- AGINDUA, 2009ko urtarrilaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, Isabel Pérez de Arenaza Zalacain andrea Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Ingeleseko espezialitateko karrerako funtzionario izendatzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko urtarrilaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, Isabel Pérez de Arenaza Zalacain andrea Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Ingeleseko espezialitateko karrerako funtzionario izendatzen da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 44
- Hurrenkera-zk.: 1192
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/01/29
- Argitaratze-data: 2009/03/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Isabel Pérez de Arenaza Zalacain andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak 2004ko martxoaren 24an emandako ebazpenaren kontra. Izan ere, ebazpen horrek ez zuen onartu Langileria Kudeatzeko zuzendariaren 2004ko urtarrilaren 7ko ebazpenaren kontra (EHAA, 2004ko urtarrilaren 9koa) jarritako errekurtsoa. Langileria Kudeatzeko zuzendariaren ebazpenaren bitartez, berriz, aldatu egin zen 2003ko uztailaren 28ko Ebazpenean hautatutako izangaien zerrenda eta argitara eman ziren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bitartez deitutako kidegoetan sartzeko hautatze-prozesuak gainditu zituzten izangaiak. Administrazioarekiko 554/2004 auzi-errekurtsoan, 173/2006 epaia eman zen. Bertan deklaratu zen Langileria Kudeatzeko zuzendariaren 2004ko urtarrilaren 7ko Ebazpena ez zetorrela bat zuzenbidearekin eta agindu zen Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Ingeleseko espezialitateko izangai hautatuen zerrendan 0,200 puntu aitortzea andre horri, horrek dakartzan ondorio guztiekin eta, behar izanez gero, prozesua gainditutako izangaitzat jotzeko.
Epai hori betetzeko, Langileria Kudeatzeko zuzendariaren 2006ko uztailaren 14ko Ebazpenaren bitartez (EHAA, 2006ko abuztuaren 4koa), aldatu egin zen zuzendari beraren 2004ko urtarrilaren 7ko ebazpena, eta Isabel Pérez de Arenaza Zalacain andrea Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Ingeles espezialitatean hautatutako izangaien artean sartu zen 16,120 punturekin.
Era berean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2006ko uztailaren 17ko Aginduaren bitartez, Isabel Pérez de Arenaza Zalacain andrea praktiketako funtzionario izendatu zen Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Ingeleseko espezialitatean, 2006ko irailaren 1eko ondorioekin (EHAA, 2006ko abuztuaren 11koa).
Azkenik, 2006-2007 ikasturteko praktiken balorazio-batzordeak erabaki zuen Isabel Pérez de Arenaza Zalacain andrea gaitzat jotzea karrerako funtzionario izendatzeko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Ingeles espezialitatean.
Hori dela eta, hau
Lehenengoa. Isabel Pérez de Arenaza Zalacain andrea 44148943 68A2410 erregistro-zenbakia Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Ingeleseko espezialitateko karrerako funtzionario izendatzea.
Bigarrena. Isabel Pérez de Arenaza Zalacain andrea Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan karrerako funtzionario modura sartutzat joko da; horren ondorio administratiboak, berriz, 2004ko irailaren 1ekoak izango dira.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraren aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien epaitegian bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 29a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


