- AGINDUA, 2009ko otsailaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Iruraitz-Gauna (Araba) Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko otsailaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Iruraitz-Gauna (Araba) Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 56
- Hurrenkera-zk.: 1596
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/02/10
- Argitaratze-data: 2009/03/23
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Ikusi egin da Iruraitz-Gaunako (Araba) udalerrian Haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako osagabeko ikastetxe bat irekitzeko eta jardunean jartzeko «Asociación Cultural Nuevo Hilo de Oro-Urrezko Hari Berria» erakundearen ordezkariak aurkeztu duen eskabidea, unibertsitatez kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzeko den ekainaren 14ko 1004/1991 Errege
Dekretuaren arabera (26ko BOE).
Espediente horri Arabako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko BOE), 1004/1991 Errege Dekretuaren xedapen gehigarrietatik laugarrena garatzen duen 1994ko azaroaren 16ko Agindua (24ko BOE) eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak ikusi ondoren, hau
Kode-zenbakia: 01006794.
Izen generikoa: Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Geroa Eskola-Escuela Libre».
Titularra: Nuevo Hilo de Oro-Urrezko Hari Berria kultura elkartea.
Helbidea: Etxea, 33.
Udalerria: Iruraiz-Gauna.
Lurralde historikoa: Araba.
Baimentzen diren irakaskuntzak:
Haur Hezkuntzako bigarren zikloa.
Lehen Hezkuntza.
Ikastetxearen edukiera:
Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 2 unitate; bakoitzak 25 ikaspostutarako edukiera izango du.
Lehen Hezkuntza: 3 unitate; bakoitzak 20 ikaspostutarako edukiera izango du.
artikuluak. Ikastetxeak indarrean dauden legeetan ezarritako gutxienezko eskakizunen bat betetzen ez badu edo, dagozkien ikasketa-programa eta -planen arabera eta indarrean dauden hezkuntza-arauei jarraituz, baimendutako irakaskuntzak ematen ez baditu, emandako baimena indargabetuta geratuko da.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
Bigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 10a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


