Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2008ko abenduaren 30ekoa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoetan aldi baterako zerbitzuak emateko langileak hautatzeari buruz 2006ko maiatzaren 30eko Akordioaren zenbait alde arautzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2008ko abenduaren 30ekoa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoetan aldi baterako zerbitzuak emateko langileak hautatzeari buruz 2006ko maiatzaren 30eko Akordioaren zenbait alde arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 18
  • Hurrenkera-zk.: 387
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/12/30
  • Argitaratze-data: 2009/01/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, 2006ko maiatzaren 30eko Akordioaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoetan aldi baterako zerbitzuak emateko langileen hautaketa arautu behar dituzten irizpideak onartu ziren.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren maiatzaren 31ko 14/2006 Ebazpenaren bitartez (ekainaren 13ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoetan aldi baterako zerbitzuak emateko langileak hautatzeari buruz 2006ko maiatzaren 30ean Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako akordioa argitaratu zen.

Beharrezkoa da indarrean dagoen lan-poltsetako akordioa aldatzea, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin lotutako zuzenbide pribatuko erakunde publikoek Administrazio Orokorrean aldi baterako zerbitzuak emateko sistemak erabil ditzaten laguntzeko.

Akordio horren lehenengo azken xedapenari jarraituz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari baimena ematen zaio, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak esleitzen dizkion eskumenak erabiliz, akordioak aipatzen dituen erregulazio eta aldaketak egin ditzan.

Horregatik guztiagatik, honako hau

  1. Aplikazio-eremuari dagokion 1. artikulua honela idatzita geldituko da:

    Akordio hau

    (Lehenengo atala dagoen bezala idatzita geratu da)

    Bigarren atal bat erantsi da, honelaxe dioena:

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin lotutako erakunde publikoetan beharrezkoak diren aldi baterako zerbitzuak emateko kontratatu behar diren langileen hautaketa, horiek aldez aurretik horrela eskatuta, baldin eta eskakizun hauek betetzen badituzte:

    1. Eman beharreko zerbitzuak bete daitezen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen kidego eta eskalentzat irekita dauden lanpostuetan bitarteko funtzionario izendapenaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta honen erakunde autonomiadunetako Kidegoak eta Eskalak Antolatzeko otsailaren 25eko 1/2004 Legeak ezartzen duenari jarraituz, edo abenduaren 18ko 2720/1998 Errege Dekretuak araututako iraupen jakineko lan-kontratuen bitartez edo Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2005eko apirilaren 12ko Akordioari jarraituz eginiko txanda-kontratuen bitartez, betiere zerbitzu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen lan-kontratuko langileen hitzarmenean ezarritako lan-baldintzen arabera ematen badira.

    2. Hautaketa-prozesu propioak egin ez ditzaten.

    11.1 artikuluko g) atala honela idatzita geldituko da:

    Beste herri-administrazio batean izendapen askez betetzen diren lanpostuetako bat aldi batez betetzeko hautatua izateagatik, akordio honen 1. artikuluan ezartzen diren ezaugarriak betetzen dituzten EAEko Administrazio Orokorrarekiko, bere erakunde autonomoekiko eta erakunde publikoekiko harreman juridikoari beren borondatez eta fede emateko moduan uko egiten diotenak.

    12. artikuluko d) atalari kasu bat gehiago gehitu zaio:

    d.3. Akordio honen 1. artikuluaren 2. atalean ezartzen diren ezaugarriak betetzen dituen erakunde publiko batean bitarteko funtzionario izendatua izatea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen hitzarmeneko 51.1 artikuluan araututako lanpostuan aldi batean jarduteko deialdi batean parte hartu eta gero, beti ere uko egite hori Funtzio Publikoaren Zuzendaritzari jakinarazten badio.

    13. artikulua honela idatzita geldituko da:

    Sail, erakunde autonomo edo erakunde publiko bakoitzean langile-gaietan eskumena duten zuzendaritzek kontratu-harremana amaitu dela jakinarazi beharko diote Funtzio Publikoaren Zuzendaritzari, prest egoerara igarotzeko. Jakinarazpen hau gutxienez amaitze hori baino 7 egun lehenago gertatuko da, betiere aurretiaz jakiterik badago.

    16.3 artikulua honela idatzita geldituko da:

    Bete nahi den lanpostua talde bereko kidego bati baino gehiagori atxikita badago edo lan-talde bereko titulazio bati baino gehiagori, lan-kontratuko langileen lanpostuen kasuan, eskatzen duen sailak, erakunde autonomoak edo erakunde publikoak erabakiko du hautaketa egingo den lan-poltsa edo eskala edo lan-kategoria zein izango den.

  1. Akordioaren 26. artikuluari hirugarren atal bat gehitu zaio:

    Baremazioa berriro egin den urtea baino justu aurreko urtean Administrazio Orokorretik eta bere erakunde autonomoetatik kanpo lanean egon direla, akordio honen 1. artikuluan ezartzen diren ezaugarriak betetzen dituzten langileek berriro barematzeari dagokionez emandako zerbitzu horiek kontuan hartzea nahi badute, beraien kabuz aurkeztu beharko dute, uneko urtearen urtarrilaren 15a baino lehen, erakunde publikoko langile-gaietan ardura duen pertsonak emandako egindako zerbitzuei buruzko egiaztagiri bat. Bertan zehaztu beharko dira urte horretan emandako zerbitzuen aldiak baita zerbitzu horiek zein kidego, eskala edo lan-mailan eman dituen ere.

Erakunde publikoan zerbitzuak bete dituztelarik lan-poltsetan sartuta daudenei dagokienez, betiere 1. artikuluan ezartzen diren ezaugarriak betetzen badituzte eta aurreko 6. atalean ezarritako baldintzen arabera egindako zerbitzuen egiaztagiria aurkezten badute, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik 15 egun naturaleko epean, hain zuzen, 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera eman dituzten zerbitzuak berriro barematuko zaizkie.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 30a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.