- AGINDUA, 2009ko otsailaren 9koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, eskabideak aurkezteko beste epe bat irekitzen da Glasgow Unibertsitateko ikertzaile bisitariek diru-laguntza eskatzeko (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerket - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko otsailaren 9koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, eskabideak aurkezteko beste epe bat irekitzen da Glasgow Unibertsitateko ikertzaile bisitariek diru-laguntza eskatzeko (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko azaroaren 12ko Aginduaren bidez arautzen da diru-laguntza hori).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 40
- Hurrenkera-zk.: 1057
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/02/09
- Argitaratze-data: 2009/02/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko azaroaren 12ko Aginduaren bitartez, ikertzaile bisitariek Glasgow Unibertsitateko Kultur Politika ikertzeko Zentroan (Centre for Cultural Policy Research) egonaldiak egiteko diru-laguntza baterako deialdia arautu zen.
Agindu horren 4. artikuluan ezartzen da eskabidea eta gainerako dokumentazioa aurkezteko epea hilabetekoa izango dela, agindu hura Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Agindu hura 2008ko abenduaren 5ean argitaratu zen.
Ez da eskabiderik jaso. Beraz, eskabideak aurkezteko beste epe bat irekitzea erabaki da.
Honako hauetan xedatutakoa kontuan hartu dira: ekainaren 27ko 8/2005 Dekretua (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen Dekretua; 2005eko ekainaren 28ko EHAA) eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean onartzen duen Legegintza Dekretua) eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntza eta diru-laguntzeei aplikatu ahal zaizkien xedapenak. Ondorioz,
Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.
Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean emango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 9a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


