- AGINDUA, 2008ko abenduaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 2008. urterako Euskadi Ikerketa Sarirako epaimahaia izendatzeko, Zientzia eta Teknologia modalitatean. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2008ko abenduaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 2008. urterako Euskadi Ikerketa Sarirako epaimahaia izendatzeko, Zientzia eta Teknologia modalitatean.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 2
- Hurrenkera-zk.: 23
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/12/12
- Argitaratze-data: 2009/01/05
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional; Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko urriaren 29ko Aginduak, jarduera zientifikoa sustatu nahirik, 2008ko Euskadi Ikerketa Sarirako deia egin zuen.
Urriaren 17ko 208/2006 Dekretuak Euskadi Ikerketa Saria arautzen du. Dekretuak, seigarren artikuluan, honako hau esaten du:
Urtero eratuko da epaimahai bat, Ikerkuntzarako Euskadi Saria, dekretu honen 1.2 artikuluak ezarri duenaren arabera dagokion modalitatean, ebazteko.
Ikerkuntzarako Euskadi Sarirako epaimahaikideak euren jardun-eremuetan izen handia dutenak izan behar dute; bost, sei edo zazpi kide izango dira, eta horietako bat epaimahaiburua izango da.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren agindu baten bitartez emango da epaimahaiko kideen berri, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da, gutxienez, epaimahaiek epaia eman baino bost egun baliodun lehenago.
Horrenbestez, hau
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 12a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.
Euskadi Ikerketa Sariko epaimahaikideak (2008. urterako) Zientzia eta Teknologia modalitatean:
Ginés Morata Pérez jauna.
Rafael Rodrigo Montero jauna.
Félix Ynduráin Muñoz jauna.
Juan Rodés Teixidor jauna.
Luis Antonio Oro Giral jauna.


