Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2008ko abenduaren 15ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, «Dolores Ibarruri» Sarien epaia jakinarazten duena eta sari horien Epaimahaiaren osaera argitara ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2008ko abenduaren 15ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, «Dolores Ibarruri» Sarien epaia jakinarazten duena eta sari horien Epaimahaiaren osaera argitara ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 11
  • Hurrenkera-zk.: 197
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/12/15
  • Argitaratze-data: 2009/01/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Urriaren 28ko 262/2003 Dekretuaren bitartez, gizarte-zerbitzuen «Dolores Ibarruri» Sariak sortu ziren.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko irailaren 2ko Aginduari jarraiki, 2008. urterako «Dolores Ibarruri» Sariak deitu ziren, honako modalitate hauetan: «esku-hartzea», «informazioa» eta «lanbide-ibilbidea».

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin eta urriaren 28ko 262/2003 Dekretu erregulatzailearen 7. eta 8. artikuluekin bat etorriz, «Dolores Ibarruri» Sarien Epaimahai Kalifikatzailearen osaera eta Epaimahaiak emandako epaia argitaratuko dira.

Aurrekoarekin bat etorriz, eta Epaimahaia bildu eta epaia eman ondoren, honako hau

Lehenengoa. Urriaren 28ko 262/2003 Dekretuaren 7. artikuluan aurreikusten den epaimahaia nortzuek osatzen duten jakinaraztea. Jarraian zerrendatzen diren lagunek osatu dute epaimahai hori:

  1. Epaimahaiburua:

    Javier Madrazo Lavín jauna.

  2. Epaimahaikideak:

    Izaskun Moyua Pinillos andrea.

    Pedro Fernández García jauna.

    1. ª Elena Ayarza Elorriaga andrea.

      Kepa Junkera jauna.

      Marije Goikoetxea Iturregi andrea.

      Rafael Mendía Gallardo jauna.

      Lucía Martínez Odriozola andrea.

  3. Idazkaria:

    Emilio Sola Ballojera jauna.

    Bigarrena. «Dolores Ibarruri» Sariaren esku-hartzearen modalitatean Epaimahaiak emandako epaia ezagutaraztea; hain zuzen ere, honako proiektu honek eraman du saria:

    «Lotura komunitarioa esku-hartzeko eredu gisa. Pertsona zigortuentzako laguntza eta harrera zerbitzuak» «SidÁlava» erakundeak aurkeztua (Hiesaren Kontrako Arabako Batzordea).

    Epaimahaiak azpimarratu nahi du proiektu hori programa koordinatu eta osagarriz osatutako esku-hartzerako eredua dela, berezko balio handia duena, indibiduala nahiz globala, pertsona zigortuak eta/edo kartzelatik ateratakoak komunitatean txertatzeko helburua lortzeko.

    Hirugarrena. «Dolores Ibarruri» Sariaren Epaimahaiak emandako epaia jakinaraztea. Informazio modalitateko saria proiektu honi eman zaio:

    «Enma Pérez Martínez andrea, Maider Estefanía Martín Pérez andrea eta Naiara Gutiérrez Bilbao andrea», Radio Euskadiren «Reportajes Radio Euskadi» seriearengatik.

    Epaimahaiak azpimarratu du erreportajeen egileek aldez aurretik egindako lan handia, lortu dituzten testigantza aberatsetan gauzatzen dena, testigantza natural-naturalak, oso barneko gai eta sentimenduak argi eta garbi aipatzen baitituzte. Era berean, azpimarratzekoa da erreportajeen hedapen eta estaldura ona eta genero-tratamenduaren oreka egokia, baita aukeratutako formatuaren orijinaltasuna, elkarrizketa soila baino zerbait gehiago baita.

    Laugarrena. «Dolores Ibarruri» Sariaren Epaimahaiak emandako epaia jakinaraztea. Lanbide-ibilbidea modalitateko saria proiektu honi eman zaio:

    Saria honako bi hautagai hauei eman zaie, ex aequo (sariaren diru-hornidura bien artean hainbanatuko da):

    Felix Moratalla Moreno jaunak kolektibo kaltetuen, batez ere ezgaitasunak dituzten pertsonen gizarteratzearen alde betidanik egin duen lana azpimarratuz. Berrogei urte baino gehiago daramatza lan hori egiten, eta gizarte-zerbitzuen alorrean erreferentzia bihurtu da.

    «San Antonio de Iralabarri» jantokia epaimahaiak proiektu solidarioen adibide adierazgarritzat jotzen du, ibilbide luzekoa eta boluntariotzan oinarritzen dena. Inolako zalantzarik gabe, ondo egindako lanaren eredu paregabea da, apaltasuna eta talde-lana oinarri izanik, pertsona kaltetuenen oinarrizko beharrizanei erantzun egokia emateko.

    Bosgarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

    Seigarrena. Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Interesdunek horren aurkako aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskadiko Auzitegi Nagusian, agindua aldizkari ofizial horretan argitaratuko den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

    Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 15a.

    Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

    JAVIER MADRAZO LAVÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik