- AGINDUA, 2009ko otsailaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Fernando» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloak irakasteko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko otsailaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Fernando» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloak irakasteko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 58
- Hurrenkera-zk.: 1659
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/02/16
- Argitaratze-data: 2009/03/25
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Lanbide Heziketako beste prestakuntza-ziklo bat irakasteko baimena eskatuz Bilboko (Bizkaia) «Fernando» ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da.
Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.
Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), unibertsitatez kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzeko den ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko BOE), hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren ordenazio orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretua (2007ko urtarrilaren 3ko BOE), hezkuntza-sistemaren barruan lanbide heziketaren antolaketako alderdi jakin batzuk garatzen dituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretua, eta gai horretan erabilgarriak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau
Kode-zenbakia: 48009979.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Udalerria: Bilbao.
Herria: Bilbao.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Fernando».
Titularra: Fernando Sánchez Angulo.
Helbidea: Iturribide 72, behea.
Baimena: «Irudi Pertsonalerako Aholkularitza» goi-mailako prestakuntza-zikloa.
Ikastetxearen osaera:
Lanbide Heziketa:
Familia: Irudi pertsonala.
«Ile Apainketako» erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1. Ikaspostuak: 30. Txandak: 2 (goizean eta arratsaldean).
«Irudi Pertsonalerako Aholkularitza» goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1. Ikaspostuak: 20. Txandak: 2 (goizean eta arratsaldean).
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
Bigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 16a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


