- AGINDUA, 2009ko urtarrilaren 20koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko udalerriko Baia ibaiaren kaleko 4 zenbakian (beheko D) dagoen etxebizitza saltzeko eskaintza onartzen duena. Etxebizitza babes ofizialekoa da, EB1-0178/0 - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko urtarrilaren 20koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko udalerriko Baia ibaiaren kaleko 4 zenbakian (beheko D) dagoen etxebizitza saltzeko eskaintza onartzen duena. Etxebizitza babes ofizialekoa da, EB1-0178/01-LE-004 espediente zenbakia dauka eta Raúl Blázquez Reyero jaunaren izenean dago.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 97
- Hurrenkera-zk.: 2964
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/01/20
- Argitaratze-data: 2009/05/25
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Aurrekariak
Raúl Blázquez Reyero jauna da Vitoria-Gasteizko udalerriko Baia ibaiaren kaleko 4 zenbakian (beheko D) dagoen babes ofizialeko etxebizitzaren titularra (EB1-0178/01-LE-004 espediente zenbakia); halaxe dago egiaztatuta espedientean 2003ko abenduaren 9an Bilboko Notarioen Elkargoko Fernando Ramos Alcázar notarioaren aurrean emandako salerosketa-eskritura publikoaren bidez (4.565 protokolo zenbakia).
Etxebizitzaren jabeak, Raúl Blázquez Reyero jaunak, 2008ko ekainaren 17an Arabako Lurralde Ordezkaritzan aurkeztutako idazki baten bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari eta, modu berean, Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SAri eskaini zion etxebizitza, hala iritziz gero, eros ziezaioten.
Lehenengo aurrekarian azaldutako babes ofizialeko etxebizitzaren gehienezko prezioa salerosketa-eskritura publikoa egiten denean indarrean dagoen gehienezko prezioa izango da.
Zuzenbide oinarriak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak du egintza hau burutzeko eskumena, hala xedatzen baita Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuan eta babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuko 27.2 artikuluan.
Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuko 27.2 artikuluan xedatzen denez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak dagozkien aginduen bidez babes ofizialeko etxebizitzak saltzeko eskaintzak onartu ahal izango ditu.
Batetik, Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SA sortzen duen, eta, bestetik, abenduaren 30eko 316/2002 Dekretua eta berau garatzeko araudia eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen azaroaren 15eko 373/2005 Dekretua aldatzen duen uztailaren 24ko 126/2007 Dekretuko 3.1.VI artikuluan xedatzen denez, sozietateak, besteak beste, honako xedeak izango ditu: «etxebizitzak transmititzeko bitartekaritza eta haien geroztiko akurapena edo salmenta egiteko jarduerei dagokienez, babesa ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari; betiere, babes ofizialeko etxebizitzei buruzko araudiarekin bat, etxebizitzon titularrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku jarri behar badituzte».
Uztailaren 24ko 126/2007 Dekretu horren xedapen gehigarriak honela dio: aldatu egiten dira arau juridikoak, hau da, Etxebizitza Hutsaren Programaren erakunde kudeatzaile denez, Visesa delakoari egindako erreferentziak Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SA sozietateari egindakoak direla ulertu behar da.
Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 27.1 artikuluan xedatzen denez, babes ofizialeko etxebizitzaren titularrak haren salmenta eskaini diezaioke Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari, bai Euskal Autonomia Erkidegoak bai haren menpeko Erakunde Administrazioaren beste edozein entitatek erosteko.
Aipatutako legezko manuak, horiekin bat datozenak eta, oro har, erabilgarri direnak ikusita, hauxe
Lehenengoa. Onartu egiten da Vitoria-Gasteizko udalerriko Baia ibaiaren kaleko 4 zenbakian (beheko D) dagoen etxebizitzaren jabe Raúl Blázquez Reyero jaunak berau saltzeko egin duen eskaintza. Etxebizitza araubide orokorreko babes ofizialekoa da eta EB1-0178/01-LE-004 espediente zenbakia du.
Bigarrena. Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SAk erosiko du etxebizitza hori.
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio, hilabeteko epean, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Agindua jakinarazten den egunaren biharamunean hasiko dira epeak.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 20a.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.


