Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko urtarrilaren 22koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, 2009rako garapena eta lankidetza sustatzeko fondoaren kargurako ekintza humanitarioetarako laguntzen deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko urtarrilaren 22koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, 2009rako garapena eta lankidetza sustatzeko fondoaren kargurako ekintza humanitarioetarako laguntzen deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 25
  • Hurrenkera-zk.: 608
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/01/22
  • Argitaratze-data: 2009/02/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako ekintza humanitarioetarako laguntzak arautzen dituen otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak 4. artikuluan ezartzen duenez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren bitartez laguntzen deialdia egingo da, zenbatekoa, xedea, eskabide-ereduak eta eskabideak aurkezteko epea eta tokia adieraziz, baita aurreikusitako bi finantziazio-lineetarako balorazio-irizpideen berri emanez ere. Hori dela-eta,

Lehenengoa. Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako ekintza humanitarioetarako laguntzak arautzen dituen otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak araututako ekintza humanitarioetarako laguntzak 2009ko ekitaldirako deitzea, guztira 3.809.638 euroko zenbatekoarekin. Bigarrena. Finantziazio-lineek honako diru-zuzkidura hauek izango dituzte: Etengabeko finantziazio-linea: 1.904.819 euro.

Ekintza humanitarioko estrategia markoen finantziazio-linea: 1.904.819 euro. Garapena eta lankidetza sustatzeko fondoaren kargurako ekintza humanitarioak arautzen dituen 2008ko otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuaren 20. artikuluarekin bat etorriz, zenbateko jakin bat ezin bazaio esleitu ekintza humanitarioko ezein estrategia markori, ekintza humanitarioen kopuru egoki batek eskaturiko gutxieneko puntuazioa lortu ez duelako edo bete beharreko eskakizunak betetzen ez dituelako, edo eskuragarri dagoen aurrekontu-zuzkidurarako behar adina eskabide jaso ez direlako, zenbateko hori etengabeko finantziazio-lineara bideratzeko aukera izango da. Zenbateko hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak dagokion agindua eman ondoren. Zenbateko hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak dagokion agindua eman ondoren. Argitaratu egingo dira, halaber, euskal gizartearen parte-hartzetik datozen berariazko fondoen horniduraren bidez etor daitezkeen zenbateko berriak edota Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren beste laguntza-programa batzuk burutu ondoren agortu gabe gera daitezkeen aurrekontu-baliabideetatik etor daitezkeenak. Gainera, etengabeko finantziazio-linearako fondoak agortzen badira, hori ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak horretarako agindua propio eman ondoren. Hirugarrena. Ekintza humanitarioko estrategia markoak honela ordainduko dira: Lehenengo ordainketa, diru-laguntzaren zenbatekoaren % 50, hitzarmena sinatzen den unean. Emandako diru-laguntzaren gainerakoa, estrategia markoaren aurrekontu osoaren % 30 egin dela justifikatu ondoren. Laugarrena. Eskabideak hautaketa-irizpideen eta I. eranskinean aurkezten den baremazioaren arabera baloratuko dira. Bosgarrena. Etengabeko finantziazio-linearako eskabideak aurrekontu-ekitaldi osoan aurkeztu ahal izango dira. Ekintza humanitarioko estrategia markoen kasuan, eskabideak hilabeteko epean aurkeztu ahal izango dira, agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Eskabideak aurkezteko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduetako edozein baliatu ahal izango da, II. eranskinean aurkezturiko eredu normalizatuaren arabera. Eskabidea honako helbide honetara igorriko da: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila. Garapen Lankidetzarako Zuzendaritza. Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz. Seigarrena. Ekintza humanitarioko estrategia markoak erakunde onuradunekin sinatzeko eginkizuna Garapen Lankidetzarako zuzendariaren esku uztea, III. eranskinean bilduriko ereduaren arabera. Zazpigarrena. Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasiko da indarrean. Zortzigarrena. Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio organo horri, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 22a. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua, JAVIER MADRAZO LAVÍN.

  1. ETENGABEKO FINANTZIAZIO LINEAKO PROIEKTUEI APLIKATU BEHARREKO HAUTAKETA IRIZPIDEAK. I. Proiektuaren edukiaren arabera: 70 puntu.

  1. Proiektuaren koherentzia orokorra: 24 puntu gehienez. 1.1. Proiektuaren egokitasuna hondamendiek kalteturiko pertsonen babesari eta laguntzari dagokienez: 2 puntu gehienez. 1.2. Hondamendi-testuinguruaren balorazioa: 10 puntu gehienez. 1.3. Helburuen, emaitzen eta aurreikusitako jardueren arteko koherentzia: 2 puntu gehienez. 2 puntu proiektuak esku-hartze logika koherentea badauka helburu espezifikoa lortzeko beharrezko elementu guztiekiko. puntu 1 esku-hartze logikak akatsak baditu.

  1. Jardueren eta jarduerak gauzatzeko ezarritako baliabideen arteko erlazioa: 4 puntu gehienez. 4 puntu jarduera, baliabide eta kostuak zehatz-mehatz banakatzen badira, eta esku-hartze logikaren eta aurrekontuaren artean koherentzia badago. 2 puntu banakatzea osatugabea bada edo esku-hartze logikaren eta aurrekontuaren artean proportziorik ez badago. 1.5. Jarraipena eta ebaluazioa egiteko adierazle zehatzak, egiaztatzeko modukoak eta ebalua daitezkeenak: 6 puntu gehienez. 6 puntu, helburu espezifikoaren eta espero diren emaitzen inguruan adierazle zehatzak eta egiaztagarriak ezartzen badira. Larrialdi-laguntzako proiektuetan nahikoa izango da emaitzen adierazleen berri ematea. 3 puntu, adierazle zehatzak eta egiaztagarriak soilik espero diren emaitzen inguruan ezartzen badira.

    puntu 1, adierazleak eta egiaztatzeko iturriak nahikoak izanda ere, alderdiren bat ondo zehaztu gabe uzten badute. 2. Proiektuaren bideragarritasun orokorra: 14 puntu gehienez. 2.1. Bideragarritasun teknikoa: 8 puntu gehienez. 7 puntu, proiektua gauzatzeko erabili behar diren baliabide teknikoei buruz (planoak, bitarteko materialak eta pertsonalak eta abar), eta, hala badagokio, azterlan ekonomikoei buruz, behar adina informazio aurkezten bada. 2 puntu, baliabideei buruzko informazioa osatugabea bada. puntu 1 gehiago, proiektuaren barnean hartutako langileen eta ondasunen segurtasun-baldintzak kontuan hartzen badira, bereziki testuinguru ezegonkor edo gatazkatsuetan (segurtasun-protokolo idatzia izatea, langileei informazioa eta prestakuntza eskaintzea eta abar). 2.2. Erakunde-bideragarritasuna: 6 puntu gehienez. 3 puntu, proiektua gauzatzerakoan ordezkaritza-erakunde baten parte-hartzea badago, eta parte-hartze hori proiektuaren aurrekontu osoaren % 5etik gorako aurrekontu-ekarpena bada. puntu 1, ordezkaritza-erakunde baten abalak proiektua babesten badu, edo proiektua egiteko beharrezko administrazio-neurriak hartu badira.

    3 puntu gehiago, tokiko bazkideen, tokiko eta nazioarteko GKEen, agintarien eta/edo aldebiko agentzia edo agentzia multilateralen arteko koordinazio-mekanismo batean parte hartzen bada. 3. Egoera kalte-eran dauden kolektiboei lehentasuna ematea: gehienez 3 puntu. 3 puntu, krisi humanitario baten eraginpeko biztanleria hautatzeko irizpide argi batzuk ezartzen badira. puntu 1, hautaketa-irizpideak argiak ez badira, edo eraginpeko biztanleriaren barnean, krisi humanitario batek kalteturiko pertsonak ez ezik, beste pertsona batzuk ere hartzen badira. 4. Lehentasun geografikoa: gehienez 4 puntu. 4 puntu estaturik gabeko herria edo herrialde indigena bada, herrialdearen edo eskualdearen GGIa (Giza Garapenaren Indizea) 0,5etik azpikoa bada, edo EBk identifikaturiko krisi ahaztuetako bat bada. 3 puntu, GGI 0,5etik 0,599ra bitarte bada. 2 puntu, GGI 0,6tik 0,699ra bitarte bada. puntu 1, GGI 0,7tik 0,799ra bitarte bada. 5. Zehar-lerroak: 23 puntu gehienez. 5.1. Tokiko ahalmenak indartzea eta kalteberatasuna murriztea, konektibitate-irizpideari jarraituz: 6 puntu gehienez. 5.2. Biztanleriaren parte-hartzea eta errealitate soziokulturalera egokitzea: 5 puntu gehienez. 5.3. Babesa, testigantza eta bake-eraikuntza: 5 puntu gehienez. 5.4. Genero-berdintasuna: 5 puntu gehienez. 5.5. Iraunkortasun ekologikoa: 2 puntu gehienez. 6. Partzuergoak: 2 puntu gehienez. puntu 1, proiektua EAEko erakunde eskatzaileen partzuergo batek gauzatzen badu. puntu 1, proiektua tokiko erakundeen partzuergo batek gauzatzen badu baterako jarduneko programa baten barruan. II. Tokiko erakundeari lotutako alderdiak: 16 puntu. 1. Esperientzia: 3 puntu gehienez. 3 puntu, erakundea legez eratu bada orain 8 urte baino lehenago, eta sektore humanitarioan etengabeko esperientzia duela egiaztatzen duen dokumentua aurkezten badu. puntu 1, erakundea legez eratu bada orain 8 urte baino lehenago, eta sektore humanitarioan esperientzia etena duela egiaztatzen duen dokumentua aurkezten badu. 2. Ahalmena eta kaudimena: 2 puntu gehienez. 2 puntu erakundeak azken bost urteetan ekintza humanitarioetarako Eusko Jaurlaritzaren laguntzaren bat -jada justifikatua- kudeatu baldin badu, eskatutakoaren kopurua edo handiagoa, hain zuzen. 1 puntu erakundeak azken bost urteetan ekintza humanitarioetarako Eusko Jaurlaritzaren laguntzaren bat -jada justifikatua- kudeatu baldin badu, eskatutako kopuruaren % 75 edo handiagoa, hain zuzen. 3. Tokiko erakundearen eta zuzeneko onuradunen arteko harremana: 4 puntu gehienez. 4 puntu, tokiko erakundeak komunitate onuradunarekin lau urtetik gorako lan-esperientzia badu.

    2 puntu, tokiko erakundeak komunitate onuradunarekin bi urtetik gorako lan-esperientzia badu. 4. Tokiko erakundeak zuzeneko onuradunekin harremanetan jartzeko dituen aukerak: 4 puntu gehienez. 4 puntu, komunitate onuraduna tokiko erakundearen Plan Estrategiko baten barnean hartuta badago. 2 puntu, proiektua amaitutakoan tokiko erakundeak komunitate onuradunarekiko jarduerak planteatzen baditu. 5. Printzipio eta estandar humanitarioekiko atxikimendua: 2 puntu gehienez. puntu 1, Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduak eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek hondamendi-kasuetarako sorospenari lotuta ezarritako Jokabide Kodearekiko atxikimendu-adierazpena eransten bada. puntu 1 gehiago, Hirugarren Munduko irudi eta mezuei lotutako Jokabide Kodearekiko atxikimendu-adierazpena eransten bada. 6. Genero-ikuspegia antolamenduan txertatzea: puntu 1 gehienez. puntu 1, erakundeak genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoa badu. III. Euskal erakunde eskatzailearekin zerikusia duten alderdiak: 14 puntu. 1. Sozietate-oinarria: 4 puntu gehienez. puntu 1, 200 bazkide edo gehiago baditu. puntu 1, 10 boluntario edo laguntzailetik gora baditu. puntu 1, azken urtean ekintza humanitarioari buruzko hiru sentsibilizazio-ekintzatik gora egin baditu. puntu 1, lankidetzaren arloko koordinakunde edo sare bateko kide bada, betiere erakunde horrek jokabide-kodea badu eta dagokion jarraipen-batzordeak zehapenik ezarri ez badio. 2. Esperientzia: 2 puntu gehienez. 2 puntu, erakundea legez eratu bada orain 5 urte edo lehenago, eta sektore humanitarioan lan egonkorreko esperientzia duela egiaztatzen duen dokumentua aurkezten badu. 3. Ahalmena eta kaudimena: 2 puntu gehienez. 2 puntu erakundeak azken bost urteetan ekintza humanitarioetarako Eusko Jaurlaritzaren laguntzaren bat -jada justifikatua- kudeatu baldin badu, eskatutakoaren kopurua edo handiagoa, hain zuzen. 1 puntu erakundeak azken bost urteetan ekintza humanitarioetarako Eusko Jaurlaritzaren laguntzaren bat -jada justifikatua- kudeatu baldin badu, eskatutako kopuruaren % 75 edo handiagoa, hain zuzen. 4. Tokiko bazkidearekiko harremana eta esperientzia eremuan: 3 puntu gehienez. 3 puntu, euskal erakundeak 5 urtetik gorako esperientzia badu tokiko bazkidearekin proiektuak kudeatzeko elkarlanean. 5. Printzipio eta estandar humanitarioekiko atxikimendua: 2 puntu gehienez. puntu 1, Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduak eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek hondamendi-kasuetarako sorospenari lotuta ezarritako Jokabide Kodearekiko atxikimendu-adierazpena eransten bada. puntu 1 gehiago, Hirugarren Munduari buruzko irudiei eta mezuei lotutako jokabide-kodearekiko atxikimendu-adierazpena eransten bada. 6. Genero-ikuspegia antolamenduan txertatzea: puntu 1 gehienez. puntu 1, erakundeak genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoa badu.

  1. EKINTZA HUMANITARIOKO ESTRATEGIA MARKOEN FINANTZIAZIO LINEAREN PROIEKTUEI APLIKATU BEHARREKO HAUTAKETA IRIZPIDEAK. I. Proiektuaren edukiaren arabera: 70 puntu.

  1. Proiektuaren koherentzia orokorra: 27 puntu gehienez. 1.1. Proiektuaren egokitasuna hondamendiek kalteturiko pertsonentzako babesari eta laguntzari dagokienez: 2 puntu gehienez. 1.2. Hondamendi-testuinguruaren balorazioa: 8 puntu gehienez. 1.3. Helburuen, emaitzen eta aurreikusitako jardueren arteko koherentzia: 2 puntu gehienez. 2 puntu proiektuak esku-hartze logika koherentea badauka helburu espezifikoa lortzeko beharrezko elementu guztiekiko. puntu 1 esku-hartze logikak akatsak baditu.

  1. Jardueren eta jarduerak gauzatzeko ezarritako baliabideen arteko erlazioa: 3 puntu gehienez. 3 puntu jarduera, baliabide eta kostuak zehatz-mehatz banakatzen badira, eta esku-hartze logikaren eta aurrekontuaren artean koherentzia badago. puntu 1 banakatzea osatugabea bada edo esku-hartze logikaren eta aurrekontuaren artean proportziorik ez badago. 1.5. Jarraipena eta ebaluazioa egiteko adierazle zehatzak, egiaztatzeko modukoak eta ebalua daitezkeenak: 4 puntu gehienez. 4 puntu, helburu espezifikoaren eta espero diren emaitzen inguruan adierazle zehatzak eta egiaztagarriak ezartzen badira. Larrialdi-laguntzako proiektuetan nahikoa izango da emaitzen adierazleen berri ematea. 2 puntu, adierazle zehatzak eta egiaztagarriak soilik espero diren emaitzen inguruan ezartzen badira.

    puntu 1, adierazleak eta egiaztatzeko iturriak nahikoak izanda ere, alderdiren bat ondo zehaztu gabe uzten badute. 1.6. Proiektua erakunde eskatzailearen Plan Estrategikoan txertatzea: 8 puntu gehienez. 2. Proiektuaren bideragarritasun orokorra: 11 puntu gehienez. 2.1. Bideragarritasun teknikoa: 7 puntu gehienez. 6 puntu, proiektua gauzatzeko erabili behar diren baliabide teknikoei buruz (planoak, bitarteko materialak eta pertsonalak), eta, hala badagokio, azterlan ekonomikoei buruz, behar adina informazio aurkezten bada. 2 puntu, baliabideei buruzko informazioa osatugabea bada. puntu 1 gehiago, proiektuaren barnean hartutako langileen eta ondasunen segurtasun-baldintzak kontuan hartzen badira, bereziki testuinguru ezegonkor edo gatazkatsuetan (segurtasun-protokolo idatzia izatea, langileei informazioa eta prestakuntza eskaintzea eta abar). 2.2. Erakunde-bideragarritasuna: 4 puntu gehienez. 2 puntu, proiektua gauzatzerakoan ordezkaritza-erakunde batek parte-hartzen badu, eta parte-hartze hori proiektuaren aurrekontu osoaren % 5etik gorako aurrekontu-ekarpena bada. puntu 1, ordezkaritza-erakunde baten abalak proiektua babesten badu, edo proiektua egiteko beharrezko administrazio-neurriak hartu badira.

