- AGINDUA, 2009ko urtarrilaren 9koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Muskizko (Bizkaia) «Somorrostro» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloak irakasteko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko urtarrilaren 9koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Muskizko (Bizkaia) «Somorrostro» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloak irakasteko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 34
- Hurrenkera-zk.: 875
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/01/09
- Argitaratze-data: 2009/02/18
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Lanbide Heziketako beste lau prestakuntza-ziklo irakasteko baimena eskatuz Muskizko (Bizkaia) «Somorrostro» ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da.
Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.
Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzeko den ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko BOE), hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren ordenazio orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretua (2007ko urtarrilaren 3ko BOE), hezkuntza-sistemaren barruan lanbide heziketa antolaketako alderdi jakin batzuk garatzen dituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretua, eta gai horretan erabilgarriak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau
Kode-zenbakia: 48003631.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Udalerria: Muskiz.
Herria: Muskiz.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Somorrostro».
Titularra: Fundación Canónica Autónoma Escuelas Católicas Marcelo Gangoiti.
Helbidea: San Juan 10.
Baimena:
Hirigintza-proiektuen eta topografia-lanen garapena goi-mailako prestakuntza-zikloa.
Instalazio elektroteknikoen goi-mailako prestakuntza-zikloa.
Eraikuntza metalikoak goi-mailako prestakuntza-zikloa.
Atentzio sozio-sanitarioko erdi-mailako prestakuntza-zikloa.
Ikastetxearen osaera:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 16 unitate, 480 ikaspostutarako edukiera.
Hezkuntza Berezia: 2 unitate.
Batxilergoa: Modalitateak: Zientziak eta Teknologiak eta Humanitateak eta Gizarte-zientziak, 22 unitate eta 770 ikaspostutarako edukierarekin.
Lanbide Heziketa:
Familia: Administrazioa.
Administrazio eta finantzetako goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Administrazio-kudeaketako erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Familia: Eraikuntza eta Obra Zibila.
Eraikuntza proiektuen garapena eta aplikazioen goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Hirigintza-proiektuen eta topografia-lanen garapena goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Elektrizitatea eta Elektronika.
Ekipo eta instalazio elektroteknikoetako erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Erregulazio eta kontrol sistema automatikoko goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Telekomunikabide eta informatika sistemetako goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Instalazio elektroteknikoen goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Fabrikazio mekanikoa.
Mekanizazioko erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Soldadura eta galdaragintzako erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Mekanizazio bidezko produkzioko goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Proiektu mekanikoen garapeneko goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Eraikuntza metalikoak goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Irudi pertsonala.
Ile Apainketako erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Informatika.
Informatika-aplikazioen garapeneko goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Informatika-sistemen administrazioko goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Informatika-sistemen ustiakuntzako erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Ibilgailu autopropulsatuen mantentze-lanak.
Ibilgailuen elektromekanikako erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Automozioko goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Familia: Osasuna.
Ingurumen-osasuneko goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Gizarte, Kultura eta Komunitateko Zerbitzuak.
Gizarte eta kultur animazioko goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Atentzio sozio-sanitarioko erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Produkzioko mantentze eta zerbitzuak.
Lanbide-arriskuen prebentzioko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Industria-tresneria mantentzearen goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide Prestakuntzako Hasierako Programak:
Ileapaintzaile-laguntzailea.
«Igeltserotzako estaldura arinetako langilea».
Arotzeriako eta eraikuntza metalikoak muntatzeko langilea.
«Soldadurak egiteko langilea».
Instalazio elektrikoetako langilea.
«Iturgintzako langilea».
Berogailuen eta ur bero sanitarioaren instalazioak egiteko langilea.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
Bigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 9a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


