Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2008ko abenduaren 29koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, horren bidez, etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko (2008) jardun babesgarrietarako laguntzak finantzatzeko esleituriko kreditu jakin batzuen zenbatekoen aldaketak jendaurrean jartzen dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2008ko abenduaren 29koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, horren bidez, etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko (2008) jardun babesgarrietarako laguntzak finantzatzeko esleituriko kreditu jakin batzuen zenbatekoen aldaketak jendaurrean jartzen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 248
  • Hurrenkera-zk.: 7196
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/12/29
  • Argitaratze-data: 2008/12/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan indarrean dagoen araudiari jarraiki -etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko hainbat laguntza-linea finantzatzeko esleituriko aurrekontu-kredituen zenbatekoak urtero Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharra adierazten da bertan-, 2008ko apirilaren 23ko Agindua argitaratu zen; Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena da eta 2008an etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan babes daitezkeen hainbat jardunetarako laguntzak finantzatzeko esleituriko kredituen zenbatekoak iragartzen zituen.

  1. zenbakiko EHAAn (2008ko maiatzaren 6koa) argitaratu zen Agindu hori, eta 69.870.000 euro edo eguneratzearen ondoriozko zegokion zifra esleitzea biltzen zuen, indarrean dagoen legediarekin bat datozen aurrekontu-aldaketak onartuz gero.

    Inguruabar horiek bete egin dira hainbat kasutarako, hala nola erabilitako etxebizitza librea eskuratzeko laguntzak, etxebizitza eta eraikinen birgaitzea, alokairuko etxebizitza babestuen sustapena, etxebizitza babesturako lurzoruaren inguruko udal-ondareak eratzeko laguntzak eta, azkenik,2008ko Finantza Hitzarmenaren sorospenak.

    Aurreikusitako kredituen hasierako egoera-orrietan izandako aldaketak aztertu ondoren, erabilitako etxebizitza librean bildutako hasierako zifrak gutxitu direla ikus daiteke, eta behin betiko zenbatekoa 88.728 eurora iristen da.

    Birgaitzeko laguntzei dagokienez, hasierako aurrekontu-kredituak handitu egin dira eta behin betiko zifra 14.611.272 euro da.

    Erabilitako etxebizitza librerako diru-laguntzen linean gutxitzea etxebizitzak birgaitzearen igoerari dagokio. Lineen arteko aldaketa horren ondorio ekonomikoa 611.272 eurora iristen da.

    Alokairuko etxebizitza babestuak sustatzeko aurreikusitako laguntzetarako azken aurrekontua 20.215.749,31 euroraino iritsi da, ordainketa eta konpromisoko kreditutan, eta horrek esan nahi du 2.715.749,31 euroko igoera (+ % 16) gertatu dela emandako hasierako kredituei dagokienez.

    Era berean, jaitsiera izan da etxebizitza babesturako lurzoruaren inguruko udal-ondareak eratzeko laguntzak estaltzeko azken aurrekontu-zuzkiduretan.

    Azken aurrekontua zero da, laguntza-linea horretan ez baita eskaerarik jaso.

    Azkenik, 2008ko Finantza Hitzarmenaren etxebizitza-sorospenak estaltzeko azken aurrekontu-zuzkiduretan igoera izan da. Dagokion urte anitzekoa 23 urtean luzatuko da (3 urteko gabealdia + 20 urteko amortizazioa) eta urteko esleipenak biltzen ditu 2008. urtetik 2031. urtera arte.

    Babes publikoko etxebizitzak sustatzeko laguntzei eta alokairua sustatzeko neurriei buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko azaroaren 7ko Agindua indarrean jartzearen ondorioz, hasieran esleituriko konpromiso-kredituetan beharrezkoa da % 10eko igoera, 37.170.000 euroko zifra 40.887.000 eurora igoz eta urtez urteko banaketa 23 urtean.

    Azken ondorioa da emandako azken kredituak 75.802.749,31 eurora iristen direla, hasierako kredituekiko % 9ko igoera izanik, ekitaldi honetan alokairua sustatzeko laguntzek izan duten igoera nabarmenaren ondorioz.

    Adierazitako puntuetan izandako aldaketak jendaurrean jartze aldera, Agindu hau argitaratu da.