    2 puntu gehiago, tokiko bazkideen, tokiko eta nazioarteko GKEen, agintarien eta/edo aldebiko agentzia edo agentzia multilateralen arteko koordinazio-mekanismo batean parte hartzen bada. 3. Egoera kalteberan dauden kolektiboei lehentasuna ematea: gehienez 3 puntu. 3 puntu, krisi humanitario baten eraginpeko biztanleria hautatzeko irizpide argi batzuk ezartzen badira. puntu 1, hautaketa-irizpideak argiak ez badira, edo eraginpeko biztanleriaren barnean, krisi humanitario batek kalteturiko pertsonak ez ezik, beste pertsona batzuk ere hartzen badira. 4. Lehentasun geografikoa: gehienez 4 puntu. 4 puntu esku-hartzea honako herri hauetako batean gauzatzen bada: El Salvador, Guatemala, Honduras, Nikaragua, Mexiko, Brasil, Peru, Kuba, Bolivia, Kolonbia, Ekuador, Peru, Venezuela, Boli Kosta, Ruanda, Mozambike, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Angola, Uganda, Burundi, Palestina eta India. 2 puntu herrialde edo eskualdearen GGI 0,699tik beherakoa bada, edo EBk identifikatuta duen ahaztutako krisietako bat bada. 5. Zehar-lerroak: 23 puntu gehienez. 5.1. Tokiko ahalmenak indartzea eta kalteberatasuna murriztea, konektibitate-irizpideari jarraituz: 6 puntu gehienez. 5.2. Biztanleriaren parte-hartzea eta errealitate soziokulturalera egokitzea: 5 puntu gehienez. 5.3. Babesa, testigantza eta bake-eraikuntza: 5 puntu gehienez. 5.4. Genero-berdintasuna: 5 puntu gehienez. 5.5. Iraunkortasun ekologikoa: 2 puntu gehienez. 6. Partzuergoak: 2 puntu gehienez. puntu 1, proiektua EAEko erakunde eskatzaileen partzuergo batek gauzatzen badu. puntu 1, proiektua tokiko erakundeen partzuergo batek gauzatzen badu baterako jarduneko programa baten barruan. II. Tokiko erakundearekin zerikusia duten alderdiak: 16 puntu. 1. Esperientzia: 3 puntu gehienez. 3 puntu, erakundea legez eratu bada orain 8 urte baino lehenago, eta sektore humanitarioan etengabeko esperientzia duela egiaztatzen duen dokumentua aurkezten badu. puntu 1, erakundea legez eratu bada orain 8 urte baino lehenago, eta sektore humanitarioan esperientzia etena duela egiaztatzen duen dokumentua aurkezten badu. 2. Ahalmena eta kaudimena: 2 puntu gehienez. 2 puntu erakundeak azken bost urteetan ekintza humanitarioetarako Eusko Jaurlaritzaren laguntzaren bat -jada justifikatua- kudeatu baldin badu, eskatutakoaren kopurua edo handiagoa, hain zuzen. 1 puntu erakundeak azken bost urteetan ekintza humanitarioetarako Eusko Jaurlaritzaren laguntzaren bat -jada justifikatua- kudeatu baldin badu, eskatutako kopuruaren % 75 edo handiagoa, hain zuzen. 3. Tokiko erakundearen eta zuzeneko onuradunen arteko harremana: 4 puntu gehienez. 4 puntu, tokiko erakundeak komunitate onuradunarekin lau urtetik gorako lan-esperientzia badu.

    2 puntu, tokiko erakundeak komunitate onuradunarekin bi urtetik gorako lan-esperientzia badu. 4. Tokiko erakundeak zuzeneko onuradunekin harremanetan jartzeko dituen aukerak: 4 puntu gehienez. 4 puntu, komunitate onuraduna tokiko erakundearen Plan Estrategiko baten barnean hartua badago. 2 puntu, proiektua amaitutakoan tokiko erakundeak komunitate onuradunarekiko jarduerak planteatzen baditu. 5. Printzipio eta estandar humanitarioekiko atxikimendua: 2 puntu gehienez. puntu 1, Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduak eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek hondamendi-kasuetarako sorospenari lotuta ezarritako Jokabide Kodearekiko atxikimendu-adierazpena eransten bada. puntu 1 gehiago, Hirugarren Munduko irudi eta mezuei lotutako jokabide-kodearekiko atxikimendu-adierazpena eransten bada. 6. Genero-ikuspegia antolamenduan txertatzea: puntu 1 gehienez. puntu 1, erakundeak genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoa badu. III. Euskal erakunde eskatzailearekin zerikusia duten alderdiak: 14 puntu. 1. Sozietate-oinarria: 4 puntu gehienez. puntu 1, 200 bazkide edo gehiago baditu. puntu 1, 10 boluntario edo laguntzailetik gora baditu. puntu 1, azken urtean ekintza humanitarioari buruzko hiru sentsibilizazio-ekintzatik gora egin baditu. puntu 1, lankidetzaren arloko koordinakunde edo sare bateko kide bada, betiere erakunde horrek jokabide-kodea badu eta dagokion jarraipen-batzordeak zigorrik ezarri ez badio. 2. Esperientzia: 2 puntu gehienez. 2 puntu, erakundea legez eratu bada orain 5 urte edo lehenago, eta aldi horretan sektore humanitarioan lan egonkorreko esperientzia duela egiaztatzen duen dokumentua aurkezten badu. 3. Ahalmena eta kaudimena: 2 puntu gehienez. 2 puntu erakundeak azken bost urteetan ekintza humanitarioetarako Eusko Jaurlaritzaren laguntzaren bat -jada justifikatua- kudeatu baldin badu, eskatutakoaren kopurua edo handiagoa, hain zuzen. puntu 1 erakundeak azken bost urteetan ekintza humanitarioetarako Eusko Jaurlaritzaren laguntzaren bat -jada justifikatua- kudeatu baldin badu, eskatutako kopuruaren % 75 edo handiagoa, hain zuzen. 4. Tokiko bazkidearekiko harremana eta esperientzia eremuan: 3 puntu gehienez. 3 puntu, euskal erakundeak 5 urtetik gorako esperientzia badu tokiko bazkidearekin proiektuak kudeatzeko elkarlanean. 5. Printzipio eta estandar humanitarioekiko atxikimendua: 2 puntu gehienez. puntu 1, Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduak eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek hondamendi-kasuetarako sorospenari lotuta ezarritako Jokabide-Kodearekiko atxikimendu-adierazpena eransten bada. puntu 1 gehiago, Hirugarren Munduko irudi eta mezuei lotutako jokabide-kodearekiko atxikimendu-adierazpena eransten bada. 6. Genero-ikuspegia antolamenduan txertatzea: puntu 1 gehienez. puntu 1, erakundeak genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoa badu.

