- AGINDUA, 2009ko urtarrilaren 7koa, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuarena. Horren bidez argitara ematen da Enpresa Txiki eta ertainen finantza egitura egokitzeko finantza laguntza emateko programaren deialdia. 230/2008 Dekretuak garatu eta arautu du programa hori. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko urtarrilaren 7koa, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuarena. Horren bidez argitara ematen da Enpresa Txiki eta ertainen finantza egitura egokitzeko finantza laguntza emateko programaren deialdia. 230/2008 Dekretuak garatu eta arautu du programa hori.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 9
- Hurrenkera-zk.: 161
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/01/07
- Argitaratze-data: 2009/01/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Enpresa txiki eta ertainen (ETE) finantza-egitura egokitzeko finantza-laguntza emateko programa garatu duen abenduaren 30eko 230/2008 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko 2009rako aurrekontu orokorrak onartu dituen abenduaren 29ko 19/2008 Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian jasotako finantzaketa jaso ahal izateko bidea arautu da. Izan ere, bertan jarduteko ildo bi ezarri dira: bata bermeen funts berezi bat sortzea, funtsak gehienez ere 100 milioi euro izango ditu eta euskal enpresei finantzaketa bermatzeko erabiliko da; eta bestea, banako enpresariei, autonomoei, enpresa txiki eta ertainei finantzaketa emateko urte anitzeko lerro bat irekitzea, honek gehienez ere 500 milioi euro izango ditu eta zirkulatzailearen beharrizanak betetzeko erabiliko da.
Dekretuan honakoak arautu dira: kreditua lortzeko baldintzak, onuradunak, baliabideen erabilgarritasuna, kreditu eta maileguen baldintzak, elkarren bermerako sozietateen eta finantza erakunde laguntzaileen aurrean jarraituko diren izapidetzeko prozedurak. Ondorio horietarako, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak beharrezkoak diren lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu programari atxikita dauden elkarren bermerako sozietateekin eta finantza-erakundeekin.
Dekretu honetako 8. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, finantzaketa-lerroen lehenengo deialdia egiten da eta, horretarako, beharrezkoak diren arauak ematen dira.
Hori dela bide, dekretu honetako 8. artikuluan ezarritako ahalmenaren ondorioz, hauxe
AGINDU DUT:
Agindu honen xedea da Enpresa txiki eta ertainen finantza-egitura egokitzeko finantza-laguntza emateko programa garatu duen abenduaren 30eko 230/2008 Dekretuan ezartzen den finantzaketa-lerroaren lehenengo deialdia egitea.
Finantza-erakunde laguntzaileek lehenengo deialdi horretan guztira 120 milioi euroko maileguak eta kredituak emango dituzte. Baina kopuru hori handitu liteke, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eman ditzakeen aginduen bidez.
eranskinean elkarren bermerako sozietate laguntzaileak eta horien bulegoak zehazten dira. II. eranskinean, aldiz, finantza-erakunde laguntzaileak zehazten dira.
Eskabideak eta gainerako agiriak I. eranskinean zehaztutako elkarren bermerako sozietate laguntzaileen bulegoetan aurkeztu behar dira.
Eskabidearen eredua eta inprimakiak agindu honetako I. eranskinean zehazten diren bulegoetan eskuratu ahal izango dira, bestela Interneteko www.euskadi.net helbidetik jaitsi daitezke.
Finantza-laguntzaren programa eskuratzeko eskabideei erantzungo zaie, hain zuzen ere, agindu honen 1. artikuluan aipatutako maileguak eta kredituak edo artikulu horretan aurreikusitako eran egin beharreko gehikuntza egin eta gero sortzen den bolumena agortu arte. Behin maileguak eta kredituak agortuz gero, horren berri emango da Ogasun eta Finantza sailburuordearen ebazpen baten bidez (ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da).
Deialdia egiteko agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 7a.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.
Elkargi, S.G.R. www.elkargi.es
Egoitza nagusia:
Mikeletegi pasealekua, 50.
20009 Donostia-San Sebastián.
Telefonoa: 943 30 90 60.
Helbide elektronikoa: elkargi@elkargi..es.
Arabako Eskualde Zuzendaritza:
Posta, 24-1.
01001 Vitoria-Gasteiz.
Telefonoa: 945 23 12 12.
Helbide elektronikoa: earaba@elkargi.es.
Bizkaiko Eskualde Zuzendaritza:
Plaza biribila, 4-2.
48001 Bilbao.
Telefonoa: 94 423 82 28
Helbide elektronikoa: ebizkaia@elkargi.es.
Durangoko bulegoa:
Landako etorbidea, 4-Elkartegia 102.
48200 Durango.
Telefonoa: 94 621 57 63.
Helbide elektronikoa: edurango@elkargi.es..
Gipuzkoako Eskualde Zuzendaritza:
Mikeletegi pasealekua, 50.
20009 Donostia-San Sebastián.
Telefonoa: 943 30 91 77.
Helbide elektronikoa: egipuzko@elkargi.es.
Bergarako bulegoa:
Ibergarai kalea, 30-Behea.
20570-Bergara.
Telefonoa: 943 77 70 74.
Helbide elektronikoa: ebergara@elkargi.es.
Oinarri, Sociedad de Garantía para la Economía Social, S.G.R. www.oinarri.es
Egoitza nagusia:
3 eraikina, 2. solairua, Arabako Teknologia Parkea.
Miñano. 01510 Vitoria-Gasteiz.
Telefonoa: 945 29 82 80.
Helbide elektronikoa: sgr@oinarri.es.
Bizkaiko Ordezkaritza:
Navarra eraikina, Nafarroa 6, 3. dep. 6.
48001 Bilbao.
Telefonoa: 94 424 87 08.
Helbide elektronikoa: bizkaia@oinarri.es
Aurrezki Kutxak:
Bilbao Bizkaia Kutxa
Caja Vital Kutxa
Gipuzkoa Donostia Kutxa
La Caixa
Caja Galicia
Caja De Ahorros De Navarra
Kreditu Kooperatibak:
Caja Laboral Popular
Ipar Kutxa Rural
Bankuak:
Banco Bilbao Vizcaya Argentaria
Banco Santander
Banco Guipuzcoano
Bankinter
Banesto
Banco Popular Español
Banco Sabadell Atlantico
Bankoa
Banco Pastor
Bestelakoak:
Luzaro Efc, S.A.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: EBAZPENA, 2009ko abenduaren 2koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuordearena. Horren bitartez jendaurrean azaldu da agortu egin dela enpresa txiki eta ertainen finantza-egitura egokitzeko finantza-laguntza emateko programa garatu zuen abenduaren 30eko 230/
- Ikus: AGINDUA, 2009ko apirilaren 21ekoa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena. Honen bidez, eman beharreko mailegu eta kredituei dagokienez, gehitu egiten da enpresa txiki eta ertainen finantza-egitura egokitzeko finantza-laguntza emateko programaren de