    Horren ondorioz, eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraiki, eta etxebizitza eta lurzoruaren arloan indarrean dagoen araudiaren arabera, honako hau

  1. 2008ko ekitaldiari dagokionez, erabilitako etxebizitza libre eskuratzeko eta etxebizitza eta eraikinak birgaitzeko arloko diru-laguntza lineei finantza-estaldura emateko ordainketa-kredituetako ondoren adierazten diren aldaketak jendaurrean jartzea:

    Babes daitekeen jarduna

    Actuación protegible Hasierako ordainketa-kreditua 2008

    Crédito de pago inicial

    2008 Egindako aldaketa 2008

    Variación practicada 2008 Ordainketa eguneratuko kreditua 2008

    Crédito de pago actualizado 2008

    Erabilitako etxebizitza librea eskuratzea

    Adquisición de Vivienda libre usada 700.000,00 -611.272,00 88.728,00

    Birgaitzea

    Rehabilitación 14.000.000,00 +611.272,00 14.611.272,00

  2. Lurzoruaren inguruko udal-ondareak eratzeko arloko diru-laguntza lineei finantza-estaldura emateko ordainketa-kredituetako ondoren adierazten diren aldaketak jendaurrean jartzea:

    Babes daitekeen jarduna

    Actuación protegible 2008(euro)/(euros) 2009(euro)/(euros) Guztira(euro)/Total(euros)

    Lurzoruaren inguruko udal-ondareak eratzea

    Formación de patrimonios municipales de suelo 200.000,00 300.000,00 500.000,00

    Aurrekontu aldaketak

    Variaciones presupuestarias -200.000,00 -300.000,00 -500.000,00

    Lurzoruaren inguruko udal-ondareak eratzea

    Azken zuzkidurak

    Formación de patrimonios municipales de suelo

    Dotaciones finales 0,00

    0,00

    0,00

  3. 2008ko ekitaldiari dagokionez, alokairuko sustapenen arloko diru-laguntza lineei finantza-estaldura emateko ordainketa-kredituetako ondoren adierazten diren aldaketak jendaurrean jartzea:

    Babes daitekeen jarduna

    Actuación protegible 2008(euro)

    2008(euros) 2009(euro)

    2009(euros) 2010(euro)

    2010(euros) Gainerakoa 2012ra arte

    (euro)

    Resto hasta 2012

    (euros) Guztira(euro)

    Total(euros)

    Alokairuko sustapenak. Hasierako zuzkidurak

    Promociones en alquiler. Dotaciones Iniciales 12.000.000,00 3.500.000,00 2.000.000,00 0,00 17.500.000,00

    Alokairuko sustapenak. Aldaketak

    Promociones en alquiler. Variaciones 6.959.079,31 -2.243.330,00 -2.000.000,00 0,00 2.715.749,31

    Alokairuko sustapenak. 2008ko Azken zuzkidurak

    Promociones en alquiler. Dotaciones finales 2008 18.959.392,43 1.256.670,00 0,00 0,00 20.215.749,31

  4. 2008ko Finantza Hitzarmenaren etxebizitza-sorospenen finantza-estaldura emateko ordainketa-kredituetako ondoren adierazten diren aldaketak jendaurrean jartzea:

    Babes daitekeen jarduna 2008

    (euro) 2009

    (euro) 2010

    (euro) 2011

    (euro) Gainerakoa 2031ra arte (euro) Guztira

    (euro)

    2008ko Finantza Hitzarmenaren sorospenak Hasierako zuzkidurak 650.000,00 2.500.000,00 3.400.000,00 3.400.000,00 27.220.000,00 37.170.000,00

    Aurrekontu aldaketak 0,00 300.000,00 340.000,00 340.000,00 2.737.000,00 3.717.000,00

    2008ko Finantza Hitzarmenaren sorospenak. Azken zuzkidurak 650.000,00 2.800.000,00 3.740.000,00 3.740.000,00 29.957.000,00 40.887.000,00

  1. 2008ko ekitaldiaren kargurako eta 2008ko apirilaren 23ko Aginduan zerrendaturiko babes daitezkeen figura guztiek emandako laguntzen guztirako bolumenak (partzialki aldatzen dituzte aurreko 1., 2.,3. eta 4. artikuluek erabilitako etxebizitza librerako, birgaitzerako, alokairuko sustapenetarako, lurzoruaren inguruko udal-ondareak eratzeko laguntzak eta 2008ko Finantza Hitzarmenaren etxebizitza-sorospenetarako laguntzak balia daitezkeen gehieneko zenbatekoak Agindu horretan) ezin izango du 75.802.749,31 euroko edo zifra hori eguneratzearen ondoriozko kopurua gainditu, aplika daitekeen indarrean dagoen legediari jarraiki aurrekontu-aldaketak onartuz gero.

    Horrenbestez, zenbateko hori agortu ondoren, ez da diru-laguntza gehiago emango. Kreditua amaituz gero, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Agindu bidez jakinaraziko da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

  2. Nolanahi ere, etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko araudiaren arabera baldintza guztiak betetzen dituzten eta baliabide ekonomikorik ezagatik ukatzen diren eskaerak hurrengo ekitaldi ekonomikoan ebatzi ahal izango dira, baldin eta eskatzaileak Lurralde Ordezkaritzara edo arloko eginkizuna duen Zuzendaritzara idazki bat bidaltzen badu, eskaera baldintza beretan atxikitzeko asmoa duela adierazita.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 29a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.