- AGINDUA, 2008ko abenduaren 16koa, Garraio eta Herri Lan sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikoaren tarifa berriak onartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2008ko abenduaren 16koa, Garraio eta Herri Lan sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikoaren tarifa berriak onartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Garraio eta Herri Lan Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 5
- Hurrenkera-zk.: 67
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/12/16
- Argitaratze-data: 2009/01/08
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Ekonomia
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikoaren tarifen zenbait osagairen prezioak igo egin direnez, indarrean dauden tarifak ere igotzea komeni da.
Ondorioz, Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen urtarrilaren 15eko 20/2002 Dekretuaren 4.1 artikuluak ematen didan eskumena erabiliz, eta bidaiariak herri barruan eta herriz kanpo automobilez garraiatzeko zerbitzu publikoa arautzen duen ekainaren 29ko 2/2000 Legearen 3. eta 17. artikuluak kontuan izanik, hauxe
tarifa: egunekoa (07:00etatik 22:00etara).
Euroak
Kilometroko 0,558917
Itxaronaldia, orduko 15,35
Gutxienekoa (1) 5,25
(1) Gutxieneko horrek 1.500 metroko ibilbidea hartzen du.
tarifa: jaiegunetakoa eta gauekoa (22:00etatik 07:00etara).
Euroak
Kilometroko 0,618097
Itxaronaldia, orduko 16,15
Gutxienekoa (2) 5,77
(2) Gutxieneko horrek 1.500 metroko ibilbidea hartzen du.
Ordainpeko bide-azpiegitura bat erabiliz gero, helmugara iristeko ibilbideko bidesaria erabiltzaileak ordainduko du.
Taximetroa, urriaren 15eko 243/2002 Dekretuaren bidez onarturiko 2/2000 Legearen Erregelamenduaren 44. artikuluak ezarritakoaren arabera jarriko da martxan.
Urriaren 15eko 243/2002 Dekretuaren 4.h eta 32.1 artikuluetan xedatutakoa kontuan izanik, taxi-gidariek kasuan kasuko ordainagiria egin beharko dute horretarako jarria izango duten gailua erabiliz.
Baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Garraio zuzendariari Agindu hau eta aplikatu beharreko gainontzeko arauak interpretatzerakoan sortzen diren auziei buruzko erabakiak hartzeko.
INDARGABETZE XEDAPENA
Indarrik gabe geratzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikoaren tarifa berriak onartzeko Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2008ko uztailaren 9ko Agindua eta Agindu honen kontrako beste edozein xedapen.
Lehenengoa. Baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Garraio zuzendariari Agindu hau garatzeko xedapenak eman ditzan.
Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra Agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 16a.
Garraio eta Herri Lan sailburua,
NURIA LÓPEZ DE GUEREÑU ANSOLA.
(Azaroaren 6ko 18/2008 Dekretua baliatuz).
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,
ANA AGUIRRE ZURUTUZA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Indargabetzen du: AGINDUA, 2008ko uztailaren 9koa, Garraio eta Herri Lan sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikoaren tarifa berriak onartzeko dena.
- Aldatutakoa: AGINDUA, 2010eko ekainaren 8koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikoaren tarifa berriak onartzeko 2008ko abenduaren 16ko Agindua aldatzeko de
- Aldatutakoa: AGINDUA, 2010eko urtarrilaren 5ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikoaren tarifa berriak onartzeko 2008ko abenduaren 16ko Agindua aldatzek


