparruari buruzko erreferentzia laburra.

        Batzordeetako kideen betebeharrak eta erantzukizunak.

      • Erakundearen ondarearen inbertsioaren printzipioak ezagutzea eta ulertzea.

        Inbertsio-politikaren printzipio orokorrak (dibertsifikazioa, arriskua/errentagarritasuna, epea, likidezia, interes-tasen eragina, ziklo ekonomikoa, kongruentzia, batez bestekora itzultzea, informazio-iturriak eta abar).

        Aktibo-motak eta horien ezaugarriak.

        Pentsio-fondoen aktiboa eta pasiboa: obligazioak, edo pentsio-sistemen hornikuntza, kapitalizazio-politikak (PDak), eta aktibo/pasiboko tresnak.

        Pentsio-sistemen inbertsio-estrategiak, errentagarritasun/arrisku binomioari dagokionez, eta epe luzeko ikuspegiarekin. Asset Allocation. Zorroak optimizatzea. Kudeaketa-motak (aktiboa, pasiboa, hautazkoa). Inbertsio-tresna berriak.

        Inbertsio Printzipioen Deklarazioa. Alderdi erabakigarriak eta araudia.

        2. Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeak berak eta Erakundean bertan eman beharreko prestakuntza.

        Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeak saio monografiko gehigarri bat antolatu beharko du, BASEaren espezialitateen azterketari buruzkoa, hau da, Estatutuen, Araudien, funtzionamendu-arauen eta Erakundeak kanpoko eragileekin dituen zerrendaren aurkezpena. Erakundearen lehendakariak baldintza hori bete dela egiaztatuko du, jardunaldiaren antolakuntzaren oinarrizko xehetasunak eta bertaratutako pertsonen harremanak jasoko dituen idazki sinatu baten bitartez.

        Nolanahi ere, araudiei dagokienez ekitaldian gertatutako aldaketei buruzko ezagutzak eguneratzeko beharrezkoak diren baliabide guztiak jarri beharko ditu BASEak (zirkularren, aurkezpenen eta abarren bitartez).

    3. Ikastaroak emateko modalitateak.

      1. Presentziazko ikastaroak.

    1. 1 idatz-zatian adierazitako ikastaroak presentziazko prestakuntzako 12 ordu edukiko ditu gutxienez, eta gutxienez hiru saiotan (bakoitza lau ordukoa) banatuko dira prestakuntza-ordu horiek. Urterokoak izango dira prestakuntza-jardunaldi horiek.

      2. On-line ikastaroak.

      Oinarrizko ikastaroaren irisgarritasun unibertsala errazteko, eta ikastaroaren presentziazko modalitatearen alternatiba gisa, Internet bidez on line ere gauzatu ahal izango da.

      BASEek, prestakuntza-maila betetzeko dituzten premien arabera, Internet bidezko sarbidea eskatuko diote Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzari, Erakundearen Gobernu Batzordeko kideentzat. Adieraziko den Internet-helbidean eskuragarri egongo da ikastaroa, eta epe mugatu bat ezarriko da sistemako lehen sarreratik aurrera ikastaroa burutzeko. On-line ikastaroak presentziazko ikastaroaren antzeko batezbesteko iraupena edukiko du. On-line ikastaroko ikasleek posta elektroniko bidezko eta telefono bidezko tutoretza-zerbitzua edukiko dute eskueran, ikastaroa egitean sor litezkeen zalantzak argitu ahal izateko.

    1. Prestakuntza-jarduera burutu dela egiaztatzen duen ziurtagiria.

      Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak izendun ziurtagiri ofiziala emango die ikastaroaren edozein modalitate burutu duten pertsona guztiei. Ikastaroak emateko baimena duen instantziak izapidetuko du ziurtagiri horien eskaera. Oinarrizko ikastaroa egin behar duten Gobernu Batzordeetako kideen kasuan (maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuaren 2. artikuluaren arabera), eskaera horrekin batera, BASEaren lehendakariaren ziurtagiria ere aurkeztu beharko da; kide hori Erakundearen espezifikotasunak aztertzeko modulura ere joan dela jaso beharko du (3.1.b.2 idatz-zatia) lehendakariaren ziurtagiri horrek.

