- AGINDUA, 2008ko abenduaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Irungo (Gipuzkoa) ¿Erain¿ Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari instalazioak aldatzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2008ko abenduaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Irungo (Gipuzkoa) ¿Erain¿ Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari instalazioak aldatzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 21
- Hurrenkera-zk.: 477
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/12/15
- Argitaratze-data: 2009/01/30
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Gizarte gaiak eta emplegua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Gizarte Gaiak
Testu legala
Ikastetxea baimentzeko kontuan izan ziren instalazioak aldatzeko baimena eskatuz, Irungo (Gipuzkoa) «Erain» Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko BOE) eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak ikusi ondoren, hau
Kode zenbakia: 20002384.
Izen espezifikoa: «Erain».
Titularra: Erain SA.
Helbidea: Gaintxurizketa gaina, z/g.
Udalerria: Irun.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Ikastetxearen osaera:
Lehen Hezkuntza: 6 unitate, 150 ikaspostutarako edukiera.
Hezkuntza Berezia: unitate 1.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 4 unitate, 120 ikaspostutarako edukiera.
Batxilergoa: Modalitateak: «Zientziak eta Teknologiak» eta «Humanitateak eta Gizarte-zientziak», 4 unitate eta 140 ikaspostutarako edukierarekin.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzak lortuko direnik.
Bigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 15a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


