Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko otsailaren 18koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena; honen bidez, Euskadin Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko jarduerak garatzen dituzten erakunde eta gizarte-mugimenduei laguntzak emateko deialdia egiten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko otsailaren 18koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena; honen bidez, Euskadin Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko jarduerak garatzen dituzten erakunde eta gizarte-mugimenduei laguntzak emateko deialdia egiten da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 50
  • Hurrenkera-zk.: 1408
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/02/18
  • Argitaratze-data: 2009/03/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional; Justizia

Testu legala

Gizarte demokratiko orok honako betebehar hau du: herritarrengan giza eskubideak eta bakea ezagutu eta errespetatzeari buruzko kultura sakona sustatu eta bultzatzea.

Justizia, askatasuna, berdintasuna eta elkartasunaren oinarrien gainean eraiki nahi den gizartearen eta politikaren arloko edozein antolamendu-eredurentzat giza eskubideak eta bakea ezinbesteko erreferente dira. Pertsona guztien giza duintasunaren balio gorena da abiapuntua, gizabanako bakoitzak gizartean dituen eskubide eta betebehar guztiak iruteko abiapuntua, hain zuzen ere. Horri dagokionez, ezin da zalantzan jarri pertsonaren gailentasuna, eta gizarte- eta erakunde-arkitektura, azken batean, pertsonaren garapenera eta sustapenera bideratu behar dela.

Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala (1948) garrantzi handiko erreferentzia historikoa izan zen; izan ere, lehen aldia izan zen instantzia unibertsal batek denei errespetatu behar zaizkien eskubideak aldarrikatu zituena, hartarako arrazoi bakarra gizakiak izatea izanik. Deklarazio horren ondoren, tresna zehatzagoak sortu ziren, hala nola 1966ko Nazioarteko Itunak. Itun horiek, eskubide zibil eta politikoez gain, ekonomikoak, kulturalak eta sozialak ere bildu zituzten. Berariazko hainbat Hitzarmen agertu dira aldi berean (genozidioari, arraza-diskriminazioari eta emakumeen aurkako diskriminazioari, torturari, haurraren eskubideei, sexu-eskubideei eta abarri buruzkoak). Horri esker, batetik, giza eskubideen babesaren eremu substantiboa zabaldu da, eta, bestetik, eskubide horiek betetzea bermatzeko eta betetzera behartzeko mekanismoak hobetu eta zehaztu dira.

Baina, nazioarteko eremuan, eskubideen deklarazio horrekin eta eskubide horiek egiaz bermatu eta ezartzeko borroka amaigabearekin batera, ezinbestekoa da eskualdeko eta tokiko mailan lan egitea. Arlo horretan mundu osoko agintari gorena den aldetik, Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen goi-komisarioaren gidaritzapean, inoiz baino premiazkoagoa da gobernu guztiek bat egitea korronte unibertsal honekin.

Eusko Jaurlaritzaren programaren funtsezko eta oinarrizko lehentasuna da giza eskubideen eta bakearen kultura sustatzea, betiere multzo zatiezintzat, elkarren mendekotzat eta unibertsaltzat hartuta. Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzako Euskal Planean (2008-2011) honako helburu hau ezarri da bereziki: euskal gizartean Giza Eskubideen eta Bakearen aldeko Hezkuntza bultzatzea, dauden baliabideak optimizatuz eta sektore estrategikoen arteko beharrezko sinergiak sortuz, baita jardun-programa sistematikoa, koordinatua, etengabea eta iraunkorra sortzea ere, giza eskubideen eta bakearen kultura sustatzeko eta hedatzeko, kultura horri buruzko informazioa emateko eta kultura horretan trebatzeko.

Hori dela-eta, aurreko ekitaldietan bezalaxe, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak laguntza ekonomikoen deialdi bateratu bat egin du, Euskadin Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko jarduerak diruz laguntzeko asmoz.

Aurreko guztia kontuan izanda, honako hau

  1. Agindu honen helburua da Eusko Jaurlaritzak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bitartez, 2009ko ekitaldian emango dituen laguntzak arautzea, betiere balio unibertsalen (hala nola, Bakea eta Giza Eskubideak) aldeko ekimen eta jardueren proiektu eta programak gauzatzeko laguntzak izanik.

    Agindu honen xedetik at geratuko dira soilik sariak ematean dautzan jarduera, programa edo ekimenak.

  2. Programa eta jarduerak 2009. urtean burutuko dira.

  3. Agindu honetan aurreikusitako laguntzak lehiaketa-prozedura bidez emango dira, aurkeztutako eskaerak ebaluatuta, betiere 6. artikuluan zerrendatutako irizpideen arabera eskaera horien artean hurrenkera jakin bat ezartzearren, eta puntuazio handiena lortu dutenak soilik esleituko dira.

  1. Diru-laguntzen programa honetara bideratutako diru kopurua seiehun eta laurogeita bi mila ehun eta laurogeita hamahiru (682.193,00) eurokoa da, Euskal Autonomia Erkidegoko 2009. urterako Aurrekontu Orokorretan aurreikusitako partidaren kargura.

  2. Diru-laguntzaren zenbatekoa finkatzeko, Agindu honen 6. artikuluan ezarritako irizpideak erabiliko dira, eta aurkeztutako programa bakoitzean, onartutako aurrekontuaren % 100 ere ordaindu ahal izango da.

  3. Emandako diru-laguntzaren guztizko zenbatekotik, % 10 funtzionamenduko eta administrazioko gastuetarako izan daiteke, baina soldatak eta ordainsariak alde batera utzita, betiere programa garatzeko ezinbestekoak ez badira eta Azalpen Memorian horrela jasota ez badago.

Honako pertsona juridiko hauek eska ditzakete Agindu honetan bildutako laguntzak: legez eratutako pertsona juridiko pribatu eta irabazi-asmorik gabekoak, baldin eta beren estatutuetan jasotakoaren arabera, haien helburuak Bakea eta Giza Eskubideak lortzea badira, eta helburu horiek lortzeko prozedurak baketsuak eta demokratikoak badira.

  1. Deialdi honetan parte hartzeko interesa duten erakundeek eskaera-orriak behar bezala beteta aurkeztu beharko dituzte, Agindu hau argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita hilabeteko epean, I. eranskin gisa dagoen eredu normalizatuaren arabera; eskaerak Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), nahiz pertsonalki nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan aurreikusitako bideetako bat erabiliz. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

  2. Eskaera-orriarekin batera honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

    1. Eskaera-orria sinatu duen pertsonaren Nortasun Agiri Nazionalaren NANaren fotokopia.

    2. Ordezkari gisa eskatuz gero, ordezkaritza hori egiaztatzen duen agiria; edo entitatean agintea duen organoak egindako egiaztagiria, izenpetzaileak entitate horren izenean jarduteko daukan gaitasuna egiaztatzeko.

      Aurreko deialdietan diru-laguntza jaso bada, ez dira dokumentu horiek aurkeztu beharrik, baldin eta erabat indarrean badaude eta horien edukia aldatu ez bada; esanbidez adierazi behar da hori guztia.

    3. Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia, baita Eratze Aktarena, Estatutuena eta dagokion Erregistroko inskripzioarena ere. Aurreko ekitaldiko deialdi berean diru-laguntza jaso bada, ez dira dokumentu horiek aurkeztu beharrik, baldin eta erabat indarrean badaude eta horien edukia aldatu ez bada; esanbidez adierazi behar da hori guztia.

    4. Zerga-betebeharrak beteta dituela egiaztatzen duten egiaztagiri eguneratuak, gehienez, eskaera-data baino hiru hilabete aurretik emandakoak; bata Foru Ogasunarena, eta bestea, hala dagokionean, Gizarte Segurantzako Lurralde Diruzaintzarena, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrei buruzkoa. Nolanahi ere, diru-laguntza emateko, egiaztatzeko eta ordaintzeko fase guztietan gai horri buruz eskatzen zaizkion egiaztagiri guztiak aurkeztu beharko ditu onuradunak.

    5. 2007ko diru-sarreren eta gastuen laburpena, eta beste administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutatik jasotako laguntzak esanbidez aipatu behar dira.

    6. Proiektuaren memoria zehaztua; bertan honako hauek zehaztu beharko dira: helburua, metodologia, diru-laguntzaren hartzaile izan daitezkeenak, betiere sexuaren, lurralde-eremuaren eta egingo diren jardueren gauzatze-egutegiaren arabera banatuta; genero-ikuspegia nola hartuko den kontuan ere adierazi behar da. Memoria horretan, eskatzaileak Proiektuari dagokion eremuan duen esperientzia egiaztatu behar da.

    7. Proiektu hori gauzatzeak eragingo duen kostuaren aurrekontua, partiden arabera banakatua; bertan, proiektua finantzatzeko gainerako bideak, baleude, zehaztuko dira (II. eranskina), edo bestela, Proiektua finantzatzeko berezko nahiz kanpoko beste baliabiderik ez dagoela dioen zinpeko adierazpena.

    8. Diruz laguntzeko eskatzen den jarduera berarako eskatutako beste edozein diru-laguntzaren zerrenda (II. eranskina), bertan bereziki aipatu beharko da zein administraziori edo erakunde publiko nahiz pribaturi eskatu zaizkien diru-laguntza horiek, baita eskaeren egoera ere (ukatu diren, ebazteke dauden eta onartutako zenbatekoak). Horrelakorik egon ezean, zinpeko aitorpena aurkeztu beharko da, honako hau zehaztuz: diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako programetarako ez duela beste inongo laguntzarik eskatu.

    9. Proiektua gauzatzeko erakunde eskatzaileak dituen baliabide materialak eta giza baliabideak adierazi beharko dira; horretaz gain, honako hauek ere adierazi beharko dira: alde batetik, erakundeak ba ote duen berdintasunaren alorrean trebatuta dauden edota ibilbidea duten pertsonarik; eta, beste alde batetik, boluntario gisa jarduten duten pertsonen kopurua. Inolako ordainsaririk gabe Proiektuan lagundu dutenak hartzen dira boluntariotzat.

    10. Agindu honen III. eranskinean azaltzen den dokumentuaren bi ale original, dagokion banku-erakundeak eta eskatzaileak behar bezala zigilatuak eta sinatuak.

      I. eranskinean agertzen den arduradunaren adierazpena, entitate eskatzailea diru-laguntza eta laguntza publikoak jasotzeko debekuren baten pean ez dagoela adierazten duena (otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartutako Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.5. artikuluan jasotakoaren ondorioz).

  3. Era berean, programa edo jarduera hobeto balioesteko eskatzaileek egokitzat jotzen duten beste edozein dokumentazio osagarri ere aurkeztu ahal izango da.

  4. Jarduerak gauzatuta baldin badaude, egindako gastuak justifikatzeko behar diren dokumentu guztiak aurkeztu beharko dira, Agindu honetan eskatzen den moduan.

  5. Espedientea behar bezala osatzeko egokitzat hartzen dituen dokumentuak eta azalpenak eska diezazkioke Giza Baliabideetako Zuzendaritzak eskatzaileari. Gainera, eskatzaileak emandako datuak ere egiaztatu ahal izango ditu.

Eskatzaileek aurkeztutako dokumentazioa aztertu ostean, osatu gabea dagoela edo daturen bat falta dela iritzi badio Giza Eskubideen Zuzendaritzak, gehienez ere 10 eguneko epea emango die eskatzaileei atzemandako akatsak zuzentzeko; horretaz gain, adieraziko zaie eskatutakoa betetzen ez bada eskaera atzera egintzat hartuko dela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan ezarritakorekin bat etorriz. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

  1. Laguntzak emateko proposamena Epaimahai batek egingo du; honako hauek izango dira epaimahaikide:

    Lehendakaria:

    Giza Eskubideen zuzendaria edo hark izendatutakoa; kalitatezko botoa izango du.

    Mahaikideak:

    Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidentea edo hark izendatzen duena.

    Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeko presidentea edo hark izendatzen duena.

    Kultura Saileko Gazteria eta Gizarte Ekintza zuzendaria edo hark izendatzen duena.

    Terrorismoaren Biktimei laguntzeko zuzendaria edo hark izendatzen duena.

    Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria edo hark izendatzen duena.

    Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen idazkari nagusia edo hark izendatzen duena.

    Idazkari-lanetan Giza Eskubideen Zuzendaritzako teknikari bat arituko da; Giza Eskubideen zuzendariak izendatuko du.

  2. Diru-laguntzak emateko eta horien zenbatekoa ezartzeko, baldintza horiek betetzen diren aztertuko da, eskaeraren datuen arabera eta kasu bakoitzean zehaztu den puntuazio-eskala kontuan hartuta:

  1. Erakunde eskatzaileari dagokionez: erakundearen potentziala eta kaudimena, betiere proposatutako jarduera edo programa garatuko den eremuan, eskatzaileak aurkeztutako proiektua arrakastaz burutzeko gaitasunik ba ote duen erabakitzeko. Horretarako, besteak beste, honako irizpide hauek hartuko dira aintzat: erakundearen ibilbidea, egonkortasuna eta iraupena, eta dagokionean, aurreko ekitaldietan burututako proiektuei buruzko ebaluazioak: 0-5 puntu.

  2. Proposatutako programa edo jarduerari dagokionez:

    1. Garatu beharreko programa edo jarduerak aurreikusia dagoen arloan duen originaltasuna eta potentzial estrategikoa, baita gizarteari begira eskaintzen dituen aukerak edo interesa ere. Proiektua balioesteko, honako hauek ere kontuan hartuko dira, hala badagokio: proiektua egokia ote den 2008-2011 aldiko bakearen eta giza eskubideen aldeko Hezkuntzako Euskal Planaren esparruan garatuko diren helburuak, ildo estrategikoak eta ekintzak bultzatzeko eta sustatzeko: 0-10 puntu.

    2. Proposatutako programa edo jarduera zein lurralde-eremuan gauzatuko den eta zenbat jenderengana iritsiko den, baita bakearen kulturak eta giza eskubideen defentsa eta sustapenak orain arte eraginik izan ez duten gizarte-eremuetan eragiteko gaitasuna ere; horretaz gain, generoaren ikuspegia ere balioetsiko da, betiere Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen 20.2. artikuluaren eta Bakean eta Giza Eskubideetan oinarritutako Hezkuntzako Euskal Planaren arabera: 0-10 puntu.

    3. Proiektuaren jarraipenerako borondatea eta egiturazko esku-hartzearen potentziala, egoeraren araberako esku-hartzearen gainetik: 0-5 puntu.

    4. Erakundearen lankidetza-maila eta baterako parte-hartzearen maila, giza eskubideen eta bake-kulturaren eragile-sarearekin, oro har, proposatzen diren jarduerei dagokienez: 0-5 puntu.

    5. Finantziazio-iturriak: 0-5 puntu.

    6. Giza Eskubideen nazioarteko erakundeek eta, bereziki, Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen goi-komisarioaren Bulegoak bultzatutako esku-hartze ildo, estrategia eta helburuekiko koherentzia-maila eta horiek zenbateraino hartzen dien kontuan: 0-5 puntu.

      1. Diru-laguntza esleitzeko, eskaerak gutxienez 20 puntu lortu beharko ditu, aurreko baremoen arabera.

      2. Aukeratutako proiektu bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa ezartzeko banaketa proportzionalaren sistema aplikatuko da, eta sistema horren arabera, proiektu bakoitzerako diru-laguntzaren zenbatekoa artikulu honetako 2. puntuan ezarritako irizpideak aplikatzearen ondorioz, balioespen-fasean lortutako puntuazioaren arabera zehaztuko da. Puntuazioa portzentaje bihurtuko da, eta portzentaje hori onartutako aurrekontuaren gainean aplikatuko da.

      3. Diru-laguntzak ematea eta ordaintzea baldintzatuta geratuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak ematen dituen izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan dirua itzultzeko edo zehapenen bat ezartzeko espedientea hasi baldin bada, eta oraindik izapideak amaitu gabe baldin badaude, prozedura hori burutu arte.

  1. Giza Eskubideetako Zuzendaritzari dagokio deialdi honen kudeaketa-lanak egitea.

  2. Giza Eskubideen zuzendariak berariaz emandako ebazpenaren bidez eman edo ukatuko dira Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak, betiere Kalifikazio Epaimahaiak egindako proposamena aztertu ostean. Ebazpen horrek administrazioarekiko bidea agortzen ez duenez gero, interesdunek Gora Jotzeko Errekurtsoa aurkez diezaiokete justizia-sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, betiere azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

  3. Agindu honen babesean aurkeztutako eskaerak ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea lau hilabetekoa izango da, Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Epe hori igarotakoan ez bada esanbidezko erabakirik eman, eskaerak ezetsitzat hartu ahal izango dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako; hala ere, Administrazioak esanbidezko ebazpena eman behar du.

  4. Publizitate-printzipioa betetzeko, eta prozeduraren ebazpena esanbidez eta banan-banan jakinaraztea alde batera utzi gabe, Giza Eskubideen zuzendariaren ebazpen bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian honako hauek argitaratuko dira: alde batetik, xedapen honen babespean emandako diru-laguntzen onuradun diren erakunde eta gizarte-mugimenduen zerrenda, zenbateko diru-laguntza jaso duten zehaztuta; eta bestetik, emandako diru-laguntzan aldaketaren bat izan duten erakundeen zerrenda.

  1. Erakunde onuradunek diru-laguntza onartzen badute, Agindu honetan ezarritako arau guztiak onartzen dituztela esan nahiko du, baita abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako bermeen eta itzultze- eta zehapen-erregimenarena ere, edo Dekretu hori ordezten duen beste edozein arau; EAEko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan ezarritakoak ere onartu beharko dira.

  2. Diru-laguntza onartu dela ulertuko da laguntzak esleitzeko Ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita 15 eguneko epean erakunde onuradunak kontrakorik adierazten ez badu.

  3. Erakunde onuradunek honako betebehar hauek izango dituzte:

    1. Laguntza eman duen Administrazioaren aurrean honako hauek justifikatzea: diru-laguntza emateko betekizun eta baldintzak betetzen direla, diruz lagundutako proiektua burutu dela, eta hori betetzea guztiz edo partzialki ezinezkoa egiten duen edozein gorabeheraren berri ematea.

    2. Hizkuntza modu sexistan ez erabiltzea eta emakumeen eta gizonen presentzia orekatua eta ez-estereotipatua duten irudiak erabiltzea diruz lagundutako jarduera gauzatzerakoan.

    3. Emandako diru-laguntzak xede duen Proiektu zehatza egiteko erabiltzea diru-laguntza hori, Agindu honen 11.1.b) artikuluan aurreikusitakoa aplikatzekoa bada izan ezik.

      Lankidetzaren, elkarketaren edo partenariotzaren kasuan, diru-laguntzaren % 10 programa edo proiektua bultzatzeko kostu administratiboetarako izan daiteke.

    4. Administrazioari jakinaraztea proiektuak gauzatzeko aldian diruz lagundutako proiektuak finantzatzeko emandako edozein diru-laguntza, edo laguntza eman diotela edo ukatu diotela, horren berri izan bezain laster.

    5. Kontrol Ekonomikorako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatutako informazio guztia ematea, laguntzen xedearen fiskalizazio-eginkizunak betetze aldera.

    6. Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren laguntza jaso dutela esanbidez jasota utzi beharko da jardueretan, baldin eta jarduera horiek zabaldu, hedatu edo, hala badagokio, argitaratu behar badira, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, diruz lagundutako programaren edo jardueraren logotipoa gaineratuta.

  1. Laguntza emateko Ebazpena jakinarazi ostean ordainduko da diru-laguntzaren zenbatekoaren % 75 eta gainerako % 25a Giza Eskubideen Zuzendaritzan honako dokumentazio hau aurkeztu ostean, betiere 2010eko martxoaren 31 baino lehen:

    1. Gauzatutako programa edo jarduera zehazten duen Memoria xehatua, honako datu hauek jasotzen dituena: onuradunak sexuaren arabera bereizita eta genero-ikuspegia nola txertatu den. Horretarako, Giza Eskubideen Zuzendaritzak memoriaren eredu zehatz bat ezarri ahal izango du.

    2. Emandako diru-laguntzaren kargura egindako gastu guztien jatorrizko ordainagiriak.

    3. Argitaratutako programa, iragartzeko kartel, argazki eta gainerako material grafikoaren aleak, idatzia nahiz soinuduna izan.

    4. Xede bererako jasotako beste edozein diru-laguntzen zerrenda, betiere aldez aurretik eman ez bada horren berri.

  2. Aurreko paragrafoan esandakoa gorabehera, laguntza ematearen aldeko Ebazpena argitaratu baino lehen amaituta dauden jarduerei dagozkien diru-laguntzak osorik eman daitezke, ordainketa bakarraren bidez, baldin eta, eskaerarekin batera, aurreko paragrafoan zerrendatutako dokumentazioa aurkezten bada.

  1. Diru-laguntzaren kargura egindako gastuak justifikatzeko, jatorrizko faktura eta ordainagiriak eskatuko dira. Nolanahi ere, laguntzaren esleipendunak jatorrizko dokumentuak Administrazioaren esku uztea ezinezkoa duela behar bezala egiaztatzen badu, jatorrizko dokumentuak zein kopiak aurkeztuko ditu interesdunak, eta kopiak konpultsatu ondoren berriro itzuliko zaizkio.

    Proiektu bakoitzaren ordainagiri eta faktura bereiztuak eta behar den moduan zenbatuak eta ordenan jarriak aurkeztu beharko dira. Horiekin batera, ordainagirien eta fakturen izenezko zerrenda bidali behar da, gastuen arrazoiak azalduta.

  2. Kontratatutako langileei dagozkien gastuak eredu ofizialaren araberako soldata-ordainagirien originalen bitartez egiaztatu beharko dira. Ordainagiri horiekin batera, Gizarte Segurantzako kotizazio-agiriak aurkeztu beharko dira.

  3. Aldi baterako kontratazioetan, honako hauek jasoko dira ordainagirietan: jasotzailearen datuak, bere Nortasun Agiri Nazionala NANa- ordaindutako jardun mota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarekiko -PFEZa- atxikipena.

  1. Ondoren zehazten direnak gertatuz gero, diru-laguntzak lortzeko eskakizunak ez direla bete ulertuko da:

    1. Jasotako diru-laguntza osoa edo horren zati bat bere garaian aurkeztutako Proiektuaren arabera onartu zen jarduerari ez dagokion bestelako jarduera baterako erabiltzea.

    2. Aukeratutako Proiektuan aldaketak egitea, salbu eta funtsezkotzat hartzen ez direlako, Giza Eskubideen zuzendariak esanbidez onartzen baditu, betiere baimen arrazoituaren ondoren.

    3. Aurkeztutako eskaeran edo dokumentazioan azaltzen den daturen baten faltsutasuna.

  2. Diru-laguntzaren onuradunak Ebazpenean edo Agindu honetan ezarri diren baldintzetako bat bete gabe uzten badu, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galduko du, eta, hartara, diru-laguntza eta legezko korrituak Euskal Herriko Diruzaintza Nagusira itzuli beharko ditu; gainera, zehapenak ere ezarri ahal izango zaizkio. Horretarako, honako lege-xedapen hauek aplikatuko dira: abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, eta EAEko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua.

Beste edozein Administraziok edo erakunde publiko nahiz pribatuk eman dezakeen diru-laguntza edo laguntza ororekin bateragarriak dira diru-laguntza hauek. Helburu bakar baterako lortutako laguntza guztien zenbatekoa aurrekontu osoa baino handiagoa bada, dagokion zenbatekoan murriztuko da agindu honetan ezartzen denaren arabera emandako laguntza.

  1. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eskubidea izango du Agindu honetan ezarritakoaren arabera diru-laguntza jasotzen duten ikerketa eta azterlanak edozein euskarritan argitaratzeko, lan horiek ematen dizkiotenetik urtebeteko epean, eta betiere interesdunak esanbidez baimen idatzia eman ostean.

  2. Lana argitaratuz gero, lehenengo argitalpenaren ustiapen-eskubideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagozkio, eta diru-laguntza jaso duen autoreak eskubide horiek doan lagatzeko konpromisoa hartu beharko du.

Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hilabeteko epean; edo, bestela, Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, Agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, bi hilabeteko epean.

Bigarrena. Agindu honetan aurreikusi ez den guztian, prozedurari dagokionez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Hirugarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da Agindu hau indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 18a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.

  1. Deialdiaren datuak:

    Saila: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza

    Deialdiaren izena: Euskadin bakearen eta giza eskubideen aldeko jarduerak garatzen dituzten ekimenak 2009

    Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. Zenbakia:................................................... Eguna ..............................................................

  2. Eskatzaileari buruzko datuak:

    Izena: IFZ:

    Helbidea: Posta Kodea:

    Herria: Probintzia:

    Telefonoa:

    Legezko ordezkaria (izena eta kargua):

    Helbidea: NAN:

    Herria: Telefonoa:

  3. Eskatutako diru-laguntza:

  1. Programen izenak 3.2. Zenbatekoak

    1. ..............................................................................................................

    2. ..............................................................................................................

    3. ..............................................................................................................

    4. ..............................................................................................................

    5. ..............................................................................................................

    Diru-laguntzen zenbateko guztia: ............................................................... ..............................................................................

    ..............................................................................

    ..............................................................................

    ..............................................................................

    ..............................................................................

    ..............................................................................

  1. Eskatzaileak deialdian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela adierazten dut, eta orobat ez dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak emandako diru-laguntzen esparruan inolako diru-itzultze edo zigor prozeduratan sartuta.

  2. Honakoa adierazten dut: entitate eskatzaileak ez duela diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzea dakarten zigor zein administrazio arloko zehapenik jaso, eta horretarako desgaitzen duen legezko debekuren baten pean ez dagoela.

  3. Deialdiko arauak onartzen ditut eta eskatzen dizkidaten argibide eta agiriak emateko prest nago.

  4. Honekin batera deialdian eskatutako agiri guztiak aurkezten ditut, atxikita doan zerrendaren arabera.

    Datu pertsonalen babesari buruzko arauak betez, jakinarazten dizugu ematen dizkiguzun datu pertsonalak GIZA ESKUBIDEAK izeneko fitxategi automatizatura sartuko direla. Datuen segurtasun osoa bermatzeko beharrezko segurtasun neurriak dituen fitxategi horren titularra Eusko Jaurlaritzako Justizia, lan eta Gizarte Segurantza Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritza da, eta haren helburua «Bakea eta Giza Eskubideak» programaren barruan giza-eskubideen arloan ematen diren laguntzak kudeatzea da; hori guztia Datuak Babesteko Euskal Agentziari aldez aurretik jakinarazita.

    Datuen Babeserako Lege Organikoak espresuki onartzen duen bezala, baduzu sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideez baliatzea. Horretarako, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzara jo dezakezu (Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).

    ................&(e)n, 2009ko .................... aren ..............(e)an

    Entitatearen izenpea eta zigilua.

    Giza Eskubideen Zuzendaritza.

    Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

    ESKATZAILEAK AURKEZTUTAKO AGIRIEN ZERRENDA

    (ADIERAZI ZEIN DIREN ESKABIDEARI ATXIKITAKO DOKUMENTUAK)

  1. Entitateari dagozkion agiriak:

    n I. eranskina, eskabidea barne, behar bezala izenpetu eta zigilatua.

    n III. eranskinaren bi orri jatorrizko (banketxearen datuei buruzkoak), eskatzaileak eta banku-entitateak behar bezala izenpetu eta zigilatua.

    n Eskabidea sinatzen duen pertsonaren NANaren fotokopia.

    n Pertsona horrek duen ordezkaritzaren egiaztagiria (ahalordetze eskritura publikoa).

    n Entitatearen organo eskudunaren ziurtagiria, sinatzaileak haren izenean aritzeko gaitasuna duela kreditatuz.

    n Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia bat.

    n Eratze Aktaren fotokopia.

    n Entitatearen Estatutuen fotokopia.

    n Dagokion erregistroko izen-emate agiria.

    n Aurreko sei puntuetan eskatutako dokumentazioaren ordezko adierazpena. Adierazpen horretan eskatzaileak azaldu behar du agiri horiek guztiak Administrazioak dituela, aurreko urteko deialdi berean diru-laguntza jaso zuelako; agiriek indarrean jarraitzen dutela, eta haien edukia ez dela aldatu.

    n Lekuan lekuko Foru Ogasunak emandako ziurtagiri eguneratua, zerga-obligazioak egunean dituela adieraziz, eskabidea aurkeztu baino, gehienez, hiru hilabete lehenago emana.

    n Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak emandako ziurtagiria, Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean dituela adieraziz, eskabidea aurkeztu baino, gehienez, hiru hilabete lehenago emana.

    n 2007ko gastu eta diru-sarreren laburpena, beste edozein erakunde publiko zein pribatuk emandako diru-laguntzak berariaz aipatuta.

    n 2007ko ordainsarien ziurtagiria edo frogagiri nahikoak.

    n 2008an jada ordaindutako ordainsarien ziurtagiria edo frogagiri nahikoak.

    n Aurreko bi agirien ordezko adierazpena, proiektuan esku hartzen dutenen ordainsariak ez direla igo Euskal Autonomia Erkidegoko Administraziorako finkatutakoa baino gehiago.

  2. Jarduerari buruzko agiriak:

    n Proiektuaren txosten zehatza: helburua, metodologia, hartzaileak, lurralde-esparrua eta egutegia.

    n Proiektuaren gastu eta diru-sarreren aurrekontu xehekatua, II. eranskinaren arabera.

    n Jarduera edo programarako eskatutako bestelako diru-laguntzen zerrenda, II. eranskinaren arabera.

    n Diru-laguntza eske aurkeztutako programetarako beste inolako laguntzarik eskatu ez duelako azalpen-agiria.

    n Programa aurrera aterako duten giza baliabideen zerrenda, horien artean zenbat diren boluntario adierazirik.

    n Programa aurrera ateratzeko duten baliabide materialen zerrenda.

  3. Bestelako dokumentazio osagarria, norberak nahita aurkeztuta, programa edo jarduera hobeto balioesteko (zehaztu zein):

Proiektuaren izena: .....................................................................................................................................................................

Gastuak

Langile gastuak:

.............................................................................................................................................................................................................

.............................................................................................................................................................................................................

Funtzionamendu gastuak:

.............................................................................................................................................................................................................

.............................................................................................................................................................................................................

Bestelako gastuak:

.............................................................................................................................................................................................................

.............................................................................................................................................................................................................

.............................................................................................................................................................................................................

Guztira: ...............................................................................................................................................................................................

Diru-sarrerak

Eskatzailearen ekarpena:

.............................................................................................................................................................................................................

Erakunde publikoen ekarpenak:

.............................................................................................................................................................................................................

.............................................................................................................................................................................................................

.............................................................................................................................................................................................................

.............................................................................................................................................................................................................

Entitate pribatuen ekarpenak:

.............................................................................................................................................................................................................

.............................................................................................................................................................................................................

Bestelako diru-sarrerak:

.............................................................................................................................................................................................................

.............................................................................................................................................................................................................

Guztira: ...............................................................................................................................................................................................

 

ESKATUTAKO BESTE DIRU-LAGUNTZAK

Eman duen entitatea Eskatutako

zenbatekoa Egoera Emandako

zenbatekoa

Emanda Ukatua Erabakitzeke

(2) Bi abizenak eta izena/Sozietatearen izena

Dos apellidos y nombre/Razón Social

HELBIDERATZE-DATUAK

DATOS DE DOMICILIZACIÓN (B)

Helbidea

Domicilio.

Posta kodea Udala

Código postal Población

Lurraldea

Provincia

BANKUAREN DATUAK

DATOS BANCARIOS (C)

(1) Bankua

Banco n n n n

(2) Agentzia

Agencia n n n n

(3) KD K/korrontea

DC n n C/corriente n n n n n n n n n n

(4) Jabea

Titular .......................................................................................................................................................................................

Bankuaren adostasuna

Conforme banco

Sinadura eta zigilua

Sello y firma (D) Hirugarrenaren adostasuna

Conforme tercero

Sinadura eta zigilua

Sello y firma (E) Sailaren onespena

  1. ºB.º departamento

    Baimendutako sinadura

    eta zigilua

    Sello y firma autorizada (F) Kontabilitatearen onespena

  1. ºB.º contabilidad

    Baimendutako sinadura

    Firma autorizada (G)

    Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak jakinarazten dizu, dokumentu/inprimaki/formulario honen bitartez jarri dituzun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu baten sartuko ditugula, ondoren, erabili ahal izateko.

    Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara jo dezakezu: Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz.

    En cumplimiento de lo dispuesto de la Ley Orgánica 15/1999 de Protección de Datos de Carácter Personal, el departamento de Hacienda y Administración pública, le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este documento /impreso/formulario, van a ser incorporados para su tramitación en un fichero automatizado.

    Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, ante la Dirección de servicios del Departamento de Hacienda y Administración Pública: calle Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik