Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2008ko abenduaren 12a, Herrizaingo sailburuarena, udalei eta tokiko beste entitate batzuei ematen zaizkien diru-laguntzen deia ebazten duena, terrorismoa goraipatzen duten edota terrorismoaren biktimentzat mingarriak edo iraingarriak izan daitezkeen pintadak ezabatzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2008ko abenduaren 12a, Herrizaingo sailburuarena, udalei eta tokiko beste entitate batzuei ematen zaizkien diru-laguntzen deia ebazten duena, terrorismoa goraipatzen duten edota terrorismoaren biktimentzat mingarriak edo iraingarriak izan daitezkeen pintadak ezabatzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 245
  • Hurrenkera-zk.: 7117
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/12/12
  • Argitaratze-data: 2008/12/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Terrorismoa goraipatzen duten edota terrorismoaren biktimentzat mingarriak edo iraingarriak izan daitezkeen pintadak ezabatzeko, udalei eta tokiko beste entitate batzuei ematen zaizkien diru-laguntzak arautu eta laguntza horiek eskatzeko deialdia egiten duen Herrizaingo sailburuaren 2008ko azaroaren 17ko Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2008ko azaroaren 21ean argitaratu zen.

Hauxe ezartzen du Agindu honen 11. artikuluak: Eskabideak aurkezteko epea agortutakoan, hilabeteko epearen barruan hartuko du Herrizaingo sailburuak deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak emateko erabakia, Epaimahai Kalifikatzaileak egindako proposamena ikusi ondoren. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, guztiek ezagut dezaten.

Epaimahai Kalifikatzailea bildu zen 2008ko abenduaren 4an eta ebazpenaren proposamena berak eman zuen; aipatu deialdiaren 11. artikuluan xedatutakoa bete ondoren eta indarrean dauden arauek ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz,

Horregatik guztiagatik, honakoa

Añanako udala 106 euro

Elgoibarko udala 5.526 euro

Eskoriatzako udala 5.526 euro

Ordiziako udala 1.565 euro

Errigoitiko udala 5.526 euro

Ermuako udala 5.526 euro

Aretxabaletako udala 5.526 euro

Andoaingo udala 3.363 euro

Kanpezuko udala 1.160 euro

Erribera Beitiako 106 euro

Elorrioko udala 5.526 euro

Legutiako udala 1.305 euro

Markina-Xemeingo udala 6.000 euro

Balmasedako udala 3.239 euro

Deialdiak adierazitako eskakizunak ez betetzeagatik, baztertuta geratu dira eta ez dira baloratu Laudio, Abaltzisketa, Orduña eta Elgetako udalen eskabideak.

Lehenengoa. Interesatuei jakinarazi behar zaie Agindu honek administrazio-bidea agortzen duela eta beraren aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diotela Herrizaingo sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Aginduaren aurka aurkeztu daiteke, baita ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan, bi hilabeteko epean, dagoeneko aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean izango ditu ondorioak Agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 12a.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik