- AGINDUA, 2009ko otsailaren 2koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, langileek, dagozkien ordainsariak jasoz, 2009ko martxoaren 1eko hauteskundeetan parte har dezaten arauak ematen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko otsailaren 2koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, langileek, dagozkien ordainsariak jasoz, 2009ko martxoaren 1eko hauteskundeetan parte har dezaten arauak ematen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 23
- Hurrenkera-zk.: 553
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/02/02
- Argitaratze-data: 2009/02/03
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herrizaingoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Lehendakariaren urtarrilaren 2ko 1/2009 Dekretuaz, Eusko Legebiltzarra desegin eta erakunde horretako hauteskundeetarako deia egin zaie herritarrei 2009ko martxoaren 1erako. Hori dela eta, beharrezkoak diren neurriak hartu behar ditu sail honek, langileek boto-emate horretan parte har dezaten eta ordain-sariak jaso ditzaten.
Horretarako, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuz onarturiko Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateratuko 37.3.d) artikuluak zehazten duena kontutan izanik, bidezkoa da indarrean dagoen legedia gauzatzea, Autonomia Estatutuko 12.2 artikuluan erabakitakoa betez.
Horren ondorioz, honako hau
Langileen ohiko lanaldia, legezkoa edo hitzartutakoa, eta hauteskunde-kolegioak irekitzeko orduak bete-betean bat baldin badatoz, ordaindutako baimena lau ordukoa izango da.
Langilearen lanaldiaren orduak eta hauteskunde kolegioak irekitzeko orduak zati batean bat baldin badatoz, bat datozen orduak lau edo gehiago baldin badira, baimena lau ordukoa izango da. Bat datozen orduak lau baino gutxiago baldin badira, lanaldiko ordutegia eta hauteskunde-kolegioak irekitzeko orduak bat datozen orduetara mugatuko da baimena.
Aurreko kasuetan, enpresan ezarritakoa baino lanaldi laburragoa betetzen duten langileentzat (lanaldia legezkoa edo hitzartutakoa izanik), enpresaren ohiko lanaldiaren eta beraiek betetzen dutenaren heinekoa izango da ordaindutako baimena.
Hauteskunde-kolegioak irekita egoteko ordutegiarekin ez osorik ez zati batean bat ez datorren ordutegia betetzen duten langileek ez dute ordaindutako baimenik izango.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 2a.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


