- AGINDUA, 2009ko urtarrilaren 27koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, 'Fundación Biscaytik-Biscaytik Fundazioa' Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko urtarrilaren 27koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, "Fundación Biscaytik-Biscaytik Fundazioa" Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 44
- Hurrenkera-zk.: 1202
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/01/27
- Argitaratze-data: 2009/03/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Bilboko (Bizkaia) Fundación Biscaytik-Biscaytik Fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidearen espedientea ikusi da.
Bizkaiko Foru Aldundiak Fundación Biscaytik-Biscaytik Fundazioa eratu zuen, horretarako emandako eskritura publikoaren bidez. Eskritura Bilboko notarioa den Raquel Ruiz Torres andreak eman zuen, 2008ko abenduaren 22an (bere protokoloan 437 zenbakia dauka).
Eskritura publiko honi, jatorrizkoaren ondoren, eginbideak luzatu zaizkio, 2008ko abenduaren 26koa eta 2009ko urtarrilaren 21ekoa.
Fundación Biscaytik-Biscaytik Fundazioaren helburua estatutuen 2. artikuluan dago jasota:
Fundazioaren helburuak hauek dira: herritarrei laguntzeko teknologien eta kudeaketa-jardueren ezagutza bultzatzeko behar diren jarduerak komunikazio-teknologien bidez sustatzea, herritarrak Administraziora on-line gehiago hurbildu daitezen.
Helburu horien barruan, fundazioak garatuko ditu berehala egingo diren ekintza garrantzitsuen hauek, adibide moduan ematen direnak:
(i) Herritarrei zerbitzua emateko zentro teknologiko bat eratzea, zerbitzu horien nazioarteko erreferentzia izango dena.
(ii) Herritarrentzako zerbitzu-plataformarekin zerikusia duten proiektuak bideratzea.
(iii) Prestakuntza-zerbitzuak ematea, bai maila teknologikoan, bai herri-administrazioen kudeaketa-mailan.
(iv) Herri-administrazioarentzako berrikuntza teknologikoaren proiektuak kudeatzen laguntzea.
(v) Fundazioaren egitekoak gauzatzeko lagungarri izan daitekeen beste edozein jarduera.
Fundazioaren egoitza, Fundazioaren Estatutuetako 5. artikuluan adierazten denez, hau da: kale Nagusia 25, 48009, Bilbao.
Hasierako dotazioa milioi bat eurokoa (1.000.000,00) da, eta kopuru hori ordaindu dela jasota geratu da erregistro-inskripzioan, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 37.1.c) artikuluak.
Ondarea egokitzat eta askitzat jotzen da fundazioaren helburuak lortzeko, Fundazioei buruzko abenduaren 26ko 50/2002 Legearen 12.1 artikuluaren arabera, lege hori aplikatzekoa baita azken xedapenetatik lehenengoaren indarrez.
Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, Fundazioaren Estatutuetako 22. artikuluan jartzen duen moduan.
Fundazioa eratzeko eskrituran ezarritakoaren arabera, hauek izango dira patronatuko kide:
Bizkaiko Foru Aldundiko diputatu nagusia, José Luis Bilbao Eguren jauna.
Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza foru diputatua, José María Iruarrizaga Artaraz jauna.
Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen foru diputatua, Izaskun Artetxe García andrea.
Bizkaiko Foru Aldundiko Udal Harremanak eta Herri Administrazio foru diputatua, José María Iruarrizaga Artaraz jauna.
Guztiek onartu dituzte dagozkien karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Lehenengoa. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio fundazioaren eraketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala dago aginduta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 40. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 4. artikuluan.
Bigarrena. Horretarako legitimazioa daukan pertsona batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki bete egin dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako eskakizunak.
Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretua, eta orokorrean aplikatzekoak diren gainerako arauak. Ondorioz,
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
Lehenengoa. Gaur, F-236 zenbakiaz, Bilboko (Bizkaia) Fundación Biscaytik-Biscaytik Fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, bai eta patronatuko hasierako osaera ere. Patronatuko kideak seigarren aurrekarian aipatzen dira eta guztiek modu adieraziz onartu dituzte beren karguak.
Bigarrena. Fundazio hori, dituen helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 1. sekzioan inskribatzea, irakaskuntza eta ikerketari buruzko fundazioen sekzioan hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2. artikuluan agindutakoaz bat etorriz.
Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 27a.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


