Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko otsailaren 10ekoa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Fundación Ciclista de Euskadi- Euskadiko Txirrindularitza Iraskundea» fundazioaren estatutuetako 3. artikulua (helbidea) aldatzea onartzen duena, eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko otsailaren 10ekoa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Fundación Ciclista de Euskadi- Euskadiko Txirrindularitza Iraskundea» fundazioaren estatutuetako 3. artikulua (helbidea) aldatzea onartzen duena, eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 57
  • Hurrenkera-zk.: 1626
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/02/10
  • Argitaratze-data: 2009/03/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

«Fundación Ciclista de Euskadi- Euskadiko Txirrindularitza Iraskundea» fundazioaren estatutuen 3. artikulua (helbidea) aldatzea onartzeko eta inskribatzeko aurkeztutako eskabidearen espedientea ikusi da.

Lehenengoa. Vicente Maria del Arenal Oteroren notariotzak, 2009ko urtarrilaren 9an, eskabidea aurkeztu zuen Azterlan eta Araubide Juridikoko Zuzendaritzaren menpe dagoen EAEko Fundazioen Erregistroan, «Fundación Ciclista de Euskadi- Euskadiko Txirrindularitza Iraskundea» fundazioaren izenean: fundazioaren helbidearen aldaketa inskribatzeko eskatu zuen.

Eskabidearekin batera, fundazioaren helbidea aldatzeko eta, ondorioz, estatutuetako artikulua aldatzeko eskritura publikoaren kopia baimendu bikoitza aurkeztu zen. Eskritura publiko hori 2008ko abenduaren 16an sinatu zuen Miguel Ángel Lasa del Castillok, «Fundación Ciclista de Euskadi- Euskadiko Txirrindularitza Iraskundea» fundazioaren izenean eta ordez, Vicente María del Arenal Otero notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1815). Eskritura publiko horrek jasotzen du patronatuko idazkari Miguel Ángel Lasa del Castillok, 2008ko abenduaren 9an, lehendakariaren oniritziarekin egindako ziurtagiria, hain zuzen ere, 2008ko azaroaren 24an patronatuak egindako bileraren aktari buruzkoa. Eta bilera horretan, besteak beste, ondokoa erabaki zen: fundazioaren egoitza Bilboko Iparragirre kaleko 46. zenbakira (1.a) eramatea (48010 posta-kodea), eta ondorioz, fundazioaren estatutuen 3. artikulua aldatzea.

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, erabaki-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espedientea agindu baten bidez erabakitzea. Hala dago aginduta bai Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 36.3 eta 40. artikuluetan eta bai Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan ere.

Bigarrena. Estatutuen aldaketa onartzeko eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko espedienteari funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eskatutakoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak.

Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretua. Ondorioz,

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak hau

Lehenengoa. Fundación Ciclista de Euskadi- Euskadiko Txirrindularitza Iraskundea» fundazioaren estatutuen aldaketa onartzea.

Bigarrena. Fundazioaren estatututen aldaketa hori inskribatzeko agintzea, Agindu honen data berberarekin, eta betiere, fundazioaren helbidea aldatzeko eta, ondorioz, estatutuetako artikulua aldatzeko eskritura publikoan ezarritakoaren arabera. Eskritura publiko hori 2008ko abenduaren 16an sinatu zuen Miguel Ángel Lasa del Castillok, «Fundación Ciclista de Euskadi- Euskadiko Txirrindularitza Iraskundea» fundazioaren izenean eta ordez, Vicente María del Arenal Otero notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1815). Eskritura publiko horrek jasotzen du patronatuko idazkari Miguel Ángel Lasa del Castillok, 2008ko abenduaren 9an, lehendakariaren oniritziarekin egindako ziurtagiria, hain zuzen ere, 2008ko azaroaren 24an patronatuak egindako bileraren aktari buruzkoa. Eta bilera horretan, besteak beste, ondokoa erabaki zen: fundazioaren egoitza Bilboko Iparragirre kaleko 46. zenbakira (1.a) eramatea (48010 posta-kodea), eta ondorioz, fundazioa eratzeko estatutuen 3. artikulua aldatzea.

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 10a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik