- AGINDUA, 2008ko abenduaren 4koa, Kultura sailburuarena, Euskadiko Museoen Aholku Batzordearen osaeraren berri emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2008ko abenduaren 4koa, Kultura sailburuarena, Euskadiko Museoen Aholku Batzordearen osaeraren berri emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 19
- Hurrenkera-zk.: 406
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/12/04
- Argitaratze-data: 2009/01/28
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Euskadiko Museoen Aholku Batzordeari buruzko martxoaren 18ko 54/2008 Dekretuak Euskadiko Museoen Aholku Batzordearen osaera, izendapen-era, antolaketa eta funtzionamendu araubidea ezartzen ditu, Euskadiko Museoei buruzko abenduaren 1eko 7/2006 Legeak xedatutako esparruan.
Dekretuaren 4. artikuluak ezartzen duenez, Euskadiko Museoen Aholku Batzordeak gehienez ere hamar bokal izango ditu: alde batetik, aldundien ordezkari bana eta EUDEL-Euskadiko Udalen Elkartearen ordezkari bat, c.1 eta c.2 idatz-zatietan adierazitako banaketari jarraituz, eta beste aldetik Eusko Jaurlaritzan kultura alorreko eskumenak dituen sailaren titularrak izendatutako sei bokal. Bada, kide horiek guztiak dagoeneko izendatu direnez, bidezkoa da Euskadiko Museoen Aholku Batzordeko bokalak zeintzuk diren jakinaraztea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Ondorioz,
Lehenengoa. Honako hauek dira Euskadiko Museoen Aholku Batzordeko bokalak:
Arabako Foru Aldundiaren aldetik:
Félix López López de Ullíbarri jauna.
Bizkaiko Foru Aldundiaren aldetik:
Andoni Iturbe Amorebieta jauna.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik:
Gabriela Vives Almandoz andrea.
EUDEL-Euskadiko Udalen Elkartearen aldetik:
Ibone Bengoetxea Otaolea andrea.
Titulartasunean edo kudeaketan Euskal Autonomia Erkidegoa partaide duten museoen aldetik.
Daniel Castillejo Alonso jauna.
Javier Viar Olloqui jauna.
Euskadiko Museoen Sistema Nazionalean sartuta dauden titularitate publiko edo pribatuko gainerako museo eta bildumen aldetik:
Karmele Barandiaran Forcada andrea.
Amaia Basterretxea Moreno andrea.
Museologiaren esparru espezializatuaren aldetik:
Iñaki Diaz Balerdi jauna.
Juan Ignacio Vidarte Fernández jauna.
Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 4a.
Kultura sailburua,
MIREN AZKARATE VILLAR.