    2. Ikastaroaren baldintzak.

      Euskadiko BASEen Erregistroan inskribatutako Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakunde guztiek, behar adinako aurrerapenarekin, ikastaroaren xehetasunei eta izen emateko eskaera izapidetzeko prozedurari buruzko informazio guztia jasoko dute. Gobernu Batzordeko kide guztien artean zabaldu beharko da informazio hori.

      Era berean, BASEek oinarrizko ikastaroak antolatu eta kudeatu ahal izango dituzte, euren baliabideekin. Eusko Jaurlaritzak ikastaroan parte hartu duten pertsonei ziurtagiriak emateko, emandako gutxieneko edukiak agindu honetako 3.1.b.1 idatz-zatian ezarritakoak direla frogatu beharko du Erakundeak.

  2. Ikastaro aurreratuak.

    1. Hartzaileak.

      Honako baldintza hauek betetzen dituzten Gobernu Batzordeetako kideei zuzenduko zaizkie modulu aurreratuak: oinarrizko modulua burutua edukitzea, edota behar adina titulazio edo aurreikuspen sozialaren sektorean gutxienez hiru urteko esperientzia egiaztatua edukitzea, Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeen jarduera jakin batzuk arautzen dituen maiatzaren 29ko 92/2007 Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoaren arabera. Eta baita Aurreikuspen Sozialeko Erakundeei atxikita dauden baina Gobernu Organoetakoak ez diren langileei ere.

    2. Era berean, modulu aurreratuak bi motatakoak izan daitezke:

      1. Modulu aurreratu orokorrak; horrelako moduluak beteko dituzten eremuak oinarrizko moduluetan aurreikusitakoak baino sakontasun eta ardura handiagoz gauzatuko dira. Honako eremu hauetakoren bat beteko dute:

      Praktika onen eta gobernaketa onaren kodeen azterketa, pentsio-sistemen kudeaketari aplikatuak.

      Oinarrizko eduki-araudia.

      Fiskalitatea.

      Aurreikuspen sozialeko sistemen printzipio aktuarialak eta diseinua. Inbertsio-profilak eta aukerak. Aseguramendua eta berrasegurua.

      Pentsio-sistemen eraketa, dokumentazioa, administrazioa eta finantzaketa.

      Bazkidearekiko komunikazioa eta informazioa, pentsio-sistemen kudeaketa, giza baliabideak, ordainketa eta aurreikuspen osagarria.

      2. Inbertsioen kudeaketari buruzko modulu espezifikoa.

      Kapitalen merkatuen jokabidea epe luzean.

      Aktibo-mota garrantzitsuenak eta horien ezaugarriak, arrisku/errendimendu binomioa barne hartuta.

      Atzerriko inbertsioaren ondorioak, aldaketarako arriskua eta hori kontrolatzeko sistemak (esaterako, estaldura monetarioa) barne hartuta.

      Aktibo espezializatu motak, tresnak eta teknikak, eta kasu bakoitzari aplika daitekeen arrisku/errendimentu profilaren nondik norakoak.

      Prestazio Definituko planetan, inbertsio-politikaren helburuak (arrazoiak barne hartuta), aktibo-moten arteko esleipen/banaketa estrategia eta horrek dakartzan arriskuen balorazioa.

      Ekarpen Definituko planen kasuan, eskainitako hautazko planen maila eta mota zehazteko irizpideak, halakorik badago.

      Izan ere, planak inbertitzen dituen aktibo espezifiko motak (halakorik badago, deribatuak eta monetaren estaldurak barne hartuta), hartutako arrisku-mota eta arrisku horiei jarraipena egiteko eta kontrolatzeko modua.

      Kudeaketa-mandatuen funtsezko baldintzak (kanpoko kudeatzaileentzat), kontratu-mota eta ordaintzen diren komisioak ulertzea barne hartuta.

Erakunde publikoek zein pribatuek eskatu ahal izango dute aurreikuspen sozialeko prestakuntza-ikastaro ezberdinak emateko baimena, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  1. Aurreikuspen sozialean adituak diren irakasleak edukitzea, eta langile horiek aktuarioen alorreko, zuzenbideko, ekonomia- eta enpresa-zientzietako, edo bestelako goi-mailako titulazioa edukitzea, betiere aurreikuspen sozialean, Gizarte Segurantza alorrean, aseguru-erakundeetan edo antzekoetan gutxienez hiru urteko esperientzia egiaztatzen badute.

  2. Ikasle kopururako egokiak diren instalazioak eta baliabide material eta didaktikoak edukitzea.

  3. Agindu honen 3. artikuluan barne hartutako edukiak aintzat hartuz, prestakuntza-programa bat ezartzea.

    Prestakuntza-ikastaro horiek eman nahi dituzten pertsona eta erakundeek Euskadiko BASEen Erregistrora bidali behar dute eskaera, honako agiri hauekin batera:

  1. Eskabide-orri normalizatua (1. eranskina).

  2. Prestakuntza-proiektu globala deskribatzen duen txostena, honako hau zehaztuz:

    Helburu orokorrak eta espezifikoak.

    Prestakuntza-programa, edukiak eta iraupena.

    Aurreikusitako ebaluazio-tresnak.

  3. Giza baliabideei buruzko txostena; irakasleen zerrenda zehaztu beharko da txosten horretan, haien profila eta horietako bakoitzak irakatsiko dituen edukiak adieraziz. Irakasle bakoitzak erakundearekin duen lan-harremana eta titulazioa, prestakuntza espezifikoa, irakaskuntza-esperientzia eta lanbide-esperientzia ere zehaztuko dira txosten horretan. Orobat, irakaskuntzari dagokionez irakasle bakoitzaren gaitasuna Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetakoa edo soilik horietako batekoa den zehaztuko da.

    Baimena lortzeko eskaerak oso-osorik betetzen ez badira edo derrigor aurkeztu beharreko agiriekin aurkezten ez badira, eskatzaileari hamar eguneko epea emango zaio, akatsa zuzendu dezan edo falta diren agiriak aurkez ditzan, eta ohartaraziko zaio ezen, agindutakoa bete ezean, eskaerari uko egin diola ulertuko dela. Kasu horretan, Administrazioak eskabideari buruzko ebazpena espresuki eman beharra dauka, eta baita jakinarazi beharra ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 71.1 eta 42.1 artikuluetan xedatutakoa betez.

    Agindu honetan xedatutako baldintzak betetzen dituzten erakunde eskatzaileen trebakuntza onartuko duen dagokion administrazio-ebazpena emango du Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzak.

BASEetako Gobernu Batzordeetako kideek prestakuntza-maila betetzen dutela baliozkotzat jotzeko, Euskadiko BASEen Erregistroan sail berezi bat sortu da; sail horretan, Erakundeen Gobernu Batzordeetako kide guztien trebakuntza jasoko da, eta era berean, sail horretan jakinaraziko beharko dira kideei dagokienez gertatzen diren aldaketa guztiak, eta baita agindu honen betetze-maila ere.

Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakunde guztiek inprimaki bat bete beharko dute urtero (2. eranskina); inprimaki horretan, honako hauek adierazi beharko dira: batetik, Gobernu Batzordeko kideek prestakuntza-baldintzak betetzen ote dituzten, eta bestetik, Erakundearen prestakuntza-plana. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak igorriko du inprimaki hori, Erakunde guztiek urtero igortzen duten kontabilitate-estatistikari buruzko informazioarekin batera.

Lehenengoa. Ordezko araubidea.

Agindu honetan administrazio-prozedurari dagokionez aurreikusi ez den guztian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea bete beharko da.

Bigarrena. Laguntzen deialdiak.

Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak urtero egin ahal izango du aurreikuspen sozialeko prestakuntzarako laguntzen deialdia.

Hirugarrena. Indarraldiaren hasiera.

Dekretu honen indarraldia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 3a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.

Erakundearen izena:__________________________________________________________________________________

Kalea:_____________________________________________________________________________________Zk.:_____

Udalerria:___________________PK:_________Telefonoa:_______________________ Faxa:________________________ E-maila:______________________ _____________________________________________________________________

IFZ:_____________________________________________Harremanetarako:_______________________________

Irakatsi nahi den modulua:

n Oinarrizkoa

n Aurreratu orokorra

n Inbertsioei buruzko aurreratua

Irakasleak Titulazioa* Irakatsiko duen gaia

(*) Titulazioaren eta irakatsi nahi diren gai-arloetako esperientziaren fotokopia konpultsatua erantsi beharko da.

Honako agiri hauek erantsi dira (X jarri dagozkien laukitxoetan):

n Irakasle aditu bakoitzari dagokion titulazioaren eta esperientziaren fotokopia konpultsatuak.

n Prestakuntza-proiektu globala deskribatzen duen txostena.

n Giza baliabideei buruzko txostena.

n Instalazioak eta baliabide material eta didaktikoak deskribatzen dituen txostena.

n Ikastaroan izen eman duten pertsonei emango zaizkien agiriak.

Vitoria-Gasteiz, 200..(e)ko (a).

  1. Gobernu Batzordearen trebakuntza-baldintzaren betetze-maila ezagutzea.

  2. BASEek dagoeneko gauzatu duten prestakuntza-jarduera eta aurrerantzean gauzatu nahi dutena (teknikarientzat zein Gobernu Batzordeko kideentzat) ezagutzea.

  3. Prestakuntza-gabeziak eta gai interesgarriak atzematea.

    BETE BEHARREKO FITXA

  1. Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundearen identifikazioa.

  2. Kideen profila/trebakuntza.

    Gobernu Batzordea osatzen duten kideen guztizko kopurua.

    Goi-mailako titulazioa eta aurreikuspen sozialean gutxienez hiru urteko esperientzia duten kideen guztizko kopurua.

    Goi-mailako titulazioa eta aurreikuspen sozialean hiru urtetik beherako esperientzia duten kideen guztizko kopurua.

    Goi-mailako titulaziorik ez duten baina aurreikuspen sozialean gutxienez hiru urteko esperientzia daukaten kideen guztizko kopurua.

    Goi-mailako titulaziorik eta aurreikuspen sozialean gutxienez hiru urteko esperientziarik ez duten kideen guztizko kopurua.

  3. Azken urtean gauzatutako prestakuntza-jarduera.

  1. Espezifikoki Gobernu Batzordeko kideei zuzendutako prestakuntza-jarduerari emandako arreta, berezko baliabideak barne hartuta.

    Prestakuntza-ekintzen kopurua.

    Emandako denbora (ordu kopurua guztira).

    Partehartzaileen kopurua.

  2. Espezifikoki teknikariei zuzendutako prestakuntza-jarduerari emandako arreta, berezko baliabideak barne hartuta:

    Prestakuntza-ekintzen kopurua.

    • Emandako denbora (ordu kopurua guztira).

    • Partehartzaileen kopurua.

  3. Prestakuntza-mota.

    Autoprestakuntza.

    Presentziazko prestakuntza.

    Presentziazkoa ez den prestakuntza.

  4. Prestakuntzaren ikasgai-zerrenda.

    Oinarrizko araudia.

    Zerga-araudia.

    Aktuariala.

    Inbertsioak.

    Kudeaketa-plana.

    Gobernaketa Ona.

    Beste bat (zehaztu).

  5. BASEak prestakuntzan inbertitutako kopurua adierazi.

  1. Erakundearen prestakuntza-planak.

  1. Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeak Prestakuntza Plan idatzia dauka; horretan, Gobernu Batzordeko kideen prestakuntza-politika zehazten da.

    Bai.

    Ez (4.3 galderara joan).

  2. Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeak Prestakuntza Plan idatzia dauka; horretan, teknikarien prestakuntza-politika zehazten da.

    Bai.

    Ez (4,4 galderara joan).

  3. Erakundeak Prestakuntza Plan idatzirik ez badu, gobernu-organoko kideen ikaskuntza eta autoprestakuntza sustatzera zuzendutako esperientziaren bat gauzatzeko asmorik ba al du?

    Bai, esperientzia hori zertan datzan eta emaitzak zein balorazio duen adierazi.

    Ez.

  4. Erakundeak Prestakuntza Plan idatzirik ez badu, teknikarien ikaskuntza eta autoprestakuntza sustatzera zuzendutako esperientziaren bat gauzatzeko asmorik ba al du?

    Bai, esperientzia hori zertan datzan eta emaitzak zein balorazio duen adierazi.

    Ez.

  5. Prestakuntza Planean edo aurreikusitako prestakuntza-jardueran barne hartutako prestakuntzaren ikasgai-zerrenda.

    Oinarrizko araudia.

    Zerga-araudia.

    Aktuariala.

    Inbertsioak.

    Kudeaketa-plana.

    Gobernu Ona.

    Beste bat (zehaztu).

    Oharrak

    ---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik