Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko otsailaren 18koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Udalek eta gainerako Toki Erakundeek Bakean eta Giza Eskubideetan oinarritutako Hezkuntzaren alorrean garatutako Programak eta Ekimenak Diruz laguntzeko Laguntzak lortzeko deia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko otsailaren 18koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Udalek eta gainerako Toki Erakundeek Bakean eta Giza Eskubideetan oinarritutako Hezkuntzaren alorrean garatutako Programak eta Ekimenak Diruz laguntzeko Laguntzak lortzeko deia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 50
  • Hurrenkera-zk.: 1407
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/02/18
  • Argitaratze-data: 2009/03/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Justizia

Testu legala

Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala (1948) garrantzi handiko erreferentzia historikoa izan zen; izan ere, lehen aldia izan zen instantzia unibertsal batek denei errespetatu behar zaizkien eskubideak aldarrikatu zituena, hartarako arrazoi bakarra gizakiak izatea izanik. Deklarazio horren ondoren, tresna zehatzagoak sortu ziren, hala nola 1966ko Nazioarteko Itunak. Itun horiek, eskubide zibil eta politikoez gain, ekonomikoak, kulturalak eta sozialak ere bildu zituzten. Berariazko hainbat hitzarmen agertu dira aldi berean (genozidioari, arraza-diskriminazioari eta emakumeen aurkako diskriminazioari, torturari, haurraren eskubideei, sexu-eskubideei eta abarri buruzkoak). Horri esker, batetik, giza eskubideen babesaren eremu substantiboa zabaldu da, eta, bestetik, eskubide horiek betetzea bermatzeko eta betetzera behartzeko mekanismoak hobetu eta zehaztu dira.

Baina eskubideak aldarrikatzeari eta eskubide horiek egiaz ezartzeko eta bermatzeko borrokari dagokionez, orain dela gutxi arte ez gara jabetu beharrezkoa dela giza eskubideen aldeko hezkuntzari buruzko lan sistematiko, koordinatu eta iraunkorra egitea.

Nazio Batuek bultzatutako eta Vienan 1993an egindako Giza Eskubideei buruzko Munduko Konferentzia hartu behar da inflexio-puntutzat. Konferentzia horren azken deklarazioan eta ekintza-programan zehatz-mehatz bildu zen giza eskubideei buruzko hezkuntza, trebakuntza eta informazio publikoa ezinbestekoak direla komunitateen artean harreman egonkor eta harmoniatsuak ezarri eta sustatzeko, baita elkar ulertzea, tolerantzia eta bakea bultzatzeko ere.

Vienako Konferentziaren ondorioz, NBEren Batzar Nagusiak, 1994ko abenduaren 23ko 49/184 Ebazpenean, Giza Eskubideen esferako hezkuntzarako Nazio Batuen Hamarkada izendatu zuen 1995-2004 aldia. Giza eskubideen esferako hezkuntzarako Nazio Batuen Hamarkadarekin hasitako lan eskerga horrek ez zuen denbora-mugarik ezarri nahi. Aitzitik, Nazioarteko Komunitatea mugiarazi nahi zuen, oinarri sendoak ezartzeko eta oinarri horien gainean etengabe eta iraunkortasunez aurrera egiteko. Horregatik, Hamarkada amaitzean eta programaren emaitzak ebaluatu ondoren, une honetan indarrean dagoen jardun-programa jarri zen abian. 2004ko abenduaren 10eko 59/113 Ebazpenean, NBEren Batzar Nagusiak Giza Eskubideetan oinarritutako Hezkuntzarako Mundu Programa aldarrikatu zuen. Programa 2005eko urtarrilaren 1ean gauzatzen hasi zen, eta ondoz ondoko zenbait etapatan egituratu da, giza eskubideen esferako hezkuntza-programak sektore guztietan gauza daitezen sustatzeko.

Adierazitako korronte unibertsalak, gainera, oihartzun berezia du Europako eskualde-eremuan. Eremu horretan, herritartasunaren, balio demokratikoen, bakearen kulturan eta giza eskubideen arloan hezkuntza-alderdiak indartzeko kontzientzia bereziki pizten ari da.

Bakean eta Giza Eskubideetan oinarritutako Hezkuntzaren alorreko Euskal Planak berariaz, bete-betean eta behin betiko txertatu nahi du Euskadi aurrez deskribatutako nazioarteko korrontean. Dagoeneko premiazkoa da gure gizartean garatzen ari den lana areagotzea eta lan hori zabaltzea, giza eskubideen aldeko borrokan diharduten nazioarteko erakundeekin eta gainerako eragileekin batera jarduteko. Izan ere, giza eskubideen kultura unibertsala da, eta gure Erkidegoak nazioartean koordinatutako ikuspegi batetik heldu behar dio gai horri.

Planak ezartzen du honako honek izan behar duela jarduteko lehentasunetako bat: bakearen eta giza eskubideen aldeko hezkuntza lantzea udal-eremutik. Horren ondorioz, honako hau

  1. Agindu honen helburua Eusko Jaurlaritzak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bitartez, 2008ko ekitaldian emango dituen laguntzak arautzea da, betiere Bakearen eta Giza Eskubideetan oinarritutako Hezkuntzaren alorrean ekimen eta jardueren proiektuak eta programak Euskal Autonomia Erkidegoko udalen eta toki-erakundeen kargura daudenak gauzatzeko laguntzak izanik.

    Agindu honen helburutik at geratuko dira soilik sariak ematean dautzan jarduerak, programak edo ekimenak.

  2. Programak eta jarduerak 2009. urtean gauzatuko dira.

  3. Agindu honetan aurreikusitako laguntzak lehiaketa-prozedura bidez emango dira, aurkeztutako eskabideak ebaluatuta, betiere 6. artikuluan zerrendatutako irizpideen arabera eskabide horien artean hurrenkera jakin bat ezartzearren, eta puntuazio handiena lortu dutenak soilik esleituko dira.

  1. Diru-laguntzen Programa honetara bideratutako diru-kopurua hirurehun eta hogeita hamaika mila eta bat (331.001,00) eurokoa da, Euskal Autonomia Erkidegoko 2009. urterako Aurrekontu Orokorretan aurreikusitako partidaren kargura.

  2. Diru-laguntzaren zenbatekoa finkatzeko, Agindu honen 6. artikuluan ezarritako irizpideak erabiliko dira, eta aurkeztutako programa bakoitzean, onartutako aurrekontuaren % 85 ere ordaindu ahal izango da. Aurrekontu araztua onartutako aurrekontuaren % 85 da.

  3. Emandako diru-laguntzaren guztirako zenbatekotik, % 10 funtzionamenduko eta administrazioko gastuetarako izan daiteke, baina soldatak eta ordainsariak alde batera utzita, betiere programa garatzeko ezinbestekoak ez badira eta Azalpen Memorian horrela jasota ez badago.

Euskal Autonomia Erkidegoko Udalek eta toki-erakunde publikoek eskatu ahal izango dituzte Agindu honen helburu diren laguntzak.

  1. Deialdi honetan parte hartzeko interesa duten udalek eta toki-erakundeek eskabideak behar bezala beteta aurkeztu beharko dituzte, Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita hilabeteko epean, I. eranskin gisa dagoen eredu normalizatuaren arabera; eskabideak Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), nahiz pertsonalki nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako bat erabiliz.

  2. Eskabidearekin batera honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

    1. Eskabidea sinatu duen pertsonaren Nortasun Agiri Nazionalaren NANaren- fotokopia.

    2. Ordezkari gisa eskatuz gero, ordezkotza hori egiaztatzen duen agiria; edo erakundearen organo eskudunak egindako egiaztagiria, sinatzaileak erakunde horren izenean jarduteko daukan gaitasuna egiaztatzen duena.

    3. Proiektuaren memoria xehatua; bertan honako hauek zehaztu beharko dira: helburua, metodologia, diru-laguntza jaso lezaketen pertsonak sexuen, lurralde-eremuaren eta egingo diren jarduerak gauzatze-egutegiaren arabera antolatuz egingo da desagregazioa eta genero-ikuspegia nola hartuko den kontuan.

    4. Proiektu hori gauzatzeak eragingo duen kostuaren aurrekontua, partiden arabera banakatua; bertan, proiektua finantzatzeko gainerako bideak, baleude, zehaztuko dira (II. eranskina).

    5. Diruz laguntzeko eskatzen den jarduera bererako eskatutako beste edozein diru-laguntzen zerrenda (II. eranskina), bertan bereziki aipatu beharko da zein administraziori edo erakunde publikori eskatu zaizkion diru-laguntza horiek, baita eskabideen egoera ere (ukatu diren, ebazteke dauden eta onartutako zenbatekoak). Horrelakorik egon ezean, zinpeko aitorpena aurkeztu beharko da, honako hau zehaztuz: diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako programetarako ez duela beste inongo laguntzarik eskatu.

    6. Proiektua gauzatzeko erakunde eskatzaileak dituen baliabide materialak eta giza baliabideak adierazi beharko dira; horretaz gain, honako hauek ere adierazi beharko dira: alde batetik, erakundean ba ote dagoen berdintasunaren alorrean trebatuta dagoen edota ibilbidea duen pertsonarik; eta, beste alde batetik, boluntario gisa jarduten duten pertsonen kopurua. Inolako ordainsaririk jaso gabe Proiektuan laguntzen dutenak hartzen dira boluntariotzat.

    7. Agindu honen III. eranskinean azaltzen den dokumentuaren jatorrizko bi ale, dagokion banku-erakundeak eta eskatzaileak behar bezala zigilatuak eta sinatuak.

    8. Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.

  3. Era berean, programa edo jarduera hobeto balioztatzeko eskatzaileek egokitzat jotzen duten beste edozein dokumentazio osagarri aurkeztu ahal izango da.

  4. Jarduerak gauzatuta baldin badaude, egindako gastuak justifikatzeko behar diren dokumentu guztiak aurkeztu beharko dira, Agindu honetan eskatzen den moduan.

  5. Espedientea behar bezala osatzeko egokitzat hartzen dituen dokumentuak eta azalpenak eska diezazkioke Giza Eskubideen Zuzendaritzak eskatzaileari. Gainera, eskatzaileak emandako datuak ere egiaztatu ahal izango ditu.

Giza Eskubideen Zuzendaritzak ikusten badu eskatzaileek aurkeztutako dokumentazioa osatu gabe dagoela edo daturen bat falta dela, hamar eguneko epea emango die akats horiek zuzentzeko. Emandako epean eskatutakoa egiten ez badute, eskabideari uko egin diotela ulertuko du, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan agindutakoaren arabera (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zen lege hori).

  1. Laguntzak emateko proposamena Epaimahaiak egingo du. Adierazitako Epaimahaia osatzen dutenak honako hauek dira:

    Presidentea:

    Giza Eskubideen zuzendaria, kalitatezko botoa izango du, edo hark eskuordetzen duena.

    Mahaikideak:

    Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidentea edo hark eskuordetzen duena.

    Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeko presidentea edo hark eskuordetzen duena.

    Hezkuntza Saileko Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria edo hark eskuordetzen duena.

    Kultura Saileko Gazteria zuzendaria edo hark eskuordetzen duena.

    Terrorismoaren Biktimei laguntzeko zuzendaria edo hark eskuordetzen duena.

    Emakundearen (Emakumearen Euskal Erakundea) idazkari orokorra edo hark eskuordetzen duena.

    Giza Eskubideen Zuzendaritzako teknikari bat izango da idazkaria; Giza Eskubideen zuzendariak izendatuko du.

  2. Diru-laguntzak emateko eta horien zenbatekoa ezartzeko, baldintza horiek biltzen diren hartuko da kontuan, eskabidearen datuen eta kasu bakoitzean zehaztuko den puntuazio-eskalaren arabera.

    1. Proiektuak eskaintzen duen aukera edo interes soziala. Proiektua aintzat hartzeko, honako hauek ere kontuan hartuko dira, hala badagokio: proiektua egokia ote den 2008-2011 aldiko bakean eta giza eskubideetan oinarritutako Hezkuntzaren alorreko Euskal Planaren esparruan garatuko diren helburuak, ildo estrategikoak eta ekintzak bultzatzeko eta sustatzeko: 0-10 puntu.

    2. Gauzatuko den programaren edo jardueraren originaltasuna eta potentzial estrategikoa programa edo jarduera gauzatuko den arloan eta egon litekeen hartzaile kopurua; horretaz gain, generoaren ikuspegia baloratuko da, betiere Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen 20.2 artikuluaren eta Bakean eta Giza Eskubideetan oinarritutako Hezkuntzaren alorreko Euskal Planaren arabera: 0-10 puntu.

    3. Proiektuarekin jarraitzeko borondatea eta estrategia integrala, iraunkorra eta denbora luzean eutsiko zaiona ezartzeko duen potentzialtasuna: 0-5 puntu.

    4. Eskolako hezkuntza-eremuarekiko eta udalerriko gizarte- eta hezkuntza-arloko sarearekiko koordinazio-maila: 0-5 puntu.

    5. Finantziazio-iturriak: 0-5 puntu.

    6. Giza Eskubideen nazioarteko erakundeek eta, bereziki, Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen goi-komisarioaren Bulegoak bultzatutako esku-hartze ildo, estrategia eta helburuekiko koherentzia-maila eta horiek kontuan hartzea: 0-5 puntu.

  3. Diru-laguntza esleitzeko, eskabideak 20 puntuko gutxieneko puntuazioa gainditu beharko du, aurreko baremoen arabera.

  4. Aukeratutako proiektu bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa ezartzeko banaketa proportzionalaren sistema aplikatuko da, eta sistema horren arabera, proiektu bakoitzerako diru-laguntzaren zenbatekoa artikulu honetako 2. puntuan ezarritako irizpideak aplikatzearen ondorioz balioespen-fasean lortutako puntuazioaren arabera zehaztuko da. Puntuazioa portzentaje bihurtuko da, eta portzentaje hori araztutako aurrekontuaren gainean aplikatuko da.

  5. Diru-laguntzak ematea eta ordaintzea baldintzatuta geratuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak ematen dituen izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan dirua itzultzeko edo zehapenen bat ezartzeko espedientea hasi baldin bada, eta oraindik izapideak amaitu gabe baldin badaude, prozedura hori burutu arte.

  1. Giza Eskubideen Zuzendaritzari dagokio deialdi honen kudeaketa-lanak egitea.

  2. Giza Eskubideen zuzendariak berariaz emandako ebazpenaren bidez eman edo ukatuko dira Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak, Kalifikazio Epaimahaiak egindako proposamena kontuan hartuta. Ebazpen horrek administrazioarekiko bidea agortzen ez duenez gero, interesdunek Gora Jotzeko Errekurtsoa aurkez diezaiokete Justizia sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, betiere azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

  3. Agindu honen babesean aurkeztutako eskabideak ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea lau hilabetekoa izango da, Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Epe hori igarotakoan, esanbidezko erabakirik eman ez bada, eskabideak ezetsitzat hartu ahal izango dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako; hala ere, Administrazioak esanbidezko ebazpena eman behar du.

  4. Publizitate-printzipioa betetzeko, Giza Eskubideen zuzendariak emandako ebazpenaren arabera, honako hau emango da jakitera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian: alde batetik, dekretu honen babesean diru-laguntza zein udalek eta toki erakundek jaso duen eta zenbateko laguntza jaso duten, eta, bestetik, zein udali edo erakunderi emandako diru-laguntzak aldatu diren. Nolanahi ere, ebazpenak berariaz eta banan-banan ere jakinaraziko da.

  1. Diru-laguntza onartu dela ulertuko da laguntzak esleitzeko Ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita 15 eguneko epean erakunde onuradunak kontrakorik adierazten ez badu.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko arazoaren 11ko 1/1977 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan ezarritako betebeharretan aplikagarri gertatzen direnak betetzeaz gain, udal eta toki erakunde onuradunek honako betebehar hauek ere bete behar dituzte:

  3. Honako hauek izango dira onuradunen betebeharrak:

    1. Giza Eskubideen Zuzendaritzaren aurrean honako hauek justifikatzea: diru-laguntza emateko betekizun eta baldintzak betetzen direla, diruz lagundutako Proiektua egin dela, eta hori betetzea guztiz edo partzialki ezinezkoa egiten duen edozein gorabeheraren berri ematea.

    2. Hizkuntza modu sexistan ez erabiltzea eta emakumeen eta gizonen presentzia orekatua eta ez-estereotipatua duten irudiak erabiltzea diruz lagundutako jarduera gauzatzerakoan.

    3. Emandako diru-laguntzak xede duen Proiektu zehatza egiteko erabiltzea diru-laguntza hori, Agindu honen 11.1.b) artikuluan aurreikusitakoa aplikatzekoa bada izan ezik.

    4. Giza Eskubideen Zuzendaritzari jakinaraztea proiektuak gauzatzeko aldian diruz lagundutako proiektuak finantzatzeko ematen den edozein diru-laguntza edo laguntza eman diotela edo ukatu diotela horren berri izan bezain laster.

    5. Kontrol Ekonomikorako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatutako informazio guztia ematea, laguntzen xedearen fiskalizazio-eginkizunak betetze aldera.

    6. Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren laguntza jaso dutela esanbidez jasota utzi beharko da jardueretan, baldin eta jarduera horiek zabaldu, hedatu edo, hala badagokio, argitaratu behar badira, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, diruz lagundutako programaren edo jardueraren logotipoa gaineratuta.

  1. Diru-laguntzak zatika ordainduko dira, modu honetan:

    1. Lehenengo zatia, hau da, guztirako diru-laguntzaren % 50, diru-laguntza emango dela jakinarazten denean.

    2. Bigarren zatia, hots, gainerako % 50a, agindu honetako 10. artikuluan aurreikusten den dokumentazioa Giza Eskubideen Zuzendaritzan aurkeztu ondoren, betiere 2010eko martxoaren 31 baino lehen.

  2. Aurreko paragrafoan esandakoa gorabehera, laguntza ematearen aldeko Ebazpena eman baino lehen amaituta dauden jarduerei dagozkien diru-laguntzak osorik eman daitezke, ordainketa bakarraren bidez, baldin eta, eskabidearekin batera, diruz lagundutako jarduera burutu dela frogatzen duten egiaztagiriak aurkezten badira, hurrengo artikuluan zehazten den bezala. Halaber, artikulu horretako 4.a) idatz-zatian aipatzen den txostena ere aurkeztu beharko da, agindu honetako 4.4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

  1. Emandako diru-laguntzaren kontura egindako gastuak justifikatzeko, jatorrizko fakturak eta ordainagiriak eskatuko dira. Nolanahi ere, esleipendunak behar bezala egiaztatzen badu jatorrizko agiriak Administrazioaren esku uztea ezinezkoa duela, kasu horretan erabaki ahal izango da lehendabizi jatorrizko agiriak zein kopiak aurkeztea eta kopiak konpultsatu ondoren jatorrizko agiriak berriro itzultzea interesdunari.

    Proiektu bakoitzaren ordainagiri eta faktura bereiztuak eta behar den moduan zenbatuak eta ordenan jarriak aurkeztu beharko dira. Horiekin batera, ordainagirien eta fakturen izenezko zerrenda bidali behar da, gastuen arrazoiak azalduta.

  2. Kontratatutako langileei dagozkien gastuak eredu ofizialaren araberako soldata-ordainagirien originalen bitartez egiaztatu beharko dira. Ordainagiri horiekin batera, Gizarte Segurantzako kotizazio-agiriak aurkeztu beharko dira.

  3. Aldi baterako kontratazioetan, honako hauek jasoko dira ordainagirietan: jasotzailearen datuak, bere Nortasun Agiri Nazionala NAN-, ordaindutako jardun mota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarekiko PFEZ- atxikipena.

  4. Halaber, agindu honetan ezarritako diru-laguntzen onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, betiere diruz lagun daitezkeen jarduerak amaitu eta segidako hiru hilabeteko epean, eta onartutako gauzatze-egutegiari jarraiki:

    1. Gauzatutako programa edo jarduera zehazten duen memoria xehatua, honako datu hauek jasotzen dituena: onuradunak sexuaren arabera bereizita eta genero-ikuspegia nola txertatu den. Horretarako, Giza Eskubideen Zuzendaritzak memoriaren eredu jakin bat ezarri ahal izango du.

    2. Programen aleak, iragartzeko kartelak, argazkiak eta argitaratutako gainerako material grafikoa, nola idatzia, hala soinuduna.

    3. Helburu bererako jasotako beste edozein laguntzen zerrenda, betiere aldez aurretik eman ez bada horren berri.

  1. Ondoren zehazten direnak gertatuz gero, diru-laguntzak lortzeko eskakizunak ez direla bete ulertuko da:

    1. Jasotako diru-laguntza osoa edo horren zati bat bere garaian aurkeztutako Proiektuaren arabera onartu zen jarduerari ez dagokion bestelako jarduera baterako erabiltzea.

    2. Aukeratutako proiektuan aldaketak egitea, salbu eta funtsezkotzat hartzen ez direlako Giza Eskubideen zuzendariak esanbidez onartzen baditu, betiere baimen arrazoituaren ondoren.

    3. Aurkeztutako eskabidean edo dokumentazioan azaltzen den daturen baten faltsutasuna.

  2. Diru-laguntzaren onuradunak Ebazpenean edo agindu honetan ezarri diren baldintzetako bat bete gabe uzten badu, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galduko du, eta, hartara, diru-laguntza eta legezko korrituak Euskal Herriko Diruzaintza Nagusira itzuli beharko ditu; gainera, zehapenak ere ezarri ahal izango zaizkio. Horretarako, honako lege-xedapen hauek aplikatuko dira: abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, eta Euskal Herriko Ogasunaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua.

Beste edozein Administraziok edo erakunde publikok edo pribatuk eman dezakeen diru-laguntza edo laguntza ororekin bateragarriak dira diru-laguntza hauek. Helburu bererako eskuratutako diru-laguntzen guztirako zenbatekoa aurrekontua baino handiagoa bada, agindu honen bidez emandako diru-laguntzaren zenbatekoari gehiegizko zenbatekoa kenduko zaio.

  1. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eskubidea izango du agindu honetako diru-laguntza jasotzen duten ikerketa eta azterlanak edozein euskarritan argitaratzeko, aurkezten direnetik urtebeteko epean, betiere interesdunak berariazko baimena ematen badu idazki bidez.

Lehenengoa. Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, Agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, bi hilabeteko epean.

Bigarrena. Agindu honetan prozeduraren arloan esanbidez arautzen ez den guztiari azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean xedatutakoa ezarriko zaio.

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 18a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.

  1. Deialdiaren datuak.

    Saila: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza.

    Deialdiaren izena: Euskadiko udalek eta gainerako toki-erakundeek garatutako bakea eta giza eskubideen aldeko heziketa arloko ekimenak eta jarduerak (2009).

  2. Eskatzaileari buruzko datuak.

    Udala/Erakundea IFZ

    Helbidea Posta kodea

    Herria Probintzia

    Telefonoa/k

    Legezko ordezkaria (izena eta kargua)

  3. Eskatutako diru-laguntza.

  1. Programen izenak 3.2. Zenbatekoa

    1.

    2.

    3.

    Eskatutako diru-laguntza:

  1. Eskatzaileak deialdian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela ADIERAZTEN dut, eta orobat ez dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak emandako diru-laguntzen esparruan inolako diru-itzultze edo zigor prozeduratan sartuta.

  2. Honakoa ADIERAZTEN dut: eskatzaileak ez duela diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzea dakarten zigor zein administrazio arloko zehapenik jaso, eta horretarako desgaitzen duen legezko debekuren baten pean ez dagoela.

  3. Deialdiko arauak ONARTZEN ditut eta eskatzen dizkidaten argibide eta agiriak emateko prest nago.

  4. Honekin batera, deialdian eskatutako agiri guztiak AURKEZTEN ditut, atxikita doan zerrendaren arabera.

    .............(e)n, 2009ko .................. aren ...........(e)an

    Entitatearen izenpea eta zigilua

    GIZA ESKUBIDEEN ZUZENDARITZA

    JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILA

    ESKATZAILEAK AURKEZTUTAKO AGIRIEN ZERRENDA (adierazi zein diren eskabideari atxikitako dokumentuak)

  1. Entitateari dagozkion agiriak:

Eskabidea sinatzen duen pertsonaren NANaren fotokopia.

Pertsona horrek duen ordezkaritzaren egiaztagiria

  1. Jarduerari buruzko agiriak:

    Proiektuaren txosten zehatza: helburua, metodologia, hartzaileak, lurralde-esparrua eta egutegia.

    Proiektuaren gastu eta diru-sarreren aurrekontu xehekatua, II. eranskinaren arabera.

    Jarduera edo programarako eskatutako bestelako diru-laguntzen adierazpena, II. eranskinaren arabera.

    Diru-laguntza eske aurkeztutako programetarako beste inolako laguntzarik eskatu ez duelako azalpen-agiria., II. eranskinaren arabera.

    Programa aurrera aterako duten giza baliabideen zerrenda, horien artean zenbat diren boluntario adierazirik.

    Programa aurrera ateratzeko duten baliabide materialen zerrenda.

  2. Bestelako dokumentazio osagarria, norberak nahita aurkeztuta, programa edo jarduera hobeto balioesteko.

1.

2.

GASTUAK:

Langileen gastuak:

Funtzionamendu-gastuak:

Bestelakoak:

GUZTIRA

DIRU-SARRERAK:

Eskatzailearen ekarpena:

Beste entitate pribatuen ekarpenak

Bestelako diru-sarrerak:

GUZTIRA

ESKATUTAKO BESTE DIRU-LAGUNTZA BATZUK

Zein Administrazio Publikori eskatu zaion:

Zenbat eskatu den:

Eskabidearen egoera:

(X bat ipini)

Emandakoa Ukatuta Ebazteke

(2) Bi abizenak eta izena/Sozietatearen izena

Dos apellidos y nombre/Razón Social

HELBIDERATZE-DATUAK

DATOS DE DOMICILIZACIÓN (B)

Helbidea

Domicilio.

Posta kodea Udala

Código postal Población

Lurraldea

Provincia

BANKUAREN DATUAK

DATOS BANCARIOS (C)

(1) Bankua

Banco n n n n

(2) Agentzia

Agencia n n n n

(3) KD K/korrontea

DC n n C/corriente n n n n n n n n n n

(4) Jabea

Titular ........................................................................................................................................................................................

Bankuaren adostasuna

Conforme banco

Sinadura eta zigilua

Sello y firma (D) Hirugarrenaren adostasuna

Conforme tercero

Sinadura eta zigilua

Sello y firma (E) Sailaren onespena

  1. ºB.º departamento

    Baimendutako sinadura

    eta zigilua

    Sello y firma autorizada (F) Kontabilitatearen onespena

  1. ºB.º contabilidad

    Baimendutako sinadura

    Firma autorizada (G)

    Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak jakinarazten dizu, dokumentu/inprimaki/formulario honen bitartez jarri dituzun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu baten sartuko ditugula, ondoren, erabili ahal izateko.

    Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara jo dezakezu: Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz.

    En cumplimiento de lo dispuesto de la Ley Orgánica 15/1999 de Protección de Datos de Carácter Personal, el departamento de Hacienda y Administración pública, le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este documento /impreso/formulario, van a ser incorporados para su tramitación en un fichero automatizado.

    Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, ante la Dirección de servicios del Departamento de Hacienda y Administración Pública: calle Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik