Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko urtarrilaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Andoaingo (Gipuzkoa) 'La Salle-Berrozpe' Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko urtarrilaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Andoaingo (Gipuzkoa) "La Salle-Berrozpe" Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 42
  • Hurrenkera-zk.: 1134
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/01/20
  • Argitaratze-data: 2009/03/02

Testu legala

Lanbide Heziketako prestakuntza-ziklo berri bat irakasteko baimena aldatzeko eta aurretik baimenduta duen beste bat kentzeko eskatuz Andoaingo (Gipuzkoa) «La Salle-Berrozpe» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da.

Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), unibertsitatez kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzeko den ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko BOE), hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren ordenazio orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretua (2007ko urtarrilaren 3ko BOE), hezkuntza-sistemaren barruan lanbide heziketaren antolaketako alderdi jakin batzuk garatzen dituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretua, eta gai horretan erabilgarriak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, ondoko hau

Kode-zenbakia: 20000201.

Izen espezifikoa: «La Salle-Berrozpe».

Titularra: Legarra Etxebeste Fundazioa.

Helbidea: La Salle etorbidea, 5.

Udalerria: Andoain.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena: proiektu mekanikoen garapena goi-mailako prestakuntza-zikloa irakastea eta Merkataritza goi-mailako prestakuntza-zikloa kentzea.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 4 unitate; bakoitzak 8, 13 edo 18 ikaspostutarako edukiera izango du, eta ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izango dira.

Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 9 unitate, 223 ikaspostutarako edukiera.

Lehen Hezkuntza: 15 unitate, 375 ikaspostutarako edukiera.

Hezkuntza Berezia: 2 unitate.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 12 unitate, 360 ikaspostutarako edukiera.

Batxilergoa: Modalitateak: Zientziak eta Teknologiak eta Humanitateak eta Gizarte-zientziak, 8 unitate eta 280 ikaspostutarako edukierarekin.

Lanbide Heziketa:

Familia: Administrazioa.

Administrazio eta finantzetako goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Familia: Elektrizitatea eta Elektronika.

Produktu elektronikoen garapeneko goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Familia: Fabrikazio mekanikoa.

Soldadura eta galdaragintzako erdi-mailako prestakuntza-zikloa. ziklo 1.

Mekanizazio bidezko produkzioko goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

Proiektu mekanikoen garapeneko goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Familia: Produkzioko mantentze eta zerbitzuak.

Makineria eta linea-eroanbideen instalazio eta mantentze elektromekanikoko erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 20a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik