Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko urtarrilaren 29koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Oñatiko udalerriko Ugarkalde kaleko 3ko behea A letran dagoen etxebizitza saltzeko eskaintza onartzen duena. Etxebizitza babes ofizialekoa da, EB3-1591/05-LE-036 espediente-zenbakia dauka eta Jon Aizpeurrutia Alcelay jaunaren izenean dago. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko urtarrilaren 29koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Oñatiko udalerriko Ugarkalde kaleko 3ko behea A letran dagoen etxebizitza saltzeko eskaintza onartzen duena. Etxebizitza babes ofizialekoa da, EB3-1591/05-LE-036 espediente-zenbakia dauka eta Jon Aizpeurrutia Alcelay jaunaren izenean dago.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 94
  • Hurrenkera-zk.: 2780
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/01/29
  • Argitaratze-data: 2009/05/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Jon Aizpeurrutia Alcelay jauna da Oñatiko udalerriko Ugarkalde kaleko 3 behea, A babes ofizialeko etxebizitzaren titularra (EB3-1591/05-LE-036 espediente-zenbakia); halaxe dago egiaztatuta espedientean, 2007ko azaroaren 27an Iruñeko Notarioen Elkargoko Mercedes Hernáiz Gómez-Dégano notarioaren aurrean emandako salerosketa-eskritura publikoaren bidez.

  2. Etxebizitzaren jabeak, Jon Aizpeurrutia Alcelay jaunak, 2008ko ekainaren 6an Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan aurkeztutako idazki baten bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari eskaini zion etxebizitza, administrazioak berak edo, hala bazegokion, Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SAk eros ziezaion.

  3. Lehenengo aurrekarian azaldutako babes ofizialeko etxebizitzaren gehienezko prezioa salerosketa-eskritura publikoa egiten denean indarrean dagoen gehienezko prezioa izango da.

  1. Etxebizitza eta Gizarte Segurantzako sailburua da egintza hau burutzeko eskumena duena, hala xedatzen baita Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuan eta babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 27.2 artikuluan.

  2. Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuak, bere 27.2 artikuluan xedatzen duenez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak dagozkien aginduen bidez babes ofizialeko etxebizitzak saltzeko eskaintzak onartu ahal izango ditu.

  3. Batetik, Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SA sortzen duen, eta, bestetik, abenduaren 30eko 316/2002 Dekretua eta berau garatzeko araudia eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen azaroaren 15eko 373/2005 Dekretua aldatzen duen uztailaren 24ko 126/2007 Dekretuko 3.1.VI artikuluan xedatzen denez, sozietateak, besteak beste, honako xedeak izango ditu: «etxebizitzak transmititzeko bitartekaritza eta haien geroztiko akurapena edo salmenta egiteko jarduerei dagokienez, babesa ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari; betiere, babes ofizialeko etxebizitzei buruzko araudiarekin bat, etxebizitzon titularrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku jarri behar badituzte».

  4. Uztailaren 24ko 126/2007 Dekretu horren xedapen gehigarriak honela dio: aldatu egiten dira arau juridikoak, hau da, Etxebizitza Hutsaren Programaren erakunde kudeatzaile denez, Visesa delakoari egindako erreferentziak Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SA sozietateari egindakoak direla ulertu behar da.

  5. Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 27.1 artikuluan xedatzen denez, babes ofizialeko etxebizitzaren titularrak haren salmenta eskaini diezaioke Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari, bai Euskal Autonomia Erkidegoak bai haren menpeko Erakunde Administrazioaren beste edozein entitatek erosteko.

    Aipatutako legezko manuak, horiekin bat datozenak eta, oro har, erabilgarri direnak ikusita, hauxe

Lehenengoa. Onartu egiten da Oñatiko udalerriko Ugarkalde kalea 3 behea, B letran dagoen etxebizitzaren jabe Jon Aizpeurrutia Alcelay jaunak berau saltzeko egin duen eskaintza. Etxebizitza araubide bereziko babes ofizialekoa da eta EB3-1591/05-LE-036 espediente-zenbakia du.

Bigarrena. Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SAk erosiko du etxebizitza hori.

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio, hilabeteko epean, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Agindua jakinarazten den egunaren biharamunean hasiko dira epeak.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 29a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik