- AGINDUA, 2008ko abenduaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, ikastetxeetako Ulibarri programak 2009-2010 ikasturtean izango dituen gehienezko diru-baliabideak, programan sartzeko eta jarraitzeko baldintzak eta ikastetxe bakoitzak programarako izango dituen dedikazio-orduak zehaztuz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2008ko abenduaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, ikastetxeetako Ulibarri programak 2009-2010 ikasturtean izango dituen gehienezko diru-baliabideak, programan sartzeko eta jarraitzeko baldintzak eta ikastetxe bakoitzak programarako izango dituen dedikazio-orduak zehaztuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 244
- Hurrenkera-zk.: 7082
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/12/03
- Argitaratze-data: 2008/12/22
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Abenduaren 23ko 323/2003 Dekretuak (abenduaren 31ko EHAA) Hizkuntza Normalkuntzako Ulibarri programa arautzen du. Unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako Hizkuntza Normalkuntza Proiektuen garapenean parte diren eragileen arteko elkarlanak osatzen du programa: Administrazioa, ikastetxeak, bestelako instantziak.
Aipatu Dekretuaren 5.2.b) artikuluak ezartzen du Ulibarri programan dauden ikastetxe kontzertatuek diru-laguntza jasoko dutela Hizkuntza Normalkuntzako ardura teknikoa hartzen duen irakaslearen dedikazioa estaliz.
Bestalde, Dekretuak 12. artikuluaren lehen pasartean dio programan sartzeko eskabideak baloratzeko irizpideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren Agindu bidez ezarriko direla.
Hortaz, Ulibarri programak eta bertan 2009-2010 ikasturtean arituko diren ikastetxeek izango dituzten baliabideak finkatu behar dira batetik eta, bestetik, programan sarbidea eskatu nahi duten ikastetxeentzat prozedura eta baloratzeko irizpideak ezarri behar dira Agindu bidez.
Honen guztiaren haritik
Ikastetxe berriak sartzeko: 400.000,00 euro.
Lehendik daudenen jarraipenerako: 2.680.000,00 euro.
Atal honetan zehaztutako gehienezko zenbatekoa gehitu edo gutxitu daiteke eskatutako guztirakoa kontuan hartuz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren bestelako diru-laguntza programetan agortu gabe geratutako aurrekontuzko baliabideak eta beti ere berauen ebazpenak ebatzi aurretik. Horrelakoetan, jendeaurrean agerian jarriko da Hezkuntza sailburuordearen Ebazpenaren bidez.
Normalkuntzako proiektua bera. Gehienez 0,60 puntu.
Ikastetxearen errealitatera egokitutako proiektua da. Diagnostiko sakonean onarritzen da. Eragin esparru garrantzitsuenak hartu ditu aintzakotzat, eta erabakiak hartzeko jarraitu den prozedurak adostasun nahikoa bermatzen du (0,60).
Ez da bete-betean ikastetxearen errealitatera egokitzen. Diagnostikoa ez da hain sakona. Eragin esparru gehienak aintzakotzat hartu baditu ere, gabeziak antzematen dira, eta erabakiak hartzeko jarraitu den prozedurak adostasun arazoak ekar ditzake epe luzera (0,40).
Aurkeztutako proiektuak zuzendu beharreko gabezia larriak ditu. Ez da ikastetxearen errealitatera egokitzen. Diagnostikoa eskasa da, eta elaborazioak berak hutsune nabarmenak ditu (0,20).
Proiektuaren garapenaren egoera. Gehienez 0,3 puntu.
Diagnostikoa burutu eta proiektua elaboratu eta adosteaz gain, ikastetxeak urteko normalkuntza plana ezarria du dagoeneko. Normalkuntzako Batzordea eta teknikaria izendatu dituzte eta euren funtzioak erabat eragingarriak dira. Diseinatutako jarduerak normaltasunez ari dira gauzatzen (0,30).
Diagnostikoa egiteko fasea, proiektua elaboratzekoa eta adostasunak biltzekoa ikastetxeak egoki burutu baditu ere, proiektuaren ezarpena hasierako fasean dago. Plana garapenerako abiapuntuan dago (0,20).
Diagnostikoa egiteko fasea, proiektua elaboratzekoa eta adostasunak biltzekoa ikastetxeak burutu baditu ere, fase hau ezin dugu amaitutzat eman, dokumentu hauei osatu, berrikusi eta konpondu beharra somatzen zaie oraindik (0,10).
Proiektuak eraginpean dituen ikasleak. Gehienez 0,10 puntu.
Horretarako ikastetxearen gela kopurua 0,001 zenbakiaz biderkatuko da. 100 gela edo gehiago dituzten ikastetxeak gehienezko puntuazioarekin sailkatuko dira.
Ikastetxeek, Ulibarri programan onartuak izateko aurreko hiru irizpidetan izandako puntuazioaren batura, gutxienez 0,41 puntukoa izan beharko dute.
Puntuazioan bat datozen ikastetxeen kasuan, ikasle kopuruak finduko du hirugarren balorazio irizpidea. Laugarren dezimal moduan ezarriko da ikastetxe hauen hurrenkera txikienetik handienera. Gela eta ikasle kopurua Sailaren estatistika zerbitzuan erabaki proposamena egiteko garaian dauden azken matrikula datuetan oinarrituko da.
Balioespen batzordeak igorritako datuetan oinarrituz eskabide bakoitzari dagokion puntuazioa esleituko dio Jaba Batzordeak eta, lortutako puntuazioaren arabera eta beheranzko hurrenkeran, izangaien zerrendak osatu eta onarpen proposamenak egingo ditu. Honetarako desberdindu egingo dira publikoak direnak eta ez diren ikastetxeak.
Aurrekontuak jarritako bitartekoak kontuan izanik, abenduaren 23ko 323/2003 Dekretuaren arabera Hezkuntza sailburuordeak ebatziko ditu eskabideak.
Hezkuntza sailburuordearen 2008ko uztailaren 22ko ebazpenak ezarritako ordu-dedikazioa da, 2009-2010 ikasturtean bertan agertzen diren ikastetxeei esleituko zaiena.
2007ko urriaren 16ko Ebazpenean ebaluatuak izan ez diren ikastetxeen kasuan, ikastetxearen neurrian oinarritutako irizpidea erabiliko da 2009-2010 ikasturtean.
Agindu honetara bilduz, dagokion Ebazpenaren bidez, Ulibarrin sartzen diren ikastetxeen kasuan, ikastetxearen neurrian oinarritutako ordu dedikazioa esleituko zaie.
Ordu-esleipenerako, ikastetxearen neurrian oinarritutako irizpidea erabiliko den ikastetxeen kasuan ondoko tramoak erabiliko dira:
3 ordu-liberazio 1-8 gela arteko ikastetxeentzat.
6 ordu-liberazio 9-19 gela arteko ikastetxeentzat.
9 ordu-liberazio 20 gelatik gorako ikastetxeentzat.
Aipaturiko epean ebazpen espresurik ematen ez bada, eskabidea ez dela aintzakotzat hartu ulertuko da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren gastu-espedienteen aurretiko izapidetzea araupetzen duen Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren ondorioetarako, agindu honetako diru-laguntzei buruzko ebazpena emateko garaian, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2009. urteko aurrekontu orokorretan kreditu egoki eta nahikoa egotea edo ez egotearen menpe geratuko da.
Lehenengoa. Bide administratiboa agortzen duen Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri liteke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Era berean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Gorenean, dagokion gelan, esandako egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Bigarrena. Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengoan sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 3a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