Erakunde eskatzailea:

Proiektuaren izenburua:

Deialdia:

Erregistro-zenbakia:

Data:

INFORMAZIO OROKORRA PROIEKTUA AURKEZTEKO DATUAK

Proiektuaren izenburua (hamar hitz gehienez):

Herrialdea/Eremu geografikoa: Erakunde eskatzailea (izen ofiziala): (Erantsi dokumentazioa/informazioa I. atalean) Helbidea/egoitza soziala: Telefono zenbakia: Fax zenbakia: Helbide elektronikoa: IFZ: Eratze-data: Izaera juridikoa: Ahalduna: Kargua: Eskabidearen ardura bere gain hartzen duela adierazteko sinadura: Harremanetarako pertsona: Tokiko erakundea herrialde hartzailean (izen ofiziala): (Erantsi dokumentazioa/informazioa II. atalean) Helbidea/egoitza soziala: Telefono zenbakia: Fax zenbakia: Helbide elektronikoa: Eratze-data Izaera juridikoa: Ahalduna: Kargua:

IRAUPENA

Aurreikusitako hasiera-data: Aurreikusitako amaiera-data: Gauzatzeko aldia, guztira (hilabeteak):

FINANTZIAZIOA GUZTIRA

Kostua, guztira: Eusko Jaurlaritzari eskatutako ekarpena: Emandako edo eskatutako beste ekarpen batzuk (zehaztu): Emandakoa Eskatutakoa Euskal ekarpen publikoak: Estatukoak, Europakoak eta abar: Euskal erakundea: Beste ekarpen pribatu batzuk: Tokiko ekarpenak:

1. PROIEKTUAREN DESKRIBAPEN LABURRA

  1. Zehaztu proiektu mota:

    Larrialdiko Laguntza. Ekintza humanitarioa. Errefuxiatu eta desplazatuentzako etengabeko laguntza. Hondamendiak arintzea. Hondamendien aurrean prestatzea. Hondamendi eta gatazkak prebenitzea. Hondamendi ondoko hasierako birgaitzea.

  2. Adierazi jarduera-sektore nagusiak

    Babesa, aterpea, oinarrizko gauzak. Osasuna. Hezkuntza. Elikagaien segurtasuna. Jarduera ekonomikoak berraktibatzea. Tokiko ahalmenak indartzea. Ura eta saneamendua. Azpiegiturak berreraikitzea. Giza eskubideen aldeko jarduerak.

  3. Deskribatu, 5-10 lerrotan, proiektuaren edukia, daturik garrantzitsuenak adierazita.

  1. KOKAPEN ZEHATZA (erantsi eskualdeko mapa, eta zehaztu proiektuaren kokapena).

    3. HONDAMENDIAREN TESTUINGURUAREN EBALUAZIOA

  1. Hondamendiaren aurreko testuingurua (eremu geografikoa, biztanleria, ezaugarri ekonomiko, sozial eta kulturalak eta abar).

  2. Larrialdia eragin duten hondamendi naturala, gatazka armatua edo bestelako arrazoiak identifikatzea.

  3. Krisiak eragindako inpaktua eta beharrak ebaluatzea, baita tokiko egitura eta ahalmenen kalteberatasuna ere, kalteberatasunari eta ahalmenei buruzko azterketa edo baliaturiko bestelako tresnak erantsita (kalteberatasunari eta ahalmenei buruzko azterketa ez da hain garrantzitsua larrialdiko laguntzen kasuan). Adierazle espezifikoak baliatuko dira, eskualdean edo herrialdean ohikoak diren adierazleei lotuta.

  4. Erakunde eskatzaileak herrialdean edo eskualdean duen presentzia eta esperientzia: azaldu ekimenaren jatorria; zerrendatu tokiko bazkideak eta erakunde eskatzaileak eremuan batera eginiko proiektuak; adierazi epe luzerako plangintza egin ote den edo antzeko beste ekimen edo proiektu batzuk abian jarri ote diren. Hala bada, zer koordinazio-mekanismo aurreikusi diren adierazi behar da.

    4. BIZTANLERIA ONURADUNA.

  1. Biztanleria onuradunaren identifikazioa (sexuaren araberako bereizketa egin da): kopurua, gizarte-maila, etnia eta abar.

  2. Biztanleria onuradunak proiektuaren zein fasetan eta nola parte hartzen duen.

    3 Biztanleria onuraduna aukeratzeko erabilitako irizpideak eta teknikak.

  1. ESKU-HARTZE LOGIKA (erantsi eremu logikoko matrizea).

  1. Helburu orokorra (deskribatu proiektua gauzatzeko lortu nahi den helburu zabalena, modu generikoan edo orokorrean).

  2. Proiektuaren helburu espezifikoa (deskribatu biztanleria onuradunean lortu nahi den eragin positiboa, hondamendiaren ebaluazioan deskribatutako arazo nagusiak konpontzeko).

    1. Helburu espezifikoa.

    2. Helburu espezifikoaren betetze-mailaren adierazleak (zenbaki-adierazle zehatzak deskribatuko dira, kantitateari edo kualitateari, denborari eta biztanleria onuradunari dagozkien datuekin, helburu espezifikoa lortzen egiaz lagundu ote den egiaztatzeko. Emakumeen egoeran eta genero-harremanetan esku-hartzearen eragina neurtuko duten adierazleak. Puntu hori ez da egokia larrialdi-laguntzako proiektuetarako.

    3. Adierazleak egiaztatzeko iturriak (adierazleak zenbateraino betetzen diren egiaztatzeko zer iturri baliatzen diren zehaztuko da: inkestak, zuzeneko behaketa, agerkariak eta abar).

    4. Kanpoko faktoreak edo hipotesiak (aintzat hartu beharreko hipotesiak edo kanpoko faktoreak deskribatuko dira, betiere proiektuaren kontrol zuzenetik kanpokoak izanik, gertatzeko aukera handia badute eta, kasuak kasu, proiektuak arrakasta izatean eragin erabakigarria izan badezakete). Proiektuaren mesederako direnak aipatu behar dira.

  3. Lortu nahi diren emaitzak (zehatz-mehatz deskribatuko dira proiektua gauzatzean egingo diren produktuak eta zerbitzuak; produktu eta zerbitzu horiek egindako jardueren ondoriozkoak dira eta helburu espezifikoa lortzen lagunduko dute).

    1. Espero diren emaitzak.

    2. Emaitzen betetze-mailaren adierazleak (zenbaki-adierazle zehatzak deskribatuko dira, kantitateari edo kualitateari, denborari eta biztanleria onuradunari dagozkien datuekin, aurreikusitako emaitzak lortzen egiaz lagundu ote den egiaztatzeko. Emakumeen egoeran eta genero-harremanetan esku-hartzearen eragina neurtuko duten adierazleak).

    3. Adierazleak egiaztatzeko iturriak (adierazleak zenbateraino betetzen diren egiaztatzeko zer iturri baliatzen diren zehaztuko da: inkestak, zuzeneko behaketa, agerkariak eta abar).

    4. Kanpoko faktoreak edo hipotesiak (aintzat hartu beharreko hipotesiak edo kanpoko faktoreak deskribatuko dira, betiere proiektuaren kontrol zuzenetik kanpokoak izanik, gertatzeko aukera handia badute, eta, kasuak kasu, proiektuak arrakasta izatean eragin erabakigarria izan badezakete). Proiektuaren mesederako direnak aipatu behar dira.

  4. Aurreikusitako jardueren zerrenda eta behar izango diren baliabideak (deskribatu emaitzak lortzeko aurreikusi diren ekintzak eta adierazi ekintza bakoitzerako beharrezko giza baliabideak eta baliabide tekniko eta materialak).

  1. AURREKONTUA ETA FINANTZIAZIOA (IV. atalean, partidetarako aurreikusitako kostua banakatuko da).

    PARTIDAK Eusko Jaurlaritza Erakunde eskatzailea(*) Tokiko erakundea(*) Bestelako ekarpenak(*) GUZTIZKOA ZUZENEKO KOSTUAK I.A. Materiala erostea, garraiatzea, biltegiratzea eta kudeatzea, oinarrizko ondasunak eta zerbitzuak hornitzera bideratuta. II.A. Proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren baliabide materialak erostea edo alokatzea, eta garraiatzea. III.A. Giza Baliabideak, tokikoak nahiz atzerriratuak, eta horien bidaia-gastuak. IV.A. Proiektuari lotutako langileen eta ondasunen segurtasuna bermatzeko Giza Baliabideak eta Ekipamendua. V.A. Kalteberatasun-egoeran daudenentzako laguntza, diru-ekarpenetan, bonoetan edo lanaren truke soldata ordainduta. VI.A. Giza eskubideak defendatzeko edo testigantza emateko egiten diren lanak edo txostenak lantzeko eta hedatzeko beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak. ZUZENEKO KOSTUAK, GUZTIRA ZEHARKAKO KOSTUAK Ez da egokia Ez da egokia Erakunde eskatzailearen administrazio-gastuak Ez da egokia Ez da egokia ZEHARKAKO KOSTUAK, GUZTIRA GUZTIRA, ORO HAR (EUROTAN) Guztizko kostuen gaineko ehunekoa

    (*)Larrialdietan laguntzeko proiektuen kasuan, ez da baterako finantziaziorik eskatuko. Zentzu zabalean ekintza humanitariokoak diren proiektuetan, Eusko Jaurlaritzak emandako laguntza aurrekontu guztiaren % 80 izango da.

  2. BIDERAGARRITASUN AZTERLANA (proiektuaren bideragarritasuna, helburuak lortzea, eta, ahal dela, emaitzek jarraipena izatea bermatzen duten faktoreak). Kasuak kasu, honako hauek ere erantsi behar dira: egin diren azterketa teknikoak, egingarritasun-azterlanak, eraikinen planoak, tokiko erakundeekiko hitzarmenak, azterlan ekonomikoak eta abar.

  1. Faktore teknikoak (erabilitako teknologia, eta ingurunearekiko eta tokiko ahalmenekiko egokitzea; erabilitako baliabide teknikoak eta horien mantentze-lanak; beharrezko laguntza eta prestakuntza teknikoa. Kasuak kasu, honako hauek ere erantsi behar dira: egin diren azterketa teknikoak, egingarritasun-azterlanak, eraikinen planoak, merkatu-azterlanak eta abar).

  2. Erakunde-faktoreak (tokiko agintarien jarrera: proiektuan parte hartzen duten edo abalen bitartez bultzatzen ote duten; tokiko politikak sektorean; erakundeen ahalmen teknikoak; administrazio-neurriak hartzea, hala nola baimenak eskatzea; erakunde eskatzailearen edo tokiko erakundearen, eta tokiko edo nazioarteko agintari eta agentzien arteko koordinazioa, lekuan bertan).

  3. Segurtasuna: adierazi proiekturako idatzita dauden segurtasun-arauak eta segurtasun-prozedurak, eta zehaztu zein diren. Aipatu han bertan ari diren langileek ba ote duten arau eta prozedura horien berri, eta segurtasunaren inguruko prestakuntzarik ba ote duten. Adierazi ebakuazio-planik baden, segurtasunik ezaren arazoren bat edo osasun-arazoren bat sortuz gero.

  1. PROIEKTUKO ZEHAR LINEAK (bidezkoa bada, azaldu honako linea hauek izango duten tratamendua eta etorkizunean linea horiei nola eutsiko zaien).

  1. Tokiko ahalmenak indartzea eta kalteberatasuna murriztea, konektibitate-irizpideari jarraituz (zehaztu tokiko baliabide materialak eta giza baliabideak zenbateraino erabiltzen diren; tokiko instituzio eta komunitate-erakundeak zenbateraino inplikatzen diren eta horien eskura zer trebakuntza-maila jarri den; adierazi azpiegitura eta zerbitzuak noiz arte jarraituko duten aurreikusi ote den, baita ekintza humanitarioa eta garapena uztartzeko estrategiarik aurreikusi ote den ere).

  2. Biztanleriaren parte-hartzea eta errealitate soziokulturalera egokitzea (zer neurri zehatz hartu diren biztanleriaren parte-hartzea sustatzeko eta tokiko idiosinkrasiaren errespetua ziurtatzeko; biztanleriak proiektuko zer fasetan parte hartzen duen).

  3. Babesa, testigantza eta bake-eraikuntza (giza eskubideak eta Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa babestu eta sustatzeko jarduerak, edo gatazka-testuinguruetan bakea eraikitzen laguntzen duten jarduerak).

  4. Genero-berdintasuna.

  5. Iraunkortasun ekologikoa (ingurumen-inpaktu negatiboa saihesteko neurriak).

  1. PROIEKTUAREN JARRAIPENA (erakunde eskatzaileak eta tokiko erakundeak aurreikusitako jarraipen- eta ebaluazio-ekintzak, biztanleria onuradunak proiektuaren jarraipenean eta ebaluazioan parte hartzea).

    10. ATALEN ZERRENDA ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA.

    ERAKUNDE ESKATZAILEA 1. Tokiko erakundea ordezkatzen duen pertsonaren ahalordetzearen fotokopia. 2. Dagokion erregistroan erregistratua dagoelako egiaztagiriaren fotokopia. 3. Estatutuen fotokopia eskuetsia. 4. Inolako zehapen- edo itzulketa-prozeduraren eraginpean ez dagoela egiaztatzen duen zinpeko aitorpena, 7.e) artikuluaren arabera. 5. Identifikazio fiskaleko zenbakiaren (IFZ) txartelaren fotokopia. 6. Zerga-betebeharren ordainketari dagokionez egunean dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria. 7. Gizarte Segurantzarekiko betebeharren ordainketari dagokionez egunean dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria. 8. Aurreko urteko kontuen balantzea, estatutuek baimendutako norbaitek sinatuta. 9 Erakundearen organigrama. Euskal Autonomia Erkidegoko bazkide eta boluntarioen kopurua. 10 Garapen-lankidetzako eta/edo ekintza humanitarioko koordinakunde edo sare batekiko atxikimendua eta/edo afiliazioa egiaztatzen duen ziurtagiria. Orobat, erakunde horretan jokabide-kode egokiari jarraitu diola eta jarraipen-batzordearen eskutik zehapenik ez duela jaso egiaztatu behar da. 11. Azken urtean ekintza humanitarioen inguruan eginiko sentsibilizazio-jardueren berri ematen duen dokumentua. 12. Erakundeak sektore humanitarioan duen esperientzia jarraitua zehazten duen dokumentua. 13. Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduak eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek hondamendi-kasuetarako sorospenari lotuta ezarritako Jokabide Kodearekiko atxikimendu-adierazpena. 14. Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduak eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek Hirugarren Munduko irudi eta mezuei lotuta ezarritako Jokabide Kodearekiko atxikimendu-adierazpena. 15. Partzuergoaren kasuan, dagokion hitzarmena. 16. Atzerriratutako langileen kasuan: Aurrekontratua edo lan-kontratua aurkeztu behar da, helmugako herrialdean ekintzak izango dituen baldintza bereziak zehazten dituen prestazioa egiteko akordio osagarriarekin batera. Borondatezko lankidearen aseguramendu-konpromisoaren aitorpena, Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziak kontratatutako aseguru orokor kolektiboari atxikiz, edo hitzartutako poliza baten bitartez. Adierazitako polizak, hala badagokio, borondatezko lankideen Estatutua ezartzen duen apirilaren 28ko 519/2006 Errege Dekretuaren 10.1 e) artikuluan biltzen diren gertakizunak bete beharko ditu. 19. Hala badagokio, ekintza humanitarioko Plan Estrategikoa. 20. Hala badagokio, genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoa. TOKIKO BAZKIDEA 1. Dagokion erregistroan erregistratua dagoelako egiaztagiriaren fotokopia 2. Inolako zehapen- edo itzulketa-prozeduraren eraginpean ez dagoela egiaztatzen duen zinpeko aitorpena 3. Zerga-betebeharren ordainketari dagokionez egunean dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria 4. Gizarte Segurantzarekiko betebeharren ordainketari dagokionez egunean dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria. 5. Erakundeak sektore humanitarioan duen esperientzia jarraitua zehazten duen dokumentua. 6. Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduak eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek hondamendi-kasuetarako sorospenari lotuta ezarritako Jokabide Kodearekiko atxikimendu-adierazpena. 7. Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduak eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek Hirugarren Munduko irudi eta mezuei lotuta ezarritako Jokabide Kodearekiko atxikimendu-adierazpena. 8. Partzuergoen kasuan, dagokien hitzarmena. 9. Hala badagokio, ekintza humanitarioko Plan Estrategikoa. 10. Hala badagokio, genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoa. PROIEKTUA Proiektuaren kokapena zehazten duen mapa. Marko logikoaren matrizea. Kalteberatasunari eta ahalmenari buruzko azterketa. Aurrekontu banakatua eta proforma-fakturak. Bideragarritasun teknikoari, erakunde-bideragarritasunari, krisi humanitarioaren testuinguruari buruzko dokumentazioa eta abar.

    GLSF-AREN KARGURAKO EKINTZA HUMANITARIOKO ESTRATEGIA MARKOEN FINANTZIAZIO LINEARAKO DIRU-LAGUNTZA ESKABIDEA

    Erakunde eskatzailea:

    Proiektuaren izenburua:

    Deialdia:

    Erregistro-zenbakia:

    Data:

    INFORMAZIO OROKORRA PROIEKTUA AURKEZTEKO DATUAK

    Proiektuaren izenburua (hamar hitz gehienez):

    Herrialdea/Eremu geografikoa: Erakunde eskatzailea (izen ofiziala): (Erantsi dokumentazioa/informazioa I. atalean) Helbidea/Egoitza soziala: Telefono zenbakia: Fax zenbakia: Helbide elektronikoa: IFZ: Eratze-data: Izaera juridikoa: Ahalduna: Kargua: Eskabidearen ardura bere gain hartzen duela adierazteko sinadura: Harremanetarako pertsona: Tokiko bazkidea herrialde hartzailean (izen ofiziala): (Erantsi dokumentazioa/informazioa II. atalean) Helbidea/Egoitza soziala: Telefono zenbakia: Fax zenbakia: Helbide elektronikoa: Eratze-data: Izaera juridikoa: Ahalduna: Kargua:

    IRAUPENA

    Aurreikusitako hasiera-data: Aurreikusitako amaiera-data: Gauzatzeko aldia, guztira (hilabeteak):

    FINANTZIAZIOA GUZTIRA

    Kostua, guztira: Eusko Jaurlaritzari eskatutako ekarpena: Emandako edo eskatutako beste ekarpen batzuk (zehaztu): Emandakoa Eskatutakoa Euskal ekarpen publikoak: Estatukoak, Europakoak eta abar: Euskal erakundea: Beste ekarpen pribatu batzuk: Tokiko ekarpenak

    1. PROIEKTUAREN DESKRIBAPEN LABURRA.

  1. Zehaztu proiektu mota:

    Larrialdiko Laguntza. Ekintza humanitarioa. Errefuxiatu eta desplazatuentzako etengabeko laguntza. Hondamendiak arintzea. Hondamendien aurrean prestatzea. Hondamendi eta gatazkak prebenitzea. Hondamendi ondoko hasierako birgaitzea.

  2. Adierazi jarduera-sektore nagusiak:

    Babesa, aterpea, oinarrizko gauzak. Osasuna. Hezkuntza. Elikagaien segurtasuna. Jarduera ekonomikoak berraktibatzea. Tokiko ahalmenak indartzea. Ura eta saneamendua. Azpiegiturak berreraikitzea. Giza eskubideen aldeko jarduerak.

  3. Deskribatu, 5-10 lerrotan, proiektuaren edukia, daturik garrantzitsuenak adierazita.

  1. KOKAPEN ZEHATZA (erantsi eskualdeko mapa, eta zehaztu proiektuaren kokapena).

    3. HONDAMENDIAREN TESTUINGURUAREN EBALUAZIOA

  1. Hondamendiaren aurreko testuingurua (eremu geografikoa, biztanleria, ezaugarri ekonomiko, sozial eta kulturalak eta abar).

  2. Larrialdia eragin duten hondamendi naturala, gatazka armatua edo bestelako arrazoiak identifikatzea.

  3. Krisiak eragindako inpaktua eta beharrak ebaluatzea, baita tokiko baliabideen eta egituren kalteberatasuna ere, kalteberatasunari eta ahalmenari buruzko azterketa edo baliaturiko bestelako tresnak erantsita (kalteberatasunari eta ahalmenari buruzko azterketa ez da hain garrantzitsua larrialdiko laguntzen kasuan). Adierazle espezifikoak baliatuko dira, eskualdean edo herrialdean ohikoak diren adierazleei lotuta.

  4. Erakunde eskatzaileak herrialdean edo eskualdean duen presentzia eta esperientzia: azaldu ekimenaren jatorria; zerrendatu tokiko bazkideak eta erakunde eskatzaileak eremuan batera eginiko proiektuak; adierazi epe luzerako plangintza egi ote den edo antzeko beste ekimen edo proiektu batzuk abian jarri ote diren. Hala bada, zer koordinazio-mekanismo aurreikusi diren adierazi behar da.

    4. BIZTANLERIA ONURADUNA.

  1. Biztanleria onuradunaren identifikazioa (sexuaren araberako bereizketa egin da): kopurua, gizarte-maila, etnia eta abar.

  2. Biztanleria onuradunak proiektuaren zer fasetan eta nola parte hartzen duen.

  3. Biztanleria onuraduna aukeratzeko erabilitako irizpideak eta teknikak.

  1. ESKU-HARTZE LOGIKA (erantsi marko logikoaren matrizea).

  1. Helburu orokorra (deskribatu proiektua gauzatzeko lortu nahi den helburu zabalena, modu generikoan edo orokorrean).

  2. Proiektuaren helburu espezifikoa (deskribatu biztanleria onuradunean lortu nahi den eragin positiboa, hondamendiaren balorazioan deskribatutako arazo nagusiak konpontzeko).

    1. Helburu espezifikoa.

    2. Helburu espezifikoaren betetze-mailaren adierazleak (zenbaki-adierazle zehatzak deskribatuko dira, kantitateari edo kualitateari, denborari eta biztanleria onuradunari dagozkien datuekin, helburu espezifikoa lortzen egiaz lagundu ote den egiaztatzeko. Emakumeen egoeran eta genero-harremanetan esku-hartzeak izandako eragina neurtuko duten adierazleak). Puntu hori ez da egokia larrialdi-laguntzako proiektuetarako.

    3. Adierazleak egiaztatzeko iturriak (adierazleak zenbateraino betetzen diren egiaztatzeko zer iturri baliatzen diren zehaztuko da: inkestak, zuzeneko behaketa, agerkariak eta abar).

    4. Kanpoko faktoreak edo hipotesiak (deskribatu aintzat hartu beharreko hipotesiak edo kanpoko faktoreak, betiere proiektuaren kontrol zuzenetik kanpokoak izanik, gertatzeko aukera handia badute eta, kasuak kasu, proiektuak arrakasta izatean eragin erabakigarria izan badezakete). Proiektuaren mesederako direnak aipatu behar dira.

  3. Lortu nahi diren emaitzak (zehatz-mehatz deskribatuko dira proiektua gauzatzean egingo diren produktuak eta zerbitzuak; produktu eta zerbitzu horiek egindako jardueren ondoriozkoak dira eta helburu espezifikoa lortzen lagunduko dute).

    1. Espero diren emaitzak.

    2. Emaitzen betetze-mailaren adierazleak (zenbaki-adierazle zehatzak deskribatuko dira, kantitateari edo kualitateari, denborari eta biztanleria onuradunari dagozkien datuekin, aurreikusitako emaitzak lortzen egiaz lagundu ote den egiaztatzeko. Emakumeen egoeran eta genero-harremanetan esku-hartzearen eragina neurtuko duten adierazleak).

    3. Adierazleak egiaztatzeko iturriak (adierazleak zenbateraino betetzen diren egiaztatzeko zer iturri baliatzen diren zehaztuko da: inkestak, zuzeneko behaketa, agerkariak eta abar).

    4. Kanpoko faktoreak edo hipotesiak (deskribatu aintzat hartu beharreko hipotesiak edo kanpoko faktoreak, betiere proiektuaren kontrol zuzenetik kanpokoak izanik, gertatzeko aukera handia badute, eta, kasuak kasu, proiektuak arrakasta izatean eragin erabakigarria izan badezakete. Proiektuaren mesederako direnak aipatu behar dira).

  4. Aurreikusitako jardueren eta beharrezko baliabideen zerrenda(deskribatu emaitzak lortzeko aurreikusi diren ekintzak eta adierazi ekintza bakoitzerako beharrezko giza baliabideak eta baliabide tekniko eta materialak).

  1. Erakunde eskatzailearen Plan Estrategikoan proposaturiko estrategia markoa zergatik txertatu den justifikatzea.

  2. AURREKONTUA ETA FINANTZIAZIOA (IV. atalean, partidetarako aurreikusitako kostua banakatuko da).

    PARTIDAK Eusko Jaurlaritza Erakunde eskatzailea(*) Tokiko erakundea(*) Bestelako ekarpenak(*) GUZTIZKOA ZUZENEKO KOSTUAK I.A. Materiala erostea, garraiatzea, biltegiratzea eta kudeatzea, oinarrizko ondasunak eta zerbitzuak hornitzera bideratuta. II.A. Proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren baliabide materialak erostea edo alokatzea, eta garraiatzea. III.A. Giza Baliabideak, tokikoak nahiz atzerriratuak, eta horien bidaia-gastuak. IV.A. Proiektuari lotutako langileen eta ondasunen segurtasuna bermatzeko Giza Baliabideak eta Ekipamendua. V. A. Kalteberatasun-egoeran daudenentzako laguntza, diru-ekarpenetan, bonoetan edo lanaren truke soldata ordainduta. VI.A. Giza eskubideak defendatzeko edo testigantza emateko egiten diren lanak edo txostenak lantzeko eta hedatzeko beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak. ZUZENEKO KOSTUAK, GUZTIRA ZEHARKAKO KOSTUAK Ez da egokia Ez da egokia Erakunde eskatzailearen administrazio-gastuak Ez da egokia Ez da egokia ZEHARKAKO KOSTUAK, GUZTIRA GUZTIRA, ORO HAR (EUROTAN) Guztizko kostuen gaineko ehunekoa

    (*)Larrialdietan laguntzeko proiektuen kasuan, ez da baterako finantziaziorik eskatuko. Zentzu zabalean ekintza humanitariokoak diren proiektuetan, Eusko Jaurlaritzak emandako laguntza onartutako aurrekontuaren guztiaren % 80 izango da.

  3. BIDERAGARRITASUN AZTERLANA (proiektuaren bideragarritasuna, helburuak lortzea, eta, ahal dela, emaitzek jarraipena izatea, bermatzen duten faktoreak). Kasuak kasu, honako hauek ere erantsi behar dira: egin diren azterketa teknikoak, egingarritasun-azterlanak, eraikinen planoak, tokiko erakundeekiko hitzarmenak, azterlan ekonomikoak eta abar.

  1. Faktore teknikoak (erabilitako teknologia, eta ingurunearekiko eta tokiko ahalmenekiko egokitzea; erabilitako baliabide teknikoak eta horien mantentze-lanak; beharrezko laguntza eta prestakuntza teknikoa. Kasuak kasu, honako hauek ere erantsi behar dira: egin diren azterketa teknikoak, egingarritasun-azterlanak, eraikinen planoak, merkatu-azterlanak eta abar).

  2. Erakunde-faktoreak (tokiko agintarien jarrera: proiektuan parte hartzen duten edo abalen bitartez bultzatzen duten; tokiko politikak sektorean; erakundeen ahalmen teknikoak; administrazio-neurriak hartzea, hala nola baimenak eskatzea; erakunde eskatzailearen edo tokiko erakundearen eta tokiko edo nazioarteko agintari eta agentzien arteko koordinazioa).

  3. Segurtasuna: adierazi proiekturako idatzita dauden segurtasun-arauak eta segurtasun-prozedurak, eta zehaztu zein diren. Aipatu han bertan ari diren langileek ba ote duten arau eta prozedura horien berri, eta segurtasunaren inguruko prestakuntzarik ba ote duten. Adierazi ebakuazio-planik baden, segurtasunik ezaren arazoren bat edo osasun-arazoren bat sortuz gero.

  1. PROIEKTUKO ZEHAR LINEAK (hala badagokio, azaldu honako linea hauek izango duten tratamendua eta etorkizunean linea horiei nola eutsiko zaien).

  1. Tokiko ahalmenak indartzea eta kalteberatasuna murriztea, konektibitate-irizpideari jarraituz (zehaztu tokiko baliabide materialak eta giza baliabideak zenbateraino erabiltzen diren; tokiko instituzio eta komunitate-erakundeak zenbateraino inplikatzen diren eta horien eskura zer trebakuntza jarri den; adierazi azpiegitura eta zerbitzuak noiz arte jarraituko duten aurreikusi ote den, baita ekintza humanitarioa eta garapena uztartzeko estrategiarik aurreikusi ote den ere).

  2. Biztanleriaren parte-hartzea eta errealitate soziokulturalera egokitzea (zer neurri zehatz hartu diren biztanleriaren parte-hartzea sustatzeko eta tokiko idiosinkrasiaren errespetua ziurtatzeko; biztanleriak proiektuko zer fasetan parte hartzen duen).

  3. Babesa, testigantza eta bake-eraikuntza (giza eskubideak eta Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa babestu eta sustatzeko jarduerak, edo gatazka-testuinguruetan bakea eraikitzen laguntzen duten jarduerak).

  4. Genero-berdintasuna.

  5. Iraunkortasun ekologikoa (ingurumen-inpaktu negatiboa saihesteko neurriak).

  1. PROIEKTUAREN JARRAIPENA (erakunde eskatzaileak eta tokiko erakundeak aurreikusitako jarraipen- eta ebaluazio-ekintzak, biztanleria onuradunak proiektuaren jarraipenean eta ebaluazioan parte hartzea).

    11. ATALEN ZERRENDA ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA.

    ERAKUNDE ESKATZAILEA 1. Erakunde eskatzailea ordezkatzen duen pertsonaren ahalordetzearen fotokopia. 2. Dagokion erregistroan erregistratua dagoelako egiaztagiriaren fotokopia. 3. Estatutuen fotokopia eskuetsia. 4. Inolako zehapen- edo itzulketa-prozeduraren eraginpean ez dagoela egiaztatzen duen zinpeko aitorpena, 7.e) artikuluaren arabera. 5. Identifikazio fiskaleko zenbakiaren (IFZ) txartelaren fotokopia. 6. Zerga-betebeharren ordainketari dagokionez egunean dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria. 7. Gizarte Segurantzarekiko betebeharren ordainketari dagokionez egunean dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria. 8. Aurreko urteko kontuen balantzea, estatutuek baimendutako norbaitek sinatuta. 9. Erakundearen organigrama. Euskal Autonomia Erkidegoko bazkide eta boluntarioen kopurua. 10. Garapen-lankidetzako eta/edo ekintza humanitarioko koordinakunde edo sare batekiko atxikimendua eta/edo afiliazioa egiaztatzen duen ziurtagiria. Orobat, erakunde horretan jokabide-kode egokiari jarraitu diola eta jarraipen-batzordearen eskutik zehapenik ez duela jaso egiaztatu behar da. 11. Azken urtean ekintza humanitarioen inguruan eginiko sentsibilizazio-jardueren berri ematen duen dokumentua. 12. Erakundeak sektore humanitarioan duen esperientzia jarraitua zehazten duen dokumentua. 13. Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduak eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek hondamendi-kasuetarako sorospenari lotuta ezarritako Jokabide Kodearekiko atxikimendu-adierazpena. 14. Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduak eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek Hirugarren Munduko irudi eta mezuei lotuta ezarritako Jokabide Kodearekiko atxikimendu-adierazpena. 15. Partzuergoen kasuan, dagokien hitzarmena. 16. Atzerriratutako langileen kasuan: Aurrekontratua edo lan-kontratua aurkeztu behar da, helmugako herrian ekintzak izango dituen baldintza bereziak zehazten dituen prestazioa egiteko akordio osagarriarekin batera. Borondatezko lankidearen aseguramendu-konpromisoaren deklarazioa, Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziak kontratatutako aseguru orokor kolektiboari atxikiz, edo hitzartutako poliza baten bitartez. Adierazitako polizak, hala badagokio, borondatezko lankideen Estatutua ezartzen duen apirilaren 28ko 519/2006 Errege Dekretuaren 10.1 e) artikuluan biltzen diren gertakizunak bete beharko ditu. 19. Ekintza humanitarioko Plan Estrategikoa. 20. Hala badagokio, genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoa. TOKIKO BAZKIDEA 1. Dagokion erregistroan erregistratua dagoelako egiaztagiriaren fotokopia. 2. Inolako zehapen- edo itzulketa-prozeduraren eraginpean ez dagoela egiaztatzen duen zinpeko aitorpena. 3. Zerga-betebeharren ordainketari dagokionez egunean dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria. 4. Gizarte Segurantzarekiko betebeharren ordainketari dagokionez egunean dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria. 5. Erakundeak sektore humanitarioan duen esperientzia jarraitua zehazten duen dokumentua. 6. Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduak eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek hondamendi-kasuetarako sorospenari lotuta ezarritako Jokabide Kodearekiko atxikimendu-adierazpena. 7. Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduak eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek Hirugarren Munduko irudi eta mezuei lotuta ezarritako Jokabide Kodearekiko atxikimendu-adierazpena. 8. Partzuergoen kasuan, dagokien hitzarmena. 9. Hala badagokio, ekintza humanitarioko Plan Estrategikoa. 10. Hala badagokio, genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoa. PROIEKTUA Proiektuaren kokapena zehazten duen mapa. Marko logikoaren matrizea. Kalteberatasunari eta ahalmenari buruzko azterketa. Aurrekontu banakatua eta proforma-fakturak. Bideragarritasun teknikoari, erakunde-bideragarritasunari, krisi humanitarioaren testuinguruari buruzko dokumentazioa eta abar.

Vitoria-Gazteizen, 200.(e)ko ............aren ....(e)(a)n

BERTARATU DIRA:

Batetik, (ERAKUNDEAREN IZENA ADIERAZI), hemendik aurrera erakunde esleipenduna deituko dioguna. IFZ:.............. Ordezkaria: .............................., erakunde eskatzailearen Lege Ordezkaria den aldetik, eta

Bestetik, ............................... jauna, Eusko Jaurlaritzaren Garapen Lankidetzarako zuzendaria den aldetik.

ADIERAZI DUTE:

Elkarri aitortzen diotela ordezkaritza-ahalmena dutela, eta indarrekotzat jotzen dutela ahalmen hori, baita BATERAKO FINANTZIAZIORAKO HITZARMEN hau sinatzeko behar besteko lege-ahalmena dutela ere. Hori guztia dela-eta, hitzarmena honako klausula hauen arabera gauzatzea erabaki dute:

KLAUSULAK:

Lehenengoa. Hitzarmen hau (espediente-zenbakia adierazi)erreferentzia duen ekintza humanitarioko estrategia markoaren (proiektuaren izenburua adierazi) baterako finantziazioari dagokio bakarrik. Bigarrena. Eusko Jaurlaritzak ...... euro ordainduko ditu guztira, bi ordainketatan. Hirugarrena. Erakundearen izena adierazi: Hitzarmen hau eta indarreko araudia beteko ditu, ............................(e)ko EHAAn argitaratutako Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako ekintza humanitarioetarako laguntza-deialdiaren arabera. Bi jarraipen-txosten aurkeztuko ditu, protokolo narratibo-finantzarioari jarraiki, eta protokolo horretan emandako argibideen arabera. Erakunde eskatzaileak jarraipeneko txosten bat aurkeztu beharko du aurrekontu osoaren % 30 justifikatu duenean, bigarren ordainketa jasotzeko aukera emango diona, eta gainera amaierako txosten bat aurkeztu beharko du, lau hilabeteko epean proiektuaren aurrekontu-betearaztea amaitzen den egunetik zenbatzen hasita. Eusko Jaurlaritzari proiektua funtsean alda dezala eskatuko dio, honako aldaketa hauetakoren bat egin nahi izanez gero: Biztanleria onuradunaren aldaketa bat. Proiektuaren kokapenean egin beharreko edozein aldaketa. Tokiko erakundea aldatzea. Aurrekontua betearazteko epearen aldaketa.

Egin beharreko gastuen aldaketa, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzari dagokion partidaren zenbatekoaren % 10etik gorakoa. Baliteke % 10etik gorako gaingastu bat izatea, baita % 10etik gorako saldo bat ere (gastatu gabeko zenbateko bat).

Helburuaren eta emaitzen aldaketak. Jarraipen-txostenean gertatzen diren aldaketa ez-funtsezkoen berri emango du. Laugarrena. Erakunde esleipendunak kontu espezifiko gisa baliatuko du banku-kontua (20 digituak adierazi behar ditu), Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza hau kudeatzeko. Eusko Jaurlaritzak ordainketa bakoitzean transferitutako diru-kopurua kontu espezifiko horretara transferituko da berehala, eta ezin izango da aurrez inolako fondo-mugimendurik egin. Bosgarrena. Erakunde esleipendunak jakinarazten du tokiko erakundeak edo erakunde esleipendunak proiektua gauzatzen duen herrialdean duen ordezkaritzak kontu espezifiko gisa erabiliko duela banku-kontu hori (kontua identifikatzeko beharrezko datu guztiak adierazi behar dira, lehen ordainketa bideratzen hastearren, eta, behar izanez gero, datu horiek alda daitezke) proiektua kokatzen den herrialdean, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza hau kudeatzeko. Erakunde eskatzailetik transferitutako diru-kopuruak tokiko erakundearen kontu espezifiko horretara transferituko dira, beharrezkoa izango den dibisan, eurotan bidaltzea komeni ez bada. Seigarrena. Erakunde esleipendunak adierazi du proiektuaren benetako hasiera-data honako hau dela: (benetako hasiera-data idatzi behar da). Data hori formulazio-eredukoa ez bada, hitzarmen hau sinatzen den egunekoa baino geroagokoa izan behar du, eta 200-(e)ko abenduaren 31koa baino lehenagokoa (urtea deialdia egiten den ekitaldikoa izango da). Zazpigarrena. Erakunde esleipendunak zuhurtzia handiz erabili behar ditu fondo horiek, hau da, proiektuaren helburuak lortzearren bakarrik erabili behar ditu, ahalik eta ondoen erabili ere. Helmugara egin beharreko transferentzia zatitzen bada edo aurretiaz ezaguna den bolada batez ezinbestean atzeratzen bada, Eusko Jaurlaritzak kudeaketa hobetzeko jasotako fondoak inbertitu ahal izango dira, Garapen Lankidetzaren aurreko baimena izanik. Fondoak ezin izango dira inola ere arriskuan jarri erakunde eskatzaileak kontrolatu ezin duen kanpoko faktorerik badago. Honako baldintza hauek gertatzen badira bakarrik onartzen da fondoak inbertitzea: Arrazoi batek justifikatzen badu dirua helmugara transferitu ezin izatea. Aldez aurretik badakigu arrazoi horrek zenbat iraungo duen. Inbertsioak ez badakar diru-laguntza erakunde eskatzaileak kontrolatu ezin ditzakeen kanpo-faktoreen eraginpean jartzea. Inbertsioa bermatuta badago, hau da, inbertitutako diru-kopurua murrizterik ez badago. Zortzigarrena. Erakunde esleipendunak egoitzako eta helmugako kontu espezifikoetan sortutako interesak proiektuaren zuzeneko kostuen partidetan aplikatuko ditu, eta Eusko Jaurlaritzaren ekarpentzat hartuko dira. Ez da beharrezkoa izango baimena eskatzea partida batean edo batzuetan erabiltzeko. Hala ere, lortutako interesen zenbatekoa eta erakundeak gastua egozteko aukeratutako Eusko Jaurlaritzaren kargurako partida edo partidak jasoko dira finantza-txostenean.

Bederatzigarrena. Edonola ere, proiektua gauzatzeko epea amaitu aurretik transferitu behar ditu erakundeak fondoak helmugara. Hamargarrena. Erakunde esleipendunak egotzitako diru-kopuruen egiaztagiriak aurkeztuko ditu txosten guztiekin batera. Dokumentu horiek jatorrizko dokumentuen fotokopiak izango dira. Jatorrizko dokumentu horiek aurretik bideratu beharko dira Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzari egotzitako gastuak badira; baterako beste finantzatzaileen kasuan, berriz, fotokopia sinpleak izango dira. Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza egiaztatzen duten dokumentuen eginbidea zigilu bat da, eta zigilu horretan proiektuaren izena, Eusko Jaurlaritzaren izena eta deialdiaren urtea adieraziko dira. Eusko Jaurlaritzaren eta beste finantzatzaileen konturako gastuak justifikatzen dituzten dokumentuetan, eginbidearekin batera Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzari egozten zaion zenbatekoa adierazi beharko da. Dokumentu horiei guztiei dagokienez, erakunde esleipendunak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du originalak non dauden adieraziz eta benetako kopiak direla berretsiz. Orobat, jatorrizko dokumentuak bost urtez gorde beharko ditu, eta aldi horretan dokumentu horiek osorik edo zati batean erakusteko eskatu ahal izango du Eusko Jaurlaritzak, emandako kopiekin alderatzeko.

Eta bidezko ondorioetarako horrela jasota gera dadin, hitzarmen honen hasieran aipatutako lekuan eta egunean sinatzen du.

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritza

Stua.:

Garapen Lankidetzarako zuzendaria Erakunde esleipenduna

Stua.:

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik