- AGINDUA, 2009ko otsailaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Sopelanan (Bizkaia) haur-eskola pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko otsailaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Sopelanan (Bizkaia) haur-eskola pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 38
- Hurrenkera-zk.: 1006
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/02/03
- Argitaratze-data: 2009/02/24
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak
Testu legala
Aztertu da «Carolina Fernández Martín, Nora Díez Bilbao y Naiara Jiménez Sánchez, C.B.» erakundeko ordezkariek hasiarazitako espedientea, zeinaren bidez baimena eskatzen baita Sopelanan (Bizkaia) Haur Eskola pribatua ireki eta abian jartzeko.
Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.
Apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa; azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri zituena dekretu horrek, halaber, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi zion; bai eta gai horretan aplikagarriak diren indarreko gainerako xedapenak ere ikusi ondoren, honako hau:
Kodea: 48017174.
Izen generikoa: haur-eskola pribatua.
Izen espezifikoa: «Poz-Pozik».
Titularra: Carolina Fernández Martín, Nora Díez Bilbao y Naiara Jiménez Sánchez, C.B.
Helbidea: Sipiri, 27.
Udalerria: Sopelana
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimentzen diren irakaskuntzak: Haur Hezkuntzako 1. zikloa.
Ikastetxearen edukiera: 3 unitate; bakoitzak 8, 13 edo 18 ikaspostutarako edukiera izango du, eta ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izango dira.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzak lortuko direnik.
Bigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 3a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


